Erromatar Hizlaritza eta Oratoriaren Garapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB

Hizlaritza edo oratoria

Erromatar literaturaren oso genero garrantzitsua dugu. Helburua ongi eta dotoreziaz hitz egitea da. Erretorika, aldiz, hitzaldiaren arte teorikoa da, oratoria ikasteko sistema.

Hizlaritzaren garapena

K.a. II. mendea baino lehen agertu zen hileta-mintzaldi moduan, hildakoa goraipatzeko xedearekin. Errepublika garaian, batez ere, garrantzi handia izan zuen. Hori zela eta, erretorika eremu teorikoa bilakatu zen. Inperioaren garaian bere garrantzia galtzen joan zen asanbladak ahuldu zirelako, eta soilik eskoletan erakusten zen. Bizitza publikoan aritu nahi zuen edozein familia aberatseko gaztek hizlaritza ikasi behar zuen. Matematika, musika eta filosofiaren maila berean zegoen.

K.a. II. mendean lehen erretorika eskolak agertu ziren eta hemen ikasleek diskurtsoak osatu, buruz ikasi, ahots-doinua eta keinuak lantzen zituzten. Diskurtsoak zuen helburuaren arabera, hiru diskurtso mota topa ditzakegu:

  • Judiziala: Epaiketetan norbait salatzeko edo defendatzeko erabilia.
  • Deliberatiboa: Asanbladetan erabilia, norbait konbentzitzeko edo ideiaz aldarazteko.
  • Erakusgarria: Pertsona bat goraipatzeko edo iraintzeko erabilia.

Hitzaldia prestatzeko pausoak

Hitzaldi bat prestatzerako orduan, hurrengo pausoak jarraitu behar ziren:

  • Inventio: Gaiari buruzko informazioa bildu.
  • Dispositio: Ideien antolaketa.
  • Elocutio: Formari so eginez hitzaldia idatzi.
  • Memoria: Buruz ikasi.
  • Actio: Eszenaratu, keinuak eta intonazioa landuz.

Hitzaldiaren zatiak

Hitzaldia ematerako orduan, hauek ziren zatiak:

  • Exordium: Ikusleen arreta lortzeko eta gaiaren aurkezpen azkarra.
  • Narratio: Gertaeren azalpen sinple eta argia.
  • Argumentatio: Frogen aurkezpen graduatua eta ordenatua:
    • Probatio: Kausaren aldeko frogak argudiatu.
    • Refutatio: Kausaren aurkako frogen deuseztapena.
  • Peroratio: Esandakoaren laburpena.

Erretorika estiloak

Erretorikaren esparruan, garai horretan greziar eragina duten hiru estilo topatuko ditugu:

  • Estilo asiarra: Asiako hirietan erabiltzen zen estilo grekoa jarraitzen zuen.
  • Estilo neoatikarra: Garai klasikoko Atenasko idazleak zituen eredu.
  • Errodiarra: Rodasko Molonek bultzatu zuen eta Zizeronek erabili zuen.

Zizeronen aurretik zenbait hizlari garrantzitsu egon ziren, hala nola, Katon Zaharra, Galba eta Grako anaiak, beste batzuen artean.

Entradas relacionadas: