Errusiako Iraultza eta SESBen Sorrera: Historia eta Bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,69 KB
Errusia XX. mendearen hasieran: Iraultzaren aurrekariak
XX. mendearen hasieran, Errusia herrialde atzeratua eta autokratikoa zen: tsarrak botere absolutua zuen, egitura sozioekonomikoak zaharkituta zeuden eta nekazaritza zen jarduera nagusia. 1861ean morroitzaren abolizioa egin bazen ere, nekazariek oraindik zamak eta ordainketak mantendu behar zituzten. Hirietan industria garatzen hasi zen XIX. mendearen amaieran, baina baldintzak oso gogorrak ziren: lanaldi luzeak, soldata baxuak eta eskubide sindikalik ez. Horrek klase-kontzientzia eta oposizio politiko klandestinoa indartu zituen: anarkistak, sozialdemokratak (boltxebikeak eta mentxebikeak) eta KD alderdi liberala.
1905eko Iraultza: Autokraziaren krisia
Tentsio sozial eta politiko horiek guztiek 1905eko Iraultza eragin zuten. Japoniaren aurkako porrotak eta goseteek haserrea piztu zuten, eta 200.000 laguneko manifestazioa Neguko Jauregira abiatu zen. Armadak bortizki eraso eta “Igande Odoltsua” gertatu zen. Ondoren, grebak eta altxamenduak zabaldu ziren, eta sobietak sortu ziren hiri nagusietan. Tsarrak konstituzioa eta Duma agindu zituen, baina ez zituen bete; beraz, autokrazia ahuldu zen, baina arazoak konpondu gabe geratu ziren.
1917ko Iraultzak: Otsaila eta Urria
1917ko Otsaileko Iraultza Lehen Mundu Gerraren ondorio gogorrek eragin zuten: hildakoak, krisi ekonomikoa eta gosetea. Petrograden matxinadak eta grebak zabaldu ziren, eta langile eta soldaduen sobietak antolatu ziren. Tsarrak boterea berreskuratu ezinik, abdikatu egin zuen, eta behin-behineko gobernu moderatua ezarri zen. Hala ere, sobieten eta gobernuaren arteko botere bikoiztasunak egoera ezegonkorra sortu zuen.
Egoera horretan, 1917ko Urriko Iraultzan, boltxebikeek boterea hartu zuten Sobieten Kongresuaren bidez. Lenin buru zela, gobernu berriak berehala hartu zituen bi neurri nagusi: bakea negoziatzea eta lurren banaketa. Ondoren egindako hauteskundeetan boltxebikeek gutxiengoa izan bazuten ere, Leninek batzarra desegin eta oposizio politikoa debekatu zuen. 1918an Errusiak Brest-Litovskeko Ituna sinatu zuen Alemaniarekin, lurralde handiak galduz baina gerra amaituz.
Gerra Zibila eta SESBen sorrera
Hala ere, bakeak ez zuen egonkortasunik ekarri, eta 1918–1922ko Gerra Zibila piztu zen: alde batetik, Ejertzito Gorria (boltxebikeak), eta bestetik, Ejertzito Zuria, monarkikoak, liberalak eta atzerriko potentziak biltzen zituena. Azkenean, boltxebikeak garaile atera ziren eta 1922an SESB (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) sortu zen.
Sobietar Batasunaren garapena eta lidergoa
Gerra Zibilak eta “gerrako komunismoak” sortutako krisiaren aurrean, 1921ean Leninek NEPa (Politika Ekonomiko Berria) ezarri zuen: kapitalismo mugatuaren elementuak onartu ziren nekazarien eta langileen arteko aliantza sendotzeko. Hala ere, Stalinek 1928tik aurrera NEPa bertan behera utzi eta industrializazio bortitza eta kolektibizazioa ezarri zituen, “herrialde bakarreko sozialismoa” garatuz.
SESBeko buruzagi nagusiak
- Lenin (1922–1924)
- Stalin (1924–1953)
- Jrushchov (1953–1964)
- Brezhnev (1964–1982)
- Andropov eta Chernenko (1982–1985)
- Gorbachev (1985–1991): perestroika eta glasnost erreformekin SESBen amaiera ekarri zuen.