Erromatar anfiteatroa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,08 KB

Erromako coliseoa:erromakom koliseoaren aurreko Mbista,oinopkanoa,barrualdea,kanpoaldea ikustren dugu.Koliseoa[1]  Jatorrian Flaviar Anfiteatroa  Erroma erdialdean dagoen eraikin handi bat da, Monti eta Celio rionien artean kokaturik dagoena.Antzinatean, 50.000 pertsonentzako tokia zuen, laurogei harmaila ilarekin. Hareatik gertu Zeudenak, Enperadorea eta Senatariak ziren, eta, gorantz egin ahala, gizarteko Maila baxuagoko jendea zegoen. Koliseoan, gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten Ziren. Erromatar foroaren ekialdean Eraiki zen, eta, lanak, 70 eta 72 urteen Artean hasi ziren, Vespasiano enperadorearen agintaldian.
AnfiteatroaErromatar Inperioan sekula Eraiki zen handiena, 80an amaitu zen, Tito enperadorearen Agintaldian, eta Domizianoren agintaldian aldatua izan Zen. Erroma klasikoaren erakin garrantsuitsuenetako bat.K. A. 29anEstatilio Tauro kontsulak, Anfiteatro bat eraiki zuen Marteren Zelaian. Eraikin hau hiriko tamaina handiko lehen anfiteatroa izan zen, eta beharrezko ziren bi instalakuntza zituen. Eraikin Hau, 64. Urteko Erromako sutean suntsitua geratu zen, erromatar Herriarentzako anfiteatro berri baten beharra sortu zelarik.Koliseoa, gladiadore borrokentzako erabiltzen zen, baita beste ekitaldi Ezberdin askorako ere. Erromako Koliseoa, beharbada, erromatar arkitekturako lanik handiena izan zen, eta bertan, eraikuntza teknika Bariatuenak erabili ziren. Pilastrak eta arkuak, argamasarik gabe jarritako trabertinozkoak dira. Beheko aldeetan eta sotoetan, toba erabili zen modu berean. Harlandu hauetako asko, grapa Metalikoekin eutsiak zihoazen. Kabea eusten duten gangak, zementuzko argamasa, zuzenean zurezko zinbrietan irauliz egin ziren, eraikuntza arintzen zuen Berrikuntza bat.Fatxada, lau ordenatan banatuta dago, Hauen altuera, barne solairuekin bat ez datorrelarik. Beheko hiru ordenak, Pilastra gainean jarritako 80 arkuk osatzen dituzte, eta erantsitako zutabe Erdiekin, soilik apaingarria den taulamendu bat eusten dutenak. Laugarrena, Horma itsu batek osatzen du, erantsitako pilastrekin eta, bi baotik behin Leihoak dituela.Solairu bakoitzeko ordenak, behetik gora, toskanarrajoniarra eta korintiarra dira. Azkeneko solairuak, definitu gabeko estilo bat du, XVI. Mendeankonposatutzat katalogatua Izan zena. Ohikoa zen estilo ezberdinak bata bestearen gainean jartzea bata Bestearen gaineko solairuetan, baina ez zen hain ohikoa bata bestearen gainean Jarritako lau ordenekin eraikinak egitea. Solairuen arteko komunikabideak, Eskailera eta galeria kontzentrikoen bitartez egiten ziren.

Entradas relacionadas: