Errusia: 1917ko Iraultza Aurreko Egoera Ekonomikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,62 KB
1. 1917ko iraultza aurreko errusiar ezaugarriak
- Ekonomia-atzerapen oso nabaria.
- Pentsamolde eta gizarte-egitura oso atzeratuak.
- Geografiaren handitasuna.
- Demografia oso handia, erosahalmen txikiarekin.
- Garraiobideen garapen eskasa.
2. Nekazaritzaren egoera eta erreforma saioak
Nekazaritzaren garapen eskasa industrializaziorako oztopo nagusia izan zen.
Nekazaritza Erreforma Handia (1861)
- Estatuak lurrak erosi zizkien lur-jabe handiei.
- Lurrak tokiko komunei (Mir) saldu zizkien: estatuarekiko zorra sortu zen.
- Mir komunek familien artean lurrak banatu eta birbanatu zituzten.
- Hobekuntzarako motibaziorik eza: ekoizkortasun-maila oso baxua.
- XIX. mendearen azkenaldian eta XX. hasieran gatazkak sortu ziren.
Stolypinen erreforma (1906)
- Mir komunak baztertu eta jabetza pribatua sustatu zen.
- Estatuarekiko zorrak kitatu ziren.
- Siberiako kolonizazioa bultzatu zen.
- Helburua: nekazari-klase sendoa sortzea.
- Erreformaren eragin mugatua: Lehen Mundu Gerra (1914) eta boltxebikeen iraultza (1917) gertatu ziren.
- Hala ere, Errusia munduko lehen gari-esportatzailea bihurtu zen.
3. Industriagintza
- XIX. mendearen azken zatian (1880-1890): % 8ko igoera.
- 1880-1905: Estatuaren parte-hartzea (eskaria eta protekzionismoa).
- Teknologia: Mendebaldeko Europatik ekarria eta erabilera berantiarra (harrikatza eta lurrun-makina).
- Jopuen eskulana enplegatu zen 1861. urtera arte.
- Tamaina handiko enpresak nagusitu ziren (industria astuna).
- Natura-baliabide ugari (petrolioa, burdina, harrikatza...).
- Trenbidea: Estatuaren parte-hartzea atzerriko inbertsio pribatuekin (barneko burdinagintzarako eskari handia).
Lehen Mundu Gerraren bezperan
- Burdinagintza-alorrean, munduko 4. ekoizlea zen.
- XIX. eta XX. mendeko industria-hazkundea nabarmena izan zen.
- Per capita errenta oso baxua.
- Ekonomia-sektoreen arteko desoreka:
- Industria modernizazio-prozesuan.
- Nekazaritza-sektorea oso atzeratuta.
- Industria: populazio aktiboaren % 5 eta BPGaren % 20.
4. Industrializazioaren finantzazioa
Bi bide nagusi erabili ziren:
- Nekazaritza-sektorearen ekarpena: zerga-sistema oso gogorra eta zerealen esportazioa.
- Atzerriko ekarpena: Mendebaldeko finantza-kapitalak eta teknikari kualifikatuen ekarpena.