Erromako Poesia Klasikoa eta Lirikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,77 KB

Erromako Poesia Klasikoa

Poesia klasikoa, K.a. Igo mendearen bukaeran fenomeno politiko oso garrantzitsua ematen da Erroman: errepublikaren desagerpena. Garai honetan oradoreen kopurua areagotu eta diskurtsoaren teknikak finkatu egin ziren. Oradore garrantzitsuenen artean hurrengoan zeuden: Marzio Filipo, Zesar Estrabon, Aurelio Kota, Sulpizio Rufo, Julio Zesar, Lizinio Kalbo...baina guzti hauen gainetik Marko Tulio Zizeron. Zizeronek bere garaiko gertakizun politiko nagusienak gertutik bizi: Mario eta Silaren arteko gudate zibila, Espartakoren matxinada, piraten aurkako gerra, Katilinaren matxinada, Zesar eta Ponpeioren arteko gerrate zibila… Zesarren hilketaren ondoren, Zizeronek errepublikaren berrezarpenean sinistu zuen. errepublika eta askatasuna sinonimoak baitziren., Zesarren garaian hartu zuen atsedena utzi eta politikara itzuli Zizeronen obra diskurtsoetan eta lan erretorikoetan sailkatu Diskurtsoak bi eratakoak izan daitezke : judizialak (tribunal baten aurrean azaldutakoak abokatu defentsore bezala) eta politikoak (Senatuan edo Foroan azaltzen zituenak. Bere diskurtso garrantzitsuenen artean hurrengoak ditugu: In C. Verrem, Siziliako biztanleek uharteko gobernadore izan zen Verresen aurkako karguak aurkeztu zituztenekoa; Pro lege Manilia edo De imperio Cn. Pompei (k.a. 66). Diskurtso honetan Zizeronek Manilio. tribunoak aurkezturiko lege proposamenaz bat egiten du; In L. Catilinam Katilina Zizeronekin batera kontsul izateko kandidatua zen, baina ez zen izan aukeratua. Ondorioz, matxinada bat antolatzen du boterea lortzeko eta Zizeronen hilketa ere bere planen barnean sartzen da. Zizeronek, matxinatu bati esker informazioa lortu ondoren. Senatuaren aurrean lau diskurtso esaten ditu Katilinaren aurka. Katilina eta bere konplizeak hiltzeko agindu zuen herriari apelatzeko eskubidea eman gabe. Horietaz gain: Pro Caelio, Pro Milone, Pro Archia Poeta edo In M. Antonium orationes Philippicae ere badaude. Zizeronek diskurtso onenetarikoak idazteaz gain oratoriari buruzko obrak ere utzi dizkigu. Obra hauetan nola hasten den oradore bat, zelan konposatu behar den diskurtso bat edota zein den diskurtsoen teknika azaltzen digu. Bere obra erretoriko garrantzitsuenak hiru dira: Brutus, De Oratore eta Orator. De Oratore- oradorearen formazioaz eta diskurtsoaren teknikaz hitz egiten digu. Zizeronen ustez oradore batek hiru baldintza bete behar ditu ona izateko: kualitate naturala eduki, kultura sakona eta diskurtsoaren teknikak ondo ezagutu. Diskurtsoak berak ere atal ezberdinak ditu Zizeronek dioenaren arabera: exordium (sarrera), narratio (gaiaren azalpen laburra), argumentatio, probatio (argudioen azalpena), regutatio (kontra-argudioen ukapena) eta peroratio (ondorioa). Zizeronen ustez diskurtsoaren helburua laukoitza da: jendea hezi, atsegina izan, hunkitu eta konbentzitu.

Poesia Lirikoa

Poesia lirikoa, Genero lirikoan, konposizio poetikoak kokatzen ditugu, lirarekin (hortik lirika izena) lagunduak zirenak. Poesia honek bi ezaugarri ditu: izaera subjektiboa, izan ere, poetak bere sentimenduak adierazten ditu eta mota askotariko metroak erabiltzea. K.o. I. mendean. Erroman, Zizeronek Poeta berriak (poetae novi) bezala izendatu zuen korronte bat loratu zen, korronte honen protagonisten artean Katulo,Horacio eta Ovidio aurkitu ditzakegu. Catulo Veronan jaio zen eta 20 urte zituela Erromara iritsi zen, bertan garai hartako politikako eta letretako gizonik garrantzitsuen zirkuluretan mugitu zen. Katuloren lanak 116 poesia biltzen ditu. Iturri esberdinetatik edan zuen Katuloren poesiak eta horren arabera hiru ezaugarri nagusi izendatu daitezke: intentsitate dramatiko handikoa dela, sentimenduak adieraziz, koadro bitxi eta barregarriak osatzen zituen; poeta satirikoa dela, etsaitasun pertsonaletan aurkitzen zuen berak haserrea. Olerki labur eta ongi zizelatuetan bere garaiko gizartea margotzen digu, modu bizi eta dibertigarrian; Katulok modu zirraragarri eta samurrean hitz egiten digu heriotzaz, adiskideez eta gorrotoez eta maitasunaz (Odi et amo, bezalako poemetan). Horacio Venusan jaio zen, Italiako hegoaldean. Alderdi errepublikaren jarraitzailea izan zen eta Filipoko guduan parte hartu zuen. Ongizate nahikoaz gozatzera iritsi zen, poesian arazo ekonomikorik gabe aritzeko beste. Horazioren lanetako batzuk hurrengoak dira: epodak, odak, satirak, Ars Poetica, Carmen Seacualare. Odak dira Horacioren ekoizpen poetikoaren zatirik lirikoena, gai esberdinak jorratzen dituzte: gogoeta filosofikoak, pasarte mitologikoak, eskaintza, edota egora politikoa (oda nazionalak). Bere poesia originala zen, metrika landukoa eta perfekzio artistiko handikoa. Ovidiok filosofian eta erretorikan ikasketak Grezian osatu ondoren, zenbait kargu administratibotan lanean hasi zen. Ovidio poeta mundutar bat izan zen, arrakasta ezagutu zuen poeta bat, bere garaiko eta gizarteko gustuak, dohainak eta akatsak islatu zituen bere lanetan. Baina bere loriaren gailurrean zegoenean, Augusto enperadorearen agindu batek erbesteratu zuen. Bere jarduera poetikoa erbestean jarraitu zuen eta bertan sortu zituen bere obrarik onenetako batzuk sortuz, hala nola Fastoak, Tristeak eta Pontikoak. Ovidirioren lanetako asko elegia bezala sailkatuak izan dira, hauek ez dute forma metriko finkorik. Ovidioren elegien artean, alde batetik maitasunezkoak ditugu. Pertsonaia erreal bat aurkeztu beharrean, pertsonifikazio literario bat azaltzen dute. Beste alde batetik, Tristia eta Epistulae ex Ponto ditugu, biak erbestean idatzitako elegiak. Ovidioren poesia elegantziaz beterikoa da, bere garaiko lekukotasuna islatzen duena, baina arruntkerietan erori gabe. Gauzak horrela, Katulo oso miretsia izan zen Inperioan eta Errenazimentuak handitzat jo zuten. Horacio, Virgiliorekin batera, klasiko nagusia da. Horazioren odak oso irakurriak izan ziren Erdi Aroan, Errenazimentuan eta XVIII. mendean. Frai Luisek horietako batzuk itzuli zituen.

Entradas relacionadas: