Erromantizismoa eta Errealismoa Literaturan: Mugimendu Literarioen Analisia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,26 KB

Erromantizismoa

Erromantizismoaren jarraitzaileek ez zuten uste ongizatea jakintzan oinarri zitekeenik; emozioa, ezagutza eta egia iturritzat proposatu zuten. Mundua ezagutzeko intuizioa erabili behar dela zioten, norbanako bakoitza bere munduaren sortzailea izanik, eta giza helburu berriak asmatu behar direla aldarrikatuz. Erromantizismoan, honako balio hauek gailentzen dira:

  • Idealaren erabateko estimazioa.
  • Urruntasuna.
  • Poemak sinbolo eta alegorien bitartez marrazten dira.
  • Norbanako sortzailearen erabateko autonomia.
  • Gutxiengoek garrantzi handia izango dute.
  • Artearen helburua edertasuna da.
  • Gaztetasunaren aldeko joerek arrakasta izan zuten.
  • Benetako bizitza beste nonbaiten dago, ez hemen eta orain.

Alemanian

Erromantizismoaren maisuak Goethe eta Schiller izan ziren. Goetheren Werther lanak arrakasta itzela izan zuen, eta protagonista gazteen eredu bilakatu zen, egoera malenkoniatsu eta jarrera etsiarekin. Hil aurretik, Faustoa idatzi zuen, arimaz eta pasioei buruz. Heinrich Heine, "azken erromantikoa" deitua, poeta liriko handienetako bat izan zen.

Ingalaterran

Ingalaterrako kapitalismo industrialaren sendotze sasoian, hirietako burgesia ikasiaren magalean, emakumea irakurle bilakatu zen, baita irakurtzen zituen nobeletako protagonista ere. Samuel Richardson izan zen garrantzitsuena. Jane Austen-en nobelen ardatzean emakumea dago; lasaia eta orekatua zen, eta pertsonaien psikologiaren azalpen umoretsu eta zehatzak ematen zituen. Nobela historikoa historiaren eta nobelaren ezkontzatik sortu zen, iraganeko garai haien oinarria zuen bere baitan, eta industria zakarraren aurrean ihesbidetzat har daiteke. Walter Scott izan zen garrantzitsuena. Nobela gotikoaren adibide dira Mary Shelley-ren Frankenstein eta Bram Stoker-ren Dracula.

Frantzian

Hasieran atzerakoia izan zen, baina gero, erromantizismo aurrerakoitzat hartu zen, eta, geroago, estetizismoaren eta sinbolisten garai modernoetan murgildu zen. Madame de Staël eta Chateaubriand izan ziren erromantizismoaren oinarriak. Ingalaterran, nobela historikoarekin batera, joera psikologiko eta sentimentalak nabarmendu ziren. Frantzian, Victor Hugo eta Alexandre Dumas izan ziren nobela horien jarraitzaileak.

Espainian eta Hego Amerikan

Espainiara oso berandu iritsi zen, eta iturri nagusia Frantziako idazleak izan ziren. Espronceda izan zen erromantizismoaren ordezkari nagusia, baina erromantizismoa itxurakeriatik apartatu eta benetakotasunaren bidera ekarri zutenak Bécquer eta Rosalía de Castro izan ziren.

Errusian

Alexander Pushkin-ek Eugenio Onegin, hitz neurtuzko nobela, eta Kapitainaren alaba, nobela historikoa, idatzi zituen.

Estatu Batuetan

Edgar Allan Poe eta Walt Whitman izan ziren ezagunenak.

Errealismoa eta Naturalismoa

1850etik aurrera, erromantizismoa ahulduz joan zen eta mugimendu berri bat hasi zen: errealismoa. Urte horietan aldaketa zientifiko eta aurrerapen teknologiko ugari eman ziren:

  1. Gizarte gatazka: Demografia hazkunde izugarria gertatu zen. Industrializazioaren ondorioz, gizartea klase desberdinetan banandu zen. 1848an, Marx eta Engelsen "Manifestu Komunista"k mugimendu iraultzaileak eta politika aldaketa izugarriak ekarri zituen.
  2. Filosofia eta zientzia positiboa: Errealismoan, naturaz gaindiko gauzak saihesten dira, eta determinismoa naturalismoaren abiapuntu bihurtu zen.
  3. Ezaugarriak: Errealismoak musika eta pintura baldintzatu zituen; margolanetan zein musikan errealismoa agertu zen.
  4. Nobelaren gorakada: XIX. mendea nobelagintzako urrezko mendetzat hartu da.

Nobela Errealista

Frantzian

Erromantizismoa oraindik bukatu ez bazen ere, Stendhal nobelagintza berriaren oinarriak finkatzen saiatu zen. Urte batzuk geroago, Flaubert iritsi zen errealismoa muturreraino eramateko eta nobelagintza modernoari hasiera emateko. Stendhalen nobela garrantzitsuena Gorria eta beltza da. Honoré de Balzac-ek 85 nobela bildu zituen Giza Komedia lanean, milaka pertsonaia sortuz. Gustave Flaubert XIX. mendeko nobelagilerik garrantzitsuenetakotzat hartua izan zen, nobela modernoaren oinarriak finkatu baitzituen. Giro eta eszenak trebeziaz deskribatzeko gaitasunaz gain, bere juzgu moralak saihesten saiatzen zen, irakurleari baloratzeko aukera emanez.

Dickens eta Nobela Viktoriarra

XIX. mendearen erdialdean, Viktoria I.a Ingalaterrako agintaldiarekin bat dator. "Bigarren industrializazioa" deitutako garapen garaian, langileen esplotazioa funtsezkoa izan zen. Charles Dickens-ek epeka argitaratzen zituen nobelak; obra garrantzitsuena Oliver Twist da.

Errusian

XIX. mendean izan zuen loraldia, bere historiako garai txarrenetako batekin bat eginez. Laborariek zapalkuntza, atzerapen eta pobrezia inoiz baino gehiago sufritu zuten. Idazleek gizarte egoera salatzen zuten beren obretan, era ezkorrean idatziz. Fiodor Dostoievski-k nihilismo bortitza landu zuen, balio guztiak suntsituz. Eskizofrenikoa zela esaten da. Leon Tolstoi-k gizakien berezko ontasunean sinesten zuen, hau da, humanismoa praktikatu zuen. Bere obra ezagunena Ana Karenina da.

Erromantizismo Ostea

  • Arthur Schopenhauer: Munduaren izatea bizitzeko borondatea da. Atzemanezineko helburuen atzetik ibiltzea da patua.
  • Friedrich Nietzsche: Ardatza gizakiaren bizitza da. Bitalismoa sortu zuen; bizitza atsekabea eta oinazea zen, plazerra atsekabeko etenaldia.
  • Søren Kierkegaard: Existentzialismoaren aitzindari nagusia. Egia subjektiboa da, eta hiru alderdi ditu: estetikoa, etikoa eta erlijiosoa. Aukeratu beharra dago.

Ezaugarriak

Bizimodu eta balio burgesen aurka zeuden, bizimodu bazterrekoago eta araugabea nahiago zuten. Horrela hasi zen bohemia, asalduran eta askatasunean oinarrituz. Frantzian, Parnasianismoaren, Sinbolismoaren eta Dekadentismoaren sorrera gertatu zen.

Charles Baudelaire

Lirika modernoaren aita izan zen. Berarengan batu ziren aurreko bi joera poetiko nagusiak. Gaizkiaren loreak argitaratu zuen, modernitate osoko libururik ospetsu eta enblematikoena. Haren ezaugarriak:

  • Hiri handietako sentimenduak gorde behar dira, adimena zorroztuz.
  • Hiria da teknikaren eta negozioaren bihotza.
  • Gizakiak ezin ditu modu ordenatuan bereganatu murgildurik dauzkan inpresioen zurrunbilo itogarria.
  • Erabateko deserroketa.

Sinbolismoa

Poesia eguneroko errealitatetik harantzago igarotzeko zubia zen. Errealitatearen eta idealaren arteko harremana nola gauzatzen den ulertzeko balio du. Eguneroko errealitateaz harantzago, idealarekin komunikazioan jarriko gaituen baliabidea da. Paul Verlaine, Frantziako poeten artean lirikoena, musika modernoaren aitzindarietako bat izan zen. Frogatu zuen eguneroko esapideetan ere komunika zitezkeela giza sentipenen alderdi berriak. Poesia arina, musikala eta itxurakeriagabekoa landu zuen.

