Erromako ituna definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,91 KB

  1. Geografia -
    Lurraren azterketa da eta beronen itxura, kontinenteak, ibaiak, herrialde, mendiak, hau da, aspektu fisikoen, eta gizakiarekin erlazionatuta dauden aspektuen (industria, ekonomia, demografia,...) harremanak ikertzen dituen zientzia da.

    Mapa -

    Mapa bat eskualde bateko edozein aldagai irudikatzen duen adierazpen grafikoa da, normalean bi dimentsioko planoan.

  1. Paisaia -

Natura-ingurunearen osagai fisiko eta biologikoen eta giza jatorriko osagaien arteko elkarreraginaren emaitza da. Zenbait paisaiatan, naturaren ezaugarriak dira nagusi, eta, beste zenbaitetan, aldiz, gizakiaren eragina. Gizakiak zenbateraino esku hartu duen kontuan izanik, bi eratako paisaiak bereizten dira:
naturalak
eta eraldatuak
.


  1. Erromako Ituna -

Erromako Ituna 1957an sinatu zuten Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Herbehereek, Luxenburgok, Belgikak eta Italiak. Europako Ekonomia Erkidegoa,  sortzeko 1958an.


  1. Europar Batasuna -

Europar Batasuna Europako 28 estatuk osatzen duten nazioz gaindiko erakunde bat da. 1993ko azaroaren 1ean Maastrichteko Itunarekin sortu zen. 1950eko hamarkadan eratutako Europako Ekonomia Erkidegoaren ondorengoa da Europar Batasuna.

Autonomia-erkidegoa -

Autonomia erkidegoa Espainiako antolamendu konstituzionalaren barnean dagoen lurralde-entitate bat da. Estatuaren banaketa administratiboa da.

Unitate morfoestructurala -

Egitura lurraren barnealdetik datozen mugimendu tektonikoen emaitza da. Hauek, lurrazaleko lekualdatzeak, uholdeak eta leherketak sortzen dituzte eta erliebearen oinarrizko xedea sortzen dute.

Mendigune zaharra -

Era Tertziarioan eratutako mendiak dira, Alpetar orogeniaren presioak zokalo bateko bloke batean eragindako altxamendu berri baten ondorioz (gaztetzea). Beraz, haien materialak ere paleozoikoak dira.


  1. Tolestura-mendikatea -
    Aro Tertziarioko Alpetar orogenian sortutako mendi-goraguneak dira, Era Sekundarioan edo Mesozoikoan itsasoak jaikitako sedimentua oinarri hartuta eratuak.Aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte.


  1. Arro sedimentarioa-

Era Tertziarioan eratutako eremu hondoratuak dira; gero, buztinezko eta kareharrizko sedimentuekin bete zirenak.Gaur egun egitura horizontalak dira


Modelatu karstikoa-

Higaduraren ondorioz erliebeak kareharrian hartzen duen forma da.


Entradas relacionadas: