Erromako Koliseoa: Historia eta Arkitektura
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,84 KB
Erromako Koliseoa
Erromako Koliseoaren aurreko bista, oinplanoa, barrualdea eta kanpoaldea ikusten dugu. Koliseoa[1], jatorrian Flaviar Anfiteatroa, Erroma erdialdean dagoen eraikin handi bat da, Monti eta Celio rionien artean kokaturik dagoena.
Historia eta Erabilera
Antzinatean, 50.000 pertsonentzako tokia zuen, laurogei harmaila ilarekin. Hareatik gertu zeudenak Enperadorea eta Senatariak ziren, eta, gorantz egin ahala, gizarteko maila baxuagoko jendea zegoen. Koliseoan, gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren. Erromatar foroaren ekialdean eraiki zen, eta lanak 70. eta 72. urteen artean hasi ziren, Vespasiano enperadorearen agintaldian.
Anfiteatroa, Erromatar Inperioan sekula eraiki zen handiena, 80an amaitu zen, Tito enperadorearen agintaldian, eta Domizianoren agintaldian aldatua izan zen. Erroma klasikoko eraikin garrantzitsuenetako bat da. K.a. 29an, Estatilio Tauro kontsulak anfiteatro bat eraiki zuen Marteren Zelaian. Eraikin hau hiriko tamaina handiko lehen anfiteatroa izan zen, eta beharrezko ziren bi instalazio zituen. Eraikin hau 64. urteko Erromako sutean suntsitua geratu zen, erromatar herriarentzako anfiteatro berri baten beharra sortu zelarik.
Arkitektura eta Eraikuntza Teknikak
Koliseoa gladiadore borrokentzako erabiltzen zen, baita beste ekitaldi askotarako ere. Erromako Koliseoa, beharbada, erromatar arkitekturako lanik handiena izan zen, eta bertan eraikuntza teknika anitzenak erabili ziren. Pilastrak eta arkuak, argamasarik gabe jarritako trabertinozkoak dira. Beheko aldeetan eta sotoetan, toba erabili zen modu berean. Harlandu hauetako asko, grapa metalikoekin eutsiak zihoazen. Kabea eusten duten gangak, zementuzko argamasa zuzenean zurezko zinbrietan irauliz egin ziren, eraikuntza arintzen zuen berrikuntza bat.
Fatxada eta Ordenak
Fatxada lau ordenatan banatuta dago, hauen altuera barne solairuekin bat ez datorrelarik. Beheko hiru ordenak, pilastra gainean jarritako 80 arkuk osatzen dituzte, eta erantsitako zutabe erdiekin, soilik apaingarria den taulamendu bat eusten dutenak. Laugarrena, horma itsu batek osatzen du, erantsitako pilastrekin eta, bi baotik behin leihoak dituela.
Solairu bakoitzeko ordenak, behetik gora, honako hauek dira:
- Toskanarra
- Joniarra
- Korintiarra
Azkeneko solairuak definitu gabeko estilo bat du, XVI. mendean konposatutzat katalogatua izan zena. Ohikoa zen estilo ezberdinak bata bestearen gainean jartzea solairuetan, baina ez zen hain ohikoa lau ordenekin eraikinak egitea. Solairuen arteko komunikabideak, eskailera eta galeria kontzentrikoen bitartez egiten ziren.