Literatura Gotikoa

  • Melodramatikoa da, pertsonaiak eta egoerak puztuta aurkezten ditu.
  • Egileak eszenatoki berezia sortzen du, misterioa eta ikara sortzeko.
  • Arkitekturaren garrantzia aipatzekoa da.
  • Ikara eta estasiaren arteko erlazioaren gorespena.
  • Heriotzaren, iluntasunaren eta abarren gorespena.
  • Eromena, basakeria eta naturaz gaindikoak diren ezaugarriei buruzko aipamenak.
  • Ongiaren eta gaizkiaren arteko polarizazioa.

Madame Bovary

Liburu honen izenburua Madame Bovary da. Gustave Flaubert-ek idatzi eta argitaratu zuen 1856. urtean. Flaubert Rouenen, Frantzian, jaio zen 1821ean, eta Croisseten hil zen 1880an. Kirurgilari baten semea zen. Zuzenbide ikasketak hasi zituen, baina ez zituen bukatu, eta literaturan zentratu zen. Obra modernoaren oinarriak finkatu zituen. Pertsonaien barne gatazkak testuratzeko zuen abilezia haren ezaugarri aipagarriena da. Objektiboa zen, eta iritzi eta juzgu moralak saihesten zituen. Batzuetan, benetako gertakarietatik abiatzen zen bere obrak idazteko. Estiloarekiko kezkak edo pasioak bihurtzen du Flaubert nobela modernoaren aita, eta obra bakoitzaren egitura ongi baino hobeto zaintzen zuen. Errealismoaren egile garrantzitsuenetako bat izan zen, ez bakarrik Frantzian, baita mundu osoan ere. Bere obra garrantzitsuenetakoak Madame Bovary eta Salambo dira. Aro garaikidean kokatu behar da obra. Gizarte-gatazka nabaria zen urte horietan, industrializazioaren ondorioz. Gune urbanoetako langileria garatzen ari zen. 1848an, mugimendu iraultzaileak egon ziren, garai latzak izan ziren. Filosofia eta zientziari dagokionez, behagarriak diren gertakarien ikerketa jotzen da kontzeptuetaraino iristeko bide bakartzat. Errealistek egoera nahiz pertsonaien behaketan oinarrituko dituzte euren lanak. Bi oinarri teoriko zeuden: esperimentazioa eta determinismoa, eta naturalismoaren abiapuntu bihurtu ziren. Charles Darwinen eboluzioaren teoria izan zen ekarpen garrantzitsuenetakoa. Obra hau errealismo mugimenduan kokatu behar da. Mugimendu honen ezaugarri aipagarrienak hauek dira: idazleek errealitatearen analisi zientifikoa burutu nahi dute, gizarte-egoera salatu nahi dute, gertakarien sinesgarritasuna eta pertsonaia mota berriak azaltzen dira testuetan. Laburbilduz, egintzen egiazkotasuna, pertsonaien analisi psikologikoa, eta gizakiaren eta gizartearen arteko harremana. Errealismoaren beste idazle aipagarri batzuk Stendhal eta Honoré de Balzac izan ziren Frantzian, Charles Dickens Ingalaterran, Nikolai Gogol Errusian eta Benito Pérez Galdós Espainian.

Edgar Allan Poe

Edgar Allan Poe 1809an jaio zen Estatu Batuetan, eta 40 urterekin, 1849an, Baltimorren hil zen. Ipuin idazlea, poeta eta literatura kritikaria izan zen, eta haren misteriozko eta beldurrezko lanei esker lortu zuen ospea. E. A. Poek bizitza zaila izan zuen; bere aitak alkoholarekin arazoak zituen, eta, gainera, oso gaztea zenean, etxetik alde egin behar izan zuen. Geroago, bere ama hil zitzaion, eta horrek eragin handia izan zuen bere bizitzan eta baita bere obretan ere. Kontakizunak 1845ean argitaratu zuen, beraz, XIX. mendean, aro garaikidearen hasieran. Momentu honetan, klasikoek garrantzia galdu zuten, eta norbanakoaren garrantzia gero eta handiagoa izaten joan zen. Mentalitate aldaketa handia egon zen. Literatura mugimenduari dagokionez, erromantizismoa dagokio. Lehen esan bezala, Poe idazle erromantiko bat zen, baina bere obrek ez zituzten jasotzen erromantizismoko ezaugarri guztiak. Adibidez, erromantikoek idealak bilatzen zituzten, Poek ez bezala. Beste aldetik, erromantikoek beren pertsonaiak urrutiko lekuetan kokatzen zituzten, Poek bezala.

Entradas relacionadas: