Erromatar Poesia Lirikoa: Egile Nagusiak eta Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB

Poesia lirikoa

Poesia lirikoak autorearen sentimenduak adierazten ditu; ez da, beraz, poesia epikoa bezalakoa, non nazio baten jatorria, antzinako heroiak eta garaipen mitikoak goraipatzen diren. Poesia liriko erromatarraren materia hiru zatitan banatu dezakegu:

  • Katulo: amodioa, lagunak eta mitologia kantatzen dituena.
  • Elegiakoak: elegia grekoaren jarraitzaileak direnak.
  • Virgilioren bukolikoak.
  • Horazio: poema lirikoak eta erromatar poesia egiten dituena, Augustoren garaiko bakeaz eta egoera politikoaz.

Tibulo

Zaldun erromatarra zen, hizlari eta gidaria, eta Euskal Herriko Iparraldean kanpainan egon omen zen. Bere ustezko elegia-bilduman, 16 elegia besterik ez dira berak idatzitakoak, eta gehienetan fikziozko maitaleez hitz egiten du: Delia eta Nemesis. Bere sentimenduen gozotasunagatik eta idazkera arrunt eta apaintasungabeagatik da bikaina. Idazlanen gaiak maitasuna, bakea, erlijioa eta familia-giroko samurtasuna dira.

Propertzio

Unbrian jaiotakoa, Erromara heldu zenean Mekenasen zirkuluan sartu zen. Elegia-liburu lau idatzi zituen; lehenengo hirurak Cinthia maitaleari zuzenduta daude. Indarraz eta grinaz islatzen du sentimendua, ez Tibulok bezala.

Obidio

Augusto garaiko poeten sasoi ederrenean zeudelarik hasi zen bere distira. Ustez, moraltasun ezagatik erbesteratu zuen Augustok. Idazlanak hiru multzotan sailkatzen dira:

  1. Amodiozko lanak (gaztetasunean): Amodioak, Heroidak eta Maitatzeko artea.
  2. Poesia didaktikoa (heldutasunean): Metamorfosiak eta Fasti.
  3. Erbesteratzean idatziak: Tristeak.

Nabarmenak dira bere idazteko erraztasuna eta distira; baliabideak eta metaforak trebeziaz erabiltzen ditu.

Katulo

Veronan jaiotakoak Erroman munduko bizitza eta poesia ezagutu eta gozatu zituen. Klodia aristokratarekin maitemindu zen. 116 poema ditugu hiru taldetan:

  • Eruditoak: mitologian oinarritutakoak, haietako batzuk epilioak dira.
  • Amodiozkoak: Klodia maitalearekiko maitasuna eta tirabirak kontatzen ditu, Lesbia ezizenez.
  • Lagunei zein etsaiei zuzendutakoak.

Entradas relacionadas: