Erromantizismoa autoreak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,3 KB

ERROMANTIZISMOA


1-TESTU INGURU HISTORIKOA:

Erromantizismoa sentitzeko modu bat da. Ilustrazioak munduaren berrantolaketa suposatuko du.

Ilustrazioak gizakia indartuko du, natura konkistatzeko eta menperatzeko boterea emanez. Ilustratuek mugak jartzen dizkiote jakintzari, gure zentzuek antzematen ez duten guztia ez dela baliagarria esanez.

Erromantikoarentzako natura ez da objektu bat, organismo bizi bat baizik. Erromantikoak indibidualtasuna areagotzen du, sortzeko eta eraldatzeko duen gaitasuna. Erromantikoentzako, arteak emozioak agertu behar ziren.

Erromantizismoa XVIII.Mende bukaeran eta XIX. Mende hasieran sortuko den mugimendu artistikoa da. Indarra, emozioa eta askatasuna emangoa dio klasikoari.


2-ARTE ERROMANTIKOAREN EZAUGARRIAK:

-Erromantizismoa mentalitate bat da, askatasun oihu lazgarria da.

  1. Ez ditu klasizismoaren arauak jarraituko.

  2. Edertasuna ez da helburu nagusiena, espresioa eta sentimenduak baizik.

  3. Arte sublimea da.

  4. Subjektibitatea nagusitzen da objektibitatearen aurrean. Artea artistaren barneko mundua adierazten saiatzen da.

  5. Neurriak ere garrantzia hartuko du.

  6. Iraganaren oroitzapena.

  7. Erlijioa sakon bizitzen da.

  8. Exotikoa denarekiko gustua. Ezberdina dena baloratzen da.

-Pintore erromantiko garrantzitsuenak: Gericault eta Delacroix (Frantzia), Constable eta Turner (ingalaterra), Friedrich (Alemania).


3-PINTURA ERROMANTIKOAREN EZAUGARRIAK:

  1. Lerroa eta marrazkiaren nagusitasunaren aurrean kolorearen edertasuna hobetsiko da.

  2. Pintzelkada librea, bizia eta espresibitatez betea da.

  3. Dramatismoz betetako argi kontrasteak.(Argia oso garrantzitsua da).

  4. Konposizio mugitu eta desorekatuak.

  5. Erretratuak garrantzia hartuko du.

  6. Natura da erromantizismoaren beste aurkikuntza garrantzitsu bat. Paisaia era zehatzean landuko da: fantastikoak…

  7. Artistak askatasuna aukeratzen du.

  8. Artista eta bezeroaren arteko erlazio berria sortzen da.

  9. Gai erlijiosoak berreskuratzen dira, barrokoan bezala.

  10. Azkarrak eta neurri txikiko koadroak pintzeko teknikak hobesten dituzte.




Entradas relacionadas: