Erromantizismoaren ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,3 KB
ERROMANTIZISMOA:
XIX.Mendean bi kultura mugimendu aipagarri daude indarrean:Ilustrazioa eta Erromantizismoa.
XVIII.Mendeko ilustrazioak eta Frantziako Iraultzak eragin handia izan zuten garai hartako Europako ideietan, mundu ikuskeran eta antolamendu politiko berrian.Hainbat estatuk, aurrerapena estatu zentralista boteretsu batekin lotzen zuten, hizkuntza eta nazionalitate txikien kaltetan. Herri txikien alternatiba Erregimen Zaharra(absolutismoa) aldeztea izan zen, horrek eskaintzen baitzien beren foruak edo gobernuera zaintzeko bermea.Azkenean monarkia konstituzionalak hartu zuten indarra absolutismoaren kaltetan eta auskaldunek karlismoaren alde egin baitzuten, bere foruak galdu zituzten.Zientzia eta esperimentazioaren bidez, gizartearen aurrerapena bilatzen zuen ilustrazioak.Adierazgarri dira garai hartako Espainiako hainbat ekimen: ferrokarrila, telegrafoa, argi indarra eta industria besteak beste.Penintsula aurrerabidean jartzeko, botere zentralista hobetsi zen eta hezkuntzari dagokionez Moyano ministroak 6-9 urte bitarteko umeen derrigorrezko eskolatzea behartu zuen, bide batez gaztelania heziketa hizkuntza bakar bihurtuz eta beste hizkuntzak baztertuz.Nazio batua eta bakarra lortzeko asmoz edo gogoz.
Giza arrazoimenetik kanpo diren sentipen, emozio, fantasia eta idealei bidea egin behar zitzaien erromantikoen iritziz.Horretarako askatasuna beharrezkoa zen bai arteetan, bai politikan, bai ekonomian eta erlijioan ere. Aldarrikatzen dute askatasun hori bi ikuspegi ezberdinez ageri da gizartea:
-Liberal ildoan
-Indibidualtasuna.Askatsunak ez du mugarik behar. -Giza eskubideen defentsa.
-Aurrerapen tenikoetan sinesmena.
-Estatuaren boterea mugatu beharra.Botoa emateko guztien eskubidearekin lotzen da hori.
-Tradizionalisten ildoan
Bat egiten dute liberalekin zenbait ezaugarritan baina iraganean ikusten dute galdutako paradisua.Kristau-fedea da mendebaldeko zibilizazioak eskaintzen duen askok jarraitzen duten bidea.Beraz erromantizismoak ezaugarri komunak baditu ere bada erromantizismo liberal bat eta bada mitologiaren eremuan edo tradizioaren barrutian dirauen erromantizismoa ere.
ERROMANTIZISMOAREN EZAUGARRIAK:
-
Ilustratuek arrazoimenean jarritako konfiantza sendoa eten egiten da. Erromantikoak ez du uste ongizatea arrazoimenean eta jakintzan oinarritu daitekeenik.
Ilustratuek arrazoimenean jarritako konfiantza sendoa eten egiten da. Erromantikoak ez du uste ongizatea arrazoimenean eta jakintzan oinarritu daitekeenik.
-Beraz, mundua ezagutzeko ez dira eredu aproposak ez geometria(Descartes) ez matematika(Newton).Poetaren intuizioa da bidea.Bakoitza da norberaren munduaren sortzaile.
-Hauek dira balio berriak:
1-Ideala:Mundu honetaz gai badago beste mundu bat idealei mundua non agertzen diren edertasuna eta ontasuna.Eta hauen bila abiatu behar du erromantikoak.Utopira heldu nahiak agintzen du.
2-Urruti-mina bai denboran(Erdi Aroa) bai lekuan(Ekialdea):Egunerokotasunetik ihes egin eta paisaia ukitugabea edo paisaia ahaztuetan dago zoriona.
3-Sinbolismoa da muga lauso horietara iristeko bidea.
4-Herri eta hizkuntza minorizatuek berebiziko garrantzia hartzen dute (Euskararen kasua).Erromantizismoak Europako herri txiki eta nazio sortu berrien ezagutza zabaldu zuen.Herri bakoitzaren hizkuntzaren alde egitean argi uzten du hizkuntza dela herriaren arima eta ardatza .Erromantikoek herri txikien alde egiten dute.
5-Artearen helburua artistak askatasunez lortzen duen edertasuna da.
6-Benetako bizitza ez dago hemen.Maitasunaheriotzarekin lotuta agertzen da.Askatasuna bihurtu da aldarri nagusi,ordura arte onartzen zen batasuna baztertuz.
-Literatura erromantikoaren ezaugarriak:
1-Subjetismoa, hau da, nitasunaren obsesioa.Arazo pertsonalak dira gai nagusi: maitasuna, heriotza... Iragan ideal batean bilatzen da inguruko errealitate prosaikoak ukatzen duena.
2-Paisaiak eta eguraldiak askotan bat egiten dute idazlearen barne egoerarekin.
3-Arauak hausteko joera dago, moldeak hautsiz, generoak nahasiz.