Erromatar imperioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,4 KB

DATU BIOGRAFIKOAK ETA IDAZLANAK

Agustin Hiponakoa


Ipar Afrikako Tagaste hirian (Erromatar Inperioko Numidia Probintzian) jaio zen 354.

Urtean

Aita paganoa zen; ama, Monika, kristaua. Azken honek kristautasunean hezi zuen Agustin. Oinarrizko ikasketak egin Ondoren, 370. Urtean Kartago hirira joan zen erretorika ikastera, eta urte Batzuk geroago erretorika irakasle gisa jardungo du hainbat hiritan: Kartago bertan, Erroma, Milan. Ospea eta arrakasta ezagutuko ditu, eta plazerrez eta luxuz Beteriko bizitzaz gozatuko du. Hala ere, bilakuntz espiritualari ekingo zion Bere bizitza osoan zehar:erlijio Kristauak ezin zituen bere kezkak asetu, eta 373. Urtean manikeismoari lotu zen. Aurretik, Zizeron idazle latindarraren Hortensius Izeneko obraren irakurketak filosofiara eraman zuen.

383. Urtean Erroman zelarik, krisialdi espiritual handi batean murgildu Zen. Manikeismoari uko egin zion, eta eszeptizismo filosofikoaren postulatuetara Alboratu zen. Urte bat geroago Erromatik Milanera aldatu zen, eta bertan hiri Horretako apezpikua ezagutu zuen: San Anbrosio, alegia. Agustinek bizitza Kristauarekin bat egiteko dei indartsu bat sentitzen hasi zen, eta azkenik kristau-
Federa bihurtu zen. Erabaki honetan Anbrosio eta bere ama Monikaren Eragina bezain garrantzitsuak izan ziren Agustinek filosofia platonikoaren Inguruan egindako irakurketak.

Irakaskuntza eta berarekin bizi zen emakumea utziko ditu, bataiatuko da eta Bizimodu bakartua eta aszetikoa eramango du hemendik aurrera. Afrikara bueltatu Eta 391. Urtean apaiztu zen Hiponan, eta 396an Hiponako gotzain izendatu zuten. Hiri horretan bertan hilko da 430. Urtean, bandaloek Hiponako hiriaren inguruan Ezarritako setioan.

Bere obrari dagokionez, Hainbat motatako lanak idatzi zituen: filosofikoak (Contra Academicos, De Libero Arbitrio…), teologikoak (De Trinitate, De Civitas Dei edo “Jainkoaren Hiria”, etab.), autobiografikoak (Confessiones edo “Aitorkizunak”)… ahaztu Gabe garaiko mugimendu heretikoen kontra burututako lan apologetiko oparoa. Bere obrarekin batera, Agustinen estiloak, sutsua eta dotorea aldi berean, beti Iradokigarria, egundoko eragina izango zuen ondorengo pentsalari kristauengan, Baita gaur egungo irakurleengan ere.



TESTUINGURU HISTORIKOA

Bi dira Agustin Hiponakoaren garaian nabarmendu beharreko gertakari Historiko nagusiak: Erromatar Inperioaren gainbehera eta kristau erlijioaren Hedapen eta nagusitasuna.

Agustin Erromatar Inperio handiaren gainbeheraren lekuko zuzena izan zen: gertakari Honek eragin izugarriak izan zituen mundu osoan, eta zirrara handi horrek Eraginda gure filosofoak Jainkoaren Hiria obra idatzi zuen. Inperioaren Erromatarraren krisia III. Mendean hasi zen, Mota askotako arrazoiak egon zirela tarteko: arrazoi politikoak (ezegonkortasun Politikoa), ekonomikoak (krisialdi ekonomikoa), militarrak (Inperioa handiegia Zen, eta beren mugak hain zabalak izanda Germaniar barbaroek egoera honi Etekina ateratzen hasi ziren) eta sozialak (erromatar gizartea zatituta zegoen paganoen Eta kristauen artean, komunitate bakoitzak balore eta ikuspuntu ezberdinak Zituelarik). IV. Mendean egoera gehiago okertu zen. Teodosio Enperadorearen heriotzaren Ostean (395) haren bi semeek elkarbanatu zuten Inperioa, eta ondorioz, Inperioa behin betiko bananduta Geratu zen. 406. Urtean germaniarrek Rhin ibaia zeharkatu zuten, eta 410. Urtean Alarikoren godoek Erroma arpilatu zuten.

Bestalde, kristautasunaren Hedapen arrakastatsua dugu aztergai. San Pauloren lanari esker nagusiki, Jatorri juduko talde txiki bat zen hura –kristautasuna–, izugarri hedatu zen Gure aroko I. Mendean, eta Erromatar Inperioko eskualde guztietara zabaldu zen, Gizarte-klase askotako jendearengana iritsiz. K.O. II. Menderako, kristau Gehienak ez ziren juduak. Beren doktrina azkar hedatu zen arren, kristauen Egoera ez zen batere samurra: jazartuak izan ziren autoritate Erromatarrengatik, euren mezu iraultzaileak mehatxu gisa interpretatu Baitzuten. Baina apurka-apurka, Inperioa kristautasunarekiko eta Eliza Berarekiko zuen jarrera aldatuz joan zen, haren eragin gero eta nabarmenagoak Eta aberastasun ugariek ordain politiko handiak ekarriko zizkiolakoan. 313. Urteko Milango Ediktuaren bidez euren jainkoa askatasunez gurtzeko eskubidea Lortu zuten kristauek, eta 380. Urtean Teodosio Enperadorearen eskutik Kristautasuna Erromatar Inperioaren erlijio ofiziala bilakatu zen. Dena den, Kristau asko ez zeuden erabat konforme, eta erruz mendekatu ziren: 385. Urtean, Teodosiok kredo nizearra ezarri zuen Inperio osoan, eta gogor zigortu zituen Hereseak. Hurrengo urteetan ere erruz ugaritu ziren jentilen aurkako neurri Politikoak, haien gurtzak eta zeremoniak debekatu baitzituzten. Horrenbestez, Esan liteke kristautasuna nagusi bihurtu zela, eta filosofian ere garai berri Bati ekin zitzaiola.


Entradas relacionadas: