Ertz suntsitzaileak. Subdukzio eremuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,26 KB

PLAKA TEKTONIKAREN FROGA BATZUK:

-Ozeano-hondoen kartografiak erakusten digu itsaso azpian dortsalak, fosak eta faila handiak daudela.

-Zenbait metodoren bidez egindako neurketek frogatu dute, egungo plakak higitzen ari direla.

-Sedimentuen lodiera txikituz doa kontinenteen ertzetatik dortsaletara hurbildu ahala.

PLAKA TEKTONIKOEN ARTEKO ERTZ MOTAK

-Konbergente:Kontinenteek talka egiten dute eta litosfera ozeanikoa suntsitzen da (elkartu)

-Dibergenteak:Litosfera ozeanikoa sortzen da (separatu)

-Ebakidura:Ertz kontserbadoreak edo pasiboak.

ZEIN PLAKA DA HONDORATZEN DENA

Beti plaka ozeanikoa izaten da, dentsitate handiagoa duelako eta meheagoa delako.

SUBDUKZIO EREMUETAKO PROZESUAK

-Litosfera ozeanikoa suntsitzen da.

-Jarduera sismiko eta bolkaniko handia sortzen da.

-Metamorfismoa eta eraldaketak gertatzen dira, presioa eta tenperatura handitu egiten direlako.

-Magmatismoa sortu, hondoratzen den plakako basaltoa urtu egiten delako.

BI OROGENO MOTA SOR DAITEZKE SUBDUKZIO EREMUETAN:

-Uharte arkuak:Plaka ozeaniko batek beste batekin talka egitean sortzen dira.

-Orogeno teknikoak:Plaka kontinental batek plaka ozeaniko batean talka egitean sortzen dira.

ERTZ DIBERGENTEEN EZAUGARRIAK

-Milaka kilometroko haustura;eremuak dira, bertatik, mantuko materialak gainazalera ateratzen dira.

-Bolkanismoak basalto-bolumena handia sorrarazten du, gainazal ozeaniko berria.

-Dortsal ozeanikoak edo urpeko mendikateak sortzen dira.

-Konbekzio-korronteen indar edo esfortzuarekin hausturaren bi aldeak aldendu egiten dira.

HARRIEN ZIKLOA

Barne eta kanpo dinamikaren eragin konbinatua gertatzen da. Materialak eraldatu eta harri mota desberdinak bihurtzen dira, zenbait prozesu fisiko eta kimikoren bitartez. (diagenesia,metamorfismoa eta magmaren kontsolidazioa). Harri mota desberdinak, zatitu eta material finagoak bihurtzen dira, eta kanpo-agenteek garraiatuko dituzte. (haizeak eta urak, eta arro sedimentarioetan pilatuko dira)

Entradas relacionadas: