Erromako Literatura Klasikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,28 KB

Oratoria

Elokuentziaz hitz egiteko artea da, konbentzitu eta hunkitzeko artea. Hainbat hitzaldi mota daude:

Eztabaidakoa/ politikoa:

asanblada politikoetan egiten zen.

Auzitegikoa/ forensea:

auzitegietan egiten zen.

Epidiptikoa/ erakusgarria:

laudarioak egiteko erabiltzen zen.

Marko Tulio Zizeron

Marko Tulio Zizero (k.a. 106-43). Arpinion jaio zen eta erretorika ikasi zuen, abokatu lanetarako prestatzeko. Filosofia grekoa ere sakon ikasi zuen eta ikasketa Grezian osatu ondoren, karrera politikoa hasi eta kontsul izendatu zuten. Zesarren diktadura garaian, politikatik behinbetiko baztertu zuten. Mende honetan gertaera politiko inportante bat gertatu zen: errepublikaren desagerpena. Alderdi politikoen artean oratoriaren garapenari mesede egin zioten borroka eta eztabaida asko sortu ziren. Izan ere, partidu eta lider bakoitzak herriaren aurrean bere iritziak defendatu behar zituen. Zesarren diktadura garaian politika utzi zuen, baina hau hil zutenean, Zizeronek bueltatzea erabaki zuen, errepublikaren berrezarpenean sinesten zuelako. Hala ere, ez zen berreskuratu errepublika ezta askatasuna ere. Bere bizitzako azken urteetan landara erretiratu zen eta ekin zion filosofia liburuak idazteari. Marko Antonio etsai izan zuen, eta haren soldaduek hil zuten.

Julio Cesar

Julio Cesar (K.a. 100-44). Antzinako patriziar familia batean jaioa. Homero eta beste greziar nahiz latindar autore klasikoen testuak irakurtzen eta aztertzen zituen. Karrera poltiko bikaina izan zuen, lehen triunbiratua eratu zuen Krasorekin eta Ponpeiorekin. Zesarrek, Galia konkistatu ondoren, Senatuari eta Ponpeiori aurre egin zuen, gerra zibila eragin zuena. Zesarrek etsaiak garaitu eta diktadore bihurtu zen, baina, Senatuan bertan hil zuten.

Tito Livio

Tito Livio (K.a. 59- K.o. 17). Paduan jaio zen. Gramatika, erretorika eta filosofia ikasi zituen Erroman. Erromaren historia orokorra idatzen eman zuen bizitza. Erroma sortu zenetik Augustoren garaira. Ab urbe condita. Hiru laurden baino ez dira gordetzen.

Plauto

Plauto (K.a. 254-184). Bere garaiko komediograforik ospetsuena eta emankorrena izan zen. Plautok bere komedietan planteatzen zituen egoera bizitza bera bezain egiazkoak dira. Komedietan erdi-mailako gizartea aurkezten digu. Pertsonaiak, jatorriz grekoak izan arren, gizarte erromatarrena egokituak dira.

Virgilio

-Virgilio: K.a. I. mendean jaio eta hil zen Andes izeneko herrian. Augustok politikan ekarritako aldaketak ikusi zituen, adibidez, lur-desjabetzak, bere familia sufritu zitunak, baina lagun bati esker berriro eskuratu zituen eta lagun honen bitartez ezagutu zuen Augusto enperadorea. Gero, Mezenases talde literarioko kide nagusietako bat izan zen,non Mezenas eta Augustoren ideia jarraitzen zuten. Ideia hori antzinako baloreak berreskuratzea zen. Bidaiatu egin zuen, esate baterako, Siziliara, Napolesera, Greziara, Asiara joan zen. Hil zenean, ez zegoen Enedia bukatuta eta hil baino lehen lana ez zitzaionez gustatzen erretzeko agindua eman zuen, baina bere lagunek ez zuten kasurik egin. Hauek dira bere obra famatuenak:

Lukano

-Lukano: Neronen garaikoa eta Senekaren familiakoa izan zen. Enperadorearen aurkako matxinada batean parte hartu zuela leporatu zioten eta hiltzera kondenatua izan zen.

Entradas relacionadas: