Errestaurazio Borboikoa Espainian (1875-1931): Sistema Politikoa, Oposizioa eta Nazionalismoak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,18 KB

Errestaurazio Borboikoaren Garaia (1874-1931)

Sarrera: Monarkiaren Berrezarpena

Seiurteko iraultzailearen porrotaren ostean, 1874aren amaieran, Borboien Monarkia berrezarri zen Espainian, Alfontso XII.a buru zela. Errestaurazioa deituriko erregimen honek 1923ra arte iraun zuen, eta alderdi politikoen arteko oreka eta batasuna bilatzea zuen helburu nagusi. Hainbat errege izan ziren agintean: Alfontso XII.a (1875-1885), Maria Kristina erreginaordea (1885-1902) eta Alfontso XIII.a (1902-1931).

Canovasen Sistema eta 1876ko Konstituzioa

Canovasen Sistema

Antonio Cánovas del Castillok diseinatu zuen Errestaurazioko sistema politikoa. Alderdi Kontserbadorea sortu zuen, eta gizarte ordena eta aurrerapen ekonomikoa bermatuko zituen sistema politikoaren oinarri juridikoak finkatu zituen, herritarren eskubide indibidualak eta demokrazia eskaerak alde batera utzita.

1876ko Konstituzioa

1876an, konstituzio berri bat ezarri zen, 1845ekoaren antzekoa, baina kontserbadoreen eta moderatu erradikalenen nahietara hobeto egokitua. Subiranotasuna erregearen eta Gorteen esku zegoen. Erregeak ministroak izendatzen zituen, Gorteak biltzen eta desegiten zituen, eta legeei betoa jartzeko eskumena zuen. Gorteetan bi ganbera zeuden: Senatua (nobleak, militarrak eta apaizak, batzuk erregeak izendatuak eta besteak sufragio murriztuz hautatuak) eta Kongresua (diputatuak herritarrek hautatuak, hasieran sufragio zentsitarioz eta 1890tik aurrera gizonezkoen sufragio unibertsalez). Erlijio katolikoa Estatuaren erlijio ofiziala zen, baina beste gurtzak ere onartzen ziren.

Txandakatzea eta Bi Alderdi Sistema

Canovasek alderdi guztien arteko batasuna lortzeko, txandakatze sistema ezarri zuen. Bi alderdi politiko nagusiek (Alderdi Kontserbadorea, 1875ean Canovasek sortua, eta Alderdi Liberala, 1880an Sagastak sortua) txandaka gobernatzen zuten, aldez aurretik adostutakoaren arabera. Sistema honetatik kanpo geratzen ziren ezkerrekoak (errepublikarrak eta sozialistak) eta eskuinekoak (karlistak, katolikoak, tradizionalistak eta nazionalistak).

Jauntxokeria

Burgesiaren alderdien arteko txandakatzea bermatzeko eta oposizioari bidea ixteko, hauteskundeak manipulatzen eta iruzur egiten zuten agintariek.

Sistemaren aurkako Oposizioa

Errepublikanismoa

Errepublikarrak hainbat alderditan banatuta zeuden: posibilistak (Salmerón), erradikalak (Ruiz Zorrilla) eta federalak (Pi i Margall). Talde txikiak ziren.

Anarkismoa

1874an AIT desegin ondoren, anarkistek ezkutuan jardun behar izan zuten. 1881ean FTRE sortu zen, baina barne zatiketek eta errepresioak mugatu zuten haien eragina. Anarkismo erradikalak terrorismoaren bidea hartu zuen, eta gobernuak errepresio gogorrarekin erantzun zuen. Anarkismoak nekazari eta kualifikatu gabeko langileen babesa izan zuen, bereziki Euskal Herrian eta Errenteria-Donostia inguruan.

Sozialismoa

1879an joera marxista antolatzen hasi zen (Pablo Iglesias, Jaime Vera). PSOE 1879an sortu zen eta UGT sindikatua 1887an. Langile klasearen bizi-baldintzak hobetzea eta, epe luzera, iraultza sozialista egitea zuten helburu. Gizonezkoen sufragio unibertsala onartu zenean (1890), hauteskundeetan parte hartzen hasi ziren, baina 1910 arte ez zuten diputatu bat lortu.

Mugimendu Nazionalistak

XIX. mendearen amaieran, periferiako guneetan (Katalunia, Euskadi, Galizia) mugimendu nazionalistak sortu ziren, erregimen liberalaren kontrako erreakzio gisa.

Kataluniako Nazionalismoa

Renaixençaren eraginez sortu zen, katalan hizkuntza eta kultura sustatuz. 1882an Zentro Katalana sortu zen, eta 1891n Batasun Katalanista. 1892an Manresako Oinarriak aldarrikatu zituzten, Kataluniarentzako autonomia eta erakunde propioak eskatuz.

Euskal Nazionalismoa

Foruen abolizioaren ondorioz sortu zen, liberalismoaren eta industrializazioaren kontra. Sabino Aranak artikulatu zuen, eta 1895ean EAJ sortu zen. 1898tik aurrera hauteskundeetan parte hartzen hasi ziren.

Galiziako Nazionalismoa

Rexurdimentoaren bidez, galiziar identitatea berpiztu zen, baina nazionalismoa ez zen XX. mendearen hasierara arte antolatu.

Entradas relacionadas: