Erromatar Arkitektura Zibila eta Eskultura Erromanikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
con un tamaño de 3,88 KB
Erromatar Arkitektura Zibila: Basilikak
Basilikak hiru nabez osatutako dimentsio handiko eraikinak ziren. Oinplano errektangeluarra izaten zuten eta erdiko nabea altuagoa izaten zen, barnealdea argiztatu ahal izateko.
- Euskarriak: Kanpoaldetik horma sendoak erabiltzen ziren eraikinaren pisua jasateko.
- Barnealdea: Zutabeek edo pilareek nabeen arteko puntu erdiko arkuak eusten zituzten.
- Estalkia: Nabe zentralaren burua kupula erdiz estalitako gorputz semizilindriko batez osatzen zen. Horretarako, kainoi-gangak eta arista-gangak erabiltzen ziren.
Eraikin hauek justizia administratzeko eta arazo administratiboak kontrolatzeko lekuak ziren. Gainera, geroago, kristau elizarentzat eredu bihurtu ziren. Adibidez: Maxentzio basilika.
Monumentu Oroitzaileak
Garaileen omenez eraikitako monumentu nagusiak hauek dira:
- Garaipen arkuak:
(Tito, K.o. 81; Septimio Severo, K.o. 203; eta Konstantino, K.o. 312).
- Zutabeak:
(Trajano, K.o. 114).
Eskultura: Erromatarra eta Erromanikoa
Erromako Eskulturaren Oinarriak
Erromako eskultura gobernuaren zerbitzura zegoen artea zen. Greziako eskulturen kopia ugari egin ziren, baina bi joera berri nagusitu ziren: erretratua eta erliebe historikoa.
- Eskultura erromatarra tradizio greziarrari, eta bereziki helenismoari, itsatsirik dago.
- Erromaren ekarpen nagusia errealismoa da, batez ere erretratuetan atzematen dena.
- III. mendetik aurrera, Behe Inperioan, naturalismoa baztertu eta proportzio izugarri nahiz antinaturalistak gailendu ziren.
Eskultura Erromanikoaren Ezaugarriak
Eskultura erromanikoaren helburu nagusia herritarrei kristau ezagutzak eta Bibliako pasarteak irakastea zen. Puntu hauek azpimarratuko ditugu:
- Arkitekturaren menpekotasuna: Eskulturak eraikinerako eginak daude; horregatik esaten da eskultura arkitekturaren menpe dagoela.
- Kokapena: Gehienbat eliz atarietan (tinpanoetan) eta zutabeetan kokatzen dira.
- Estiloa: Eskulturek ez dute naturaltasunik; irudiak zurrunak dira eta ez dute mugimendurik edo sentimendurik adierazten.
- Kanonak: Giza gorputzaren irudikapenean edertasun eredu bat dago, buruaren tamainan oinarritutako proportzioetan oinarritua.
Gai Nagusiak eta Irudikapenak
Irudikatzen diren gai guztiak erlijiosoak dira. Eliz atariko tinpanoan gehien irudikatzen dena Kristo Pantokratorra da: Kristo erdian, mandorla batez inguraturik (almendra itxurako zirkulua), bedeinkapena ematen.
Beste gai ohiko batzuk Ama Birjina haurrarekin eta Jesus gurutzean dira. Ikusi irudietan beste eskultura adibide batzuk.