Erromatar Eskultura Inperialaren Bilakaera Historikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB

Augusto eta enperadorearen kultuaren hasiera

Augusto lehen enperadorearekin, enperadorearen figuraren kultua hasiko da. Gaztarotik hasita zenbait funtziotan errepresentatuko zaio: militarra, legegilea, enperadorea... Munduaren bakezale moduan aurkeztuko zaio, thoracata eran: toga eta korazarekin. Gorputzetan greziar perfekzio anatomiko idealizatua bilatuko dute eta, aldiz, aurpegietan, erretratuen naturalismo erromatarra antzemango da. Erretratu inperialen kopiak probintzia ezberdinetara bidali ziren Augustoren figura goraipatzeko helburuarekin. Garai honetako eskulturarik ezagunena Augusto Prima Porta delakoa da, Octavio Augusto enperadorea aurkezten duena eta Doriforoaren eragin argia duena, kontraposto leuna aurkezten baitu.

K.o. I mendea: Boterearen jainkotzea

K.o. I mendean, Augustoren ondorengoek Inperio Erromatarraren boterea handitu zuten, enperadorearen izena jainkotua izanda, Claudio enperadoretik aurrera. Aldaketa honen islapen artistikoa enperadorearen figura erdi biluzia eta laurelez koroatuta izango da. Ikur jainkotiarrak agertuko dira, hala nola, Jupiterren arranoa, eta, ondorioz, enperadoreen gorputza erabat idealizatua agertuko da, greziar tradizioa jarraituz, aurpegiak errealistak izanda. Adibideak:

  • Claudioren erretratua (Jupiterren arranoa eta laurel koroa).
  • Tiberioren erretratua.

K.o. II mendea: Erromatar barrokoa

K.o. II mendetik aurrera, Adriano enperadoretik aurrera, bizarra agertuko da, baita ile kiribildua ere, argilun efektua sortuko duena, trepano teknika bidez egingo dena. Horregatik “erromatar barrokoa” deitu zaio garai honi. Adibideak:

  • Marco Aurelioren zaldizko erretratua (K.o. II): Mugitzen ari den zaldi gainean agertzen da enperadore-filosofoa, jarrera dotorez beso bat igotzen duela, mundua baketzen ari den bitartean. Ilea eta bizarra kiribilduak ditu, argilun efektuak sortuz.
  • Comodoren estatua: Figura erdia, Herkulesen ikurrak dituela (lehoiaren azala, adibidez). Ileak eta bizarrak argi-ilunak sortzen dituzte.

K.o. III mendea: Klasizismotik eskematismora

K.o. III mendearen erditik aurrera, erromatar eskulturak aldaketak jasango ditu. Klasizismo garaiko ezaugarriak desagertuko dira, sinpletasunerantz, trazu eskematikoenak nabarmenduz. Obrek errealismoa galduko arren, adierazkortasuna irabaziko dute. Bizantziar eskulturaren aitzindaria izango da garai honetako eskultura erromatarra.

  • Caracallaren erretratua: Enperadorearen bustoa, seriotasuna eta haserrea adierazten dituena.
  • Constantinoren erretratua: Tamaina handikoa, hieratikoa eta eskematikoa.

Entradas relacionadas: