Erromantizismoa euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,93 KB

ERROMANTIZISMOA

Tiroak eta besarkadak

Frantziako Iraultzaren ostean, Napoleonek bere eragina zabaldu nahi izan zuen. Erresuma Batuko armadak erantzuna eman zion, eta eragina izan zuen Euskal Herrian.

XIX. Mendean, Euskal Herrian bereziki, tradizionalistek eta liberalek beren arteko borroka ideologikoa armetara eraman zuten, karlistaldi deitutako hiru gerretan. Oro har, nekazari esparruetan tradizionalistak edo karlistak ziren nagusi, hiriguneetan berriz, liberalak.

Azkenean, liberalak nagusitu ziren 1876. Urtean, euskal foruak abolitu egin ziren.


Nitasuna nagusi

Erromantizismoa


XVIII. Mendean sortu zen eta XX. Mendean amaitu.

Joera ideologiko honek eredu aldaketa ikaragarria ekarri zuen. Batetik, nia da garrantzitsua. Eta bestetik, gizakiak askatasunaren printzipioa du nagusi.

Nabarmen azpimarratuko dira beldurra, izua eta antzeko sentimenduak, baina erromantikoen sentimendurik garbiena maitasuna da, barruko grina delako eta mugagabea izan daitekeelako. Horrek, askotan, bat egin du heriotzarekin, heroi erromantikoa sortuz.

Ideologia erromantikoa uztartuta dator nazionalismoaren agerpenarekin, historia zaharren araketarekin era folklorismoarekin. Tokian tokiko kultura-bereizgarriak herrien balizko izaera edo espirituarekin lotu zen eta ikertzaile zein artegile askoren zeregina ezaugarri hauen berreskurapenean oinarritu zen. Adibidez, Wilhelm von Humboldt zientzialari prusiarrarena edo Resurrección Maria Azkue apaiz lekeitiarrarena.


Jarraipenak eta aldaketak literaturan

Euskal Herrian, XIX. Mendean zehar erlijio-lanen produkzioari eutsi zitzaion.

Beste alde batetik, XVIII. Mendeareen zordun ziren alegiak sarri argitaratu ziren garai hontab irakaskuntza-tresna gisa.

Aurreko mendeko euskararen aldeko defentsak jarraitu zuen; Juan Ignazio Iztuetaren lanetan, esaterako. Dena dela, Erromantizismoaren aire berriek eraginda, Agosti Xahok, proposamen politikoekin nahasian egin zuen euskararen eta Euskal Herriaren aldeko zabalkundea.


Sorkuntza literarioa generoka

  • Narratibaren aurrekariak: Garai honetako prosa lan batzuk euskal narratibaren edo eleberrigintzaren aurrekariak izan ziren: Jose Antonio Mogelen Peru Abarka (1802an idatzi, 1881ean publikatu) eta Jean Baptiste Elizanbururen Piarres Adame (1888).

  • Bertsolaritzaren urrezko aroa: Bertsolaritzaren historiaren lehen loraldia izan zen, eta izen-deiturez ezagutzen ditugu orduko bertsolariak: Juan Frantzisko Petrirena Xenpelar, Jose Maria Iparragirre, Indalezio Bizkarrondo Bilintx, Pierre Topet Etxahun.

  • Olerkigintza erromantikoa: XIX. Mendean Erromantizismoa euskal olerkiengan eragiten hasi zen: barne mundua azaltzen zituzten poesiak azaldu ziren. Gai hau maitasun gorabeherekin lotuta agertuko da, egoera politikoak bultzatuta edo Euskal Herriaren goraipamenekin batera. Adibidez, Joan Batista Elizanburu.

  • Antzerkia: Bultzada ikaragarria izan zuen XIX. Mendearen amaieran, batez ere Donostia aldean; han jaio ziren Martzelino Soroa, Toribio Alzaga eta Abelino Barriola. Orduko antzerkia entretenimendurako zen, umorezko komediak nagusituz.

Entradas relacionadas: