Errusiako Iraultza: Gertaerak eta Ondorioak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,08 KB
Errusiako Inperioaren Egoera Iraultzaren Aurretik
XX. mendearen hasieran, Errusia atzeratuta zegoen Mendebaldeko Europaren aldean. Izan ere, bertan, kapitalismoaren zabalkundea gertatu baitzen XVIII. eta XIX. mendeetan. Mendebaldeko Europan, burgesiak boterea kendu zien lur-jabeen aristokraziei eta monarkia absolutuei.
Errusian, ordea, Romanov dinastiako tsarren gobernupean egoera gutxi aldatu zen Erdi Arotik: Legebiltzar bat eta Industria Iraultzaren garapena gauzatu gabe zeuden. Merkataritza atzerritarrek kontrolatzen zuten, eta industria urriak tsarrek eta beste jaun feudal batzuek kontrolatzen zituzten. Gizartea batez ere nekazariak ziren, eta gehiengoa analfabetoak.
1861ean, jopuei burujabetasuna eman zieten; beraz, joputza ezabatu eta lur-sail batzuk banatu zituzten. Baina nekazariek, aske izateko ordaindu beharra zeukatenez, neurri horrek ez zuen nekazarien egoera hobetu.
Urriko Iraultza eta Boterearen Hartzea
1917ko urriaren 9a aldera, Lenin ezkutuan Petrogradora itzuli zen. Han, Alderdi Boltxebikearen Komite Zentralaren bileran, boterea berenganatzea erabaki zuten. Urriaren 24-25ean, iraultzaileek hiri-leku estrategikoak hartu eta gobernua berenganatu zuten. Kerenskik ihes egin zuen.
Matxinadaren arrakastaren ondoren, Herriaren Komisarioen Kontseilua eratu zuten, hainbat kidez osatuta, besteak beste, Lenin, Stalin eta Trotski.
Gobernu Berriaren Lehen Dekretuak
Gobernu berriak premiazko erabakiak hartu zituen:
- Lurrari buruzko dekretua: Handikiei kalte-ordainik gabe lurrak desjabetzea, 150 milioi hektarea inguru.
- Nazionalitateen dekretua: Errusiako herri guztiek berdintasuna eta burujabetasuna onartzen zituena.
- Alemaniarekin itun bat sinatzea: Berehalako bakea lortzeko. Horrek Estonia, Lituania, Polonia eta Alemaniaren independentzia, eta Besarabia eta Errumaniaren zesioa ekarri zuen.
- Industria-enpresei buruzko dekretua: Haien kontrola sobieteko langileen eskuetan jartzea.
- Bankuen nazionalizazioari buruzko dekretua.
Iraultzaren Aurkako Erreakzioak eta Gerra Zibila
Herrialdeak egoera larriari egin behar izan zion aurre: tsarren aldeko matxinada-saioei, Errusiatik bereizteko ekimenei, etab.
1917ko azaroan, Batzar Konstituziogilerako hauteskundeetan, boltxebikeek 9 milioi boto lortu zituzten. 1918ko urtarrilean, Herriaren Komisarioen Kontseiluak, Armada Gorria lagunduta, Batzar Konstituziogilea desegin zuen.
Estatu inperialistek ez zuten iraultza onartu. Errusia Europako ekialdeko fronteari eutsi ez ezik, zituen zorrak ordain zitzala nahi zuten. Estatu boteretsuek tsarren erregimenari lagundu zioten, eta hori iraultzaileentzat larria izan zen. 1918ko uztailean, estatu inperialistak tsarren armadari laguntzera iritsi zirelarik, Nikolas II.a eta bere familia hil zituzten.
Eragindako gerra zibilean, 8 milioi pertsona hil zituzten. Armada Gorri sobietarrak garaitu zuen kontrairaultzaileen armada 1920an.