Errusiako Iraultza, Mundu Gerrak eta Aro Garaikidea (1870-1945)
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,39 KB
Errusiako Iraultza (1917)
Testuingurua
1917an, Errusiak egoera jasaezina zuen: armada handia bazuen ere, herria industrializatu gabe zegoen eta egitura sozio-ekonomikoak zaharkituta zeuden. 1905era arte monarkia absolutua zen, baina matxinada baten ondoren, monarkia kendu zen.
Matxinadak eta Errepublika
1917ko otsailean, matxinada handi baten ondoren, errepublika sortu zen. Honen buru Lenin zen, boltxebikeen burua ere bazena. Leninek sobietei eman zien boterea.
Estatu Kolpea eta Gerra Zibila
Urrian, estatu kolpe bat eman zen, militarren eta herriaren parte-hartzearekin. Boltxebikeak boterean jarri ziren. Alemaniarekin bakea sinatu ondoren, Errusian gerra zibila piztu zen. Trotsky armada gorriaren buru jarri zen (irabazleak).
Sobietar Batasuna
Sobietar Batasuneko komunismoa sendotu zen, arlo ekonomikoan (jabetza pribatua eta enpresa pribatuak estatuaren esku) eta politikoan (antolaketa, konstituzio berria).
Stalinen Diktadura
Lenin hil zenean, Stalin hartu zuen boterea eta diktadura pertsonala ezarri zuen. Bost urteko planak abian jarri zituen (nekazaritzaren kolektibizazioa eta industrializazio azkarra).
Ideologia
Errusiako iraultzaren ideologia Marx eta Engelsen sozialismoan oinarritzen zen: gizaki guztien askatasuna, jabetza komuna, eta burgesiei boterea kentzea.
Lehen Mundu Gerra (1914-1918)
Hasiera
Gerra leherrarazi zuen ekintza, serbiar batek Austria-Hungariako inperioaren ondorengoa, Frantzisko Fernando eta bere emaztea Sarajevon hiltzea izan zen.
Aldeak
Austria-Hungaria (Alemania eta Italiarekin batera) Serbiaren aurka (Errusia, Frantzia eta Britainia Handiarekin batera) borrokatu zen.
Guneak
- Mugimenduen Gerra (1914): Alemania eta Austriak Serbia inbaditu zuten. Alemania Errusia garaitu zuen, baina Frantziak eutsi egin zion.
- Lubakietako Gerra (1915-17): Eraso bortitzak eta odoltsuak eman ziren, arma berriekin. Alemaniak itsaspekoak erabili zituen, Frantzia eta Britainia Handiaren ekonomian kalteak eraginez. Britainia Handiak gudak Ekialde Hurbiletik eraman zituen.
- Gerren Krisia eta Amaiera: Errusiak gerra utzi zuen eta boltxebikeak boterea lortu zuten. Ameriketako Estatu Batuak gerran sartu ziren. Alemanian barne-iraultzak izan ziren.
Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)
Testuingurua
Historiako gatazka militar nagusiena izan zen, mundu baten amaiera eta beste baten hasiera. Mundu guztia borrokan murgildu zen. Gerrako hegazkinak eta teknologia berriak (bonba nuklearrak) sortu ziren. Herritar zibilei kalte handiak eragin zizkieten. Holokaustoa eman zen (6 milioi judutar hil zituzten).
Aldeak
- Ardatza: Alemania, Italia eta Japonia.
- Aliatuak: Britainia Handia, Frantzia, Zeelanda Berria, Kanada, Belgika, Herbehereak... Beranduago, AEB, Txina eta Sobietar Batasuna.
Faseak
- 1. Fasea (1939-41): Europan, Alemania eta Italiaren garaipenak. 1941ean Alemania SESBen sartu zen.
- 2. Fasea (1941-43): Japoniak Pearl Harbor erasotu zuen. AEB gerran sartu ziren. Ardatzak Asian irabazi zuen. Aliatuek Afrikako iparraldean irabazi zuten. Alemania Sobietar Batasunaren aurka porrot egin zuen.
- 3. Fasea (1943-45): Ekimena aliatuen eskuetan zegoen. Britainiarrek eta estatubatuarrek Italia inbaditu zuten, eta Mussolini boteretik kendu zuten. 1942an, Churchill eta Roosevelt ados jarri ziren jarduera politiko-militarra koordinatzeko. 1943an Casablancan, bakea prestatzeko lehen urratsak eman ziren. 1944an Normandiako lehorreratzea prestatu zuten. 1945ean, Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen eta Mussolini fusilatu zuten.
1870-1971: Aro Garaikidearen Hasiera
Politika
- Bismarken itun sistemak: Aliantza Hirukoitza (Austria-Hungaria eta Italia).
- Frantziaren mendeku nahia: Entente Hirukoitza (Errusia eta Britainia Handia).
- Otomandar Inperioaren ahulezia eta Balkanetako auzia.
- AEB eta Japoniaren kolonialismo nahia.
- Espainiako gainbehera politikoa.
Ekonomia
- Industrializazioaren eta kapitalismoaren garapena (2. industrializazioa).
- Hazkunde ekonomikoa eta premia berriak (lehengaien beharra).
- Kolonialismoa (Afrikaren banaketa).
Iraultza Burgesak
Liberalismoa eta nazionalismoa indartu ziren. Liberalismoak industrializazioa eta iraultza burgesak bultzatu zituen.