Ertz eraikitzailea dortsal ozeanikoa marrazkiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB

Plaken Tektonika



1970eko eta 1980eko hamarkadetan hainbat eta hainbat ikerketa egin zituzten, eta ikerketa haiei esker, bolkanismoa, sismikotasuna, mendikateen eraketa eta beste hainbat fenomeno geologiko plaken tektonikaren bitartez azal zitezkeen.

Ertz dibergenteak (Dortsal ozeanikoak eta Rift-ak): bi plaka bata bestearekiko urruntzen direnean eta beraz lurrazal berria sortzen denean gertatzen da. Hondo ozeanikoan Dortsal ozeanikoak sortzen dira (ezker goiko irudian); gainazal kontinentalean, ertz dibergenteek Rift izeneko egiturak sortzen dituzte (ezker behheko irudian), faila alderantzikatu-sistema batekin erlazionatuta.
Mantuko material berriak ateratzen dira zona hauetatik; irtengunean, deskonpresioagatik,
likidotzen dira eta batzuk gas bihurtzen dira: magmak. Bolkanketa basikoa gertatzen da.

Ertz konbergenteak


Azpiratze zonak


 : bi plaka bata bestearekiko elkartzen direnean eta beraz bata bestearen azpitik sartu (azpiratze edo subdukzioa) egiten dute.

Elkarren talka egiten duten plaken arabera, hiru ertz konbergente mota bereizten dira:



A) Biak ozeanikoak


Kasu honetan, irla-arkuak sor daitezke, sumendi azidoekin. Sismizitatea handia denez, tsunami-
arrisku handia ere izaten da.

B) Bata ozeanikoa eta bestea kontinentala


Sumendi azidoak eta hipozentro sakoneko lurrikarak;
Arrisku sismiko handiko eremuak. 
Plaka ozeanikoa (dentsoena) bestearenpean tolestu eta hondoratzen da Mantu-rantz; egitura honi Benioff-
En planoa deitzen zaio eta magma-poltsak eratzeko eremua izaten da. 
Orogeno perikontinentalak sortzen dira.

C) Biak kontinentalak


Plaka Asiatikoa eta India-koaren artekoa. Ez da bolkanketarik suertatzen, baina deformazioak (Orogeno barnekontinentalak)
 eta sismizitatea handiak izaten dira.



Ertz transformatzaileak


: batak-bestearekiko duten mugimendu erlatiboa ezkerrantz edo eskuinerantz denean. Bolkanketarik ez da gertatzen, baina sismizitatea magnitude handikoa izaten da

Lurrikarak

Dakizunez, plaka tektonikoek elkar ukitzen dute. Batzuetan, elkarri bultza egiten diotenez lurra hautsi egiten da eta failak sortzen dira, zoruaren dardarak eta bibrazioak, hau da lurrikarak eragine

Fokua edo hipozentroa, lurrikara gertatzen den puntu zehatza da eta fokuaren gainean dagoen lurrazaleko puntuari epizentro esaten zaio.

Sumendiak

Batzuetan, bi plaka ozeanikok elkar ukitzen duten tokian edo plaka ozeaniko bat plaka kontinental baten azpian sartzen denean, pitzadurak gertatzen dira eta horietatik magma irteten da, eta sumendiak sortzen dira. Magma, gas-forman, laba gori gisa, errautsez osatutako laino gisa, edo bonba bolkaniko gisa irten daiteke.

Sumendi gehienak plaken mugetan kokatzen dira, baina barruko magma lurrazaleko puntu ahulekin elkartzean sumendiak sor daitezke ere.

Entradas relacionadas: