Errestaurazioko sistema politikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,17 KB

Testu hau Joaquín Costaren Olgarquia y Caciquismo saiakera politikoaren pasarte bat da. Beraz, lehen mailakoa da, hain zuzen ere, testu literarioa da.

Madrilen argitaratu zen 1901ean, Maria Kristinaren erreginaordetzaren amaieran. Errestaurazioaren gobernu oligarkikoa kritikatzen du helburuz.

Hasieran, Costak, errestaurazioaren klase gobernatzailea nortzuk osatzen duten azaltzen du, hiru maila bereiztuz:

Oligarkak. Agintean txandakatzen ziren alderdi kontserbadoreko eta alderdi liberaleko buruzagiak. Hiriburuan bizi ziren.

Jauntxoak. Probintzietan bizi ziren tokian tokiko pertsona boteretsuenak.

Gobernadore Zibila. Oligarkaren eta jauntxoen arteko bitartekariak eta Gobernu Zentrakaren ordezkariak ziren.

Ondoren, Costak dio, oligarkek eta jauntxoek osatzen dutela klase gobernatzailea deritzoguna. Baina, bere ustez, klase gobernatzaile horrek ez du zien hori merezi, ez delako ordezkatzen duen nazioaren zati, baizik eta “gorputz arrotza” baino ez dela. Konkistatzaileak balira bezala jokatzen dute.

Bukatzeko, klase gobernatzaile horri, hautezkundeen manipulazioaren eta sistema galbdiean egotearen errua botatzen dio.

Testua MCren erreginaordetzan kokatzen da, hain zuzen ere, 98ko krisiaren ondoren idatzi zen testua, Errestaurazioa krisian zegoelarik.

Seiurteko iraultzaileak hondoa jo eta errepublika finkatzeko saioak ezerezean gelditu zirela, 1874aren amaieran, Borboien minarkia ezarri zen berriro ere Espainian, Isabel II.Aren seme Alfonso XII.Aren bitartez. Horrela hasi zen Errestaurazioa.

Antonio Canovas del Castillok bideratu zuen Errestaurazioa, eta berak eratu zuen garai hartako sistema politikoa. Errestaurazioan erregimen liberal moderatura itzuli zen, baina moduak berriztuta, era guztietako joera liberalak bildu ahal izateko. Canovasen sistemaren helburu nagusia egonkortasun politiko eta soziala eta garapen ekonomiko bermatzea izan zen.

Erregimen hori 1923rarte egon zen indarrean. Tarte luze horretan, hainbat errege erregin izan ziren agintean; Alfonso XII.A, Maria Kristina erreginaordea eta Alfontso XIII.A.

1895ean, Estatu Batuen laguntzarekin Independentziaren aldeko gatazka armatua hasi zen berriro Kuban eta Filipinetan. 1898ko otsailean Estatu Batuak gerran sartu zen, urte bateko abenduan espainiak Errendizioa izenpetu zuen Parisko Bake hitzarmenaren bitartez. Itun honen arabera, Espainiak AEBen esku utzi zituen Puerto Pico eta Filipinak. Kuba, formalki independientea izan arren, AEBen babes herri modura geratu zen.

Azken kolonien galerak bertako merkataritzaren monopolioa galtzea ekarri zuen. Kalte ekonomikoak ez ezik, ondorio politikoak ere ekarri zituen. Izan ere, pesimismoa eta gogo kritikoa nagusitu  ziren espainiar gizartean. Horren adierazbideak izan ziren Erregenerazionismoa deritzon mugimendu ideologikoa eta 98ko belaunaldia deituriko idazle eta artista plastikoen taldea.

Erregenerazionismoak, Errestaurazioaren sitema berritzea proposatu zuen, Espainiako arazo larriei aurre egiteko: jauntxokeria, analfabetismoa, gutxiengoaren gobernua, latifundismoa… Mugimendu horren aitzindaria JC izan zen. Bere idatziek eragin handia izan zuten XX. Mendearen hasieran. Ildo beretik, 98ko belaunaldiko kideek eraberritze politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalaren beharra agerian uzten saiatu ziren.

1902an adin nagusitasuna eman zioten Alfonso XIII. Ari. Bere erregealdian, Errestaurazioko sistemak gainbehera egin zuen. Sistema erreformatzeko saioek porrot egin zuten, eta 1917az geroztik, ezegonkortasun sozial eta politiko eta ekonomikoa nabarmenki areagotu ziren. Armadaren parte hartze zuzena bideratuz. Horrela ezarri zen Primo de Riveraren Diktadura eta Errestaurazioari amaiera emanez.

Costak eta Errestaurazioko erregimena kritikatu zuten garaiko beste intelektualek eragina izan zuten erregimenaren krisian.

Oposizioko indar politikoak ez ziren gai izan irtenbide edo alternatiba demokratiko bat emateko krisiari. Izan ere, erreformak errestaurazioaren kontra zeuden eta ez zeuden sistema demokratiko batez ordeztuak izateko prest.

Honek guztiak ekarri zuen ondorioa harmaden esku hartzea izan zen. DIktadura militarra suposatu zuena, hau da, Primoren diktadura.

Entradas relacionadas: