Erresistentzia elektriko motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,74 KB

Noranzko batean edo bietan (agintea eta itzulera) elektrikoki gidatzen diren balbulei elektrobalbula esaten zaie.

Balbula hauek elektroiman batez osatzen dira; elektroiman honen harilak, korronte elektrikoak zeharkatzen duenean, balbularen zurtoin edo nukleoari eragin eta honek lan posizioa aldatzen du. Korronte elektrikoak hariletik igarotzen uzten dionean, zurtoina hasierako geldialdi posiziora itzultzen da.

Horrenbestez, elektrobalbulak bere mekanismoa abian jarri eta, ondorioz, bere bideak ireki edo ixten dituen seinale elektriko bat hartzen du.

7.Irudiak elektrobalbula baten funtzionamendua azaltzen digu, oso modu eskematiko eta errazean

- Geldian dagoenean, E etengailua irekita dago eta H harilak ez du korronte elektrikorik hartzen. M malgukiak, beraz, Z zurtoin edo nukleoari eusten dio; ondorioz, 1 aire konprimatu iturrirako konexioa itxita eta 2 lan zuloa eta 3 aire irteera komunikatuta daude.

- E etengailua ixterakoan, harilak korrontea hartzen du. Elektroimanak zurtoinari eragin eta ezkerrerantz higiarazten du, malgukiaren indarrari aurka eginez. Horrela, 1 eta 2 zuloak komunikatuta eta 3 zuloa itxita geratzen dira.

- E etengailua berriro irekitzerakoan, elektroimanak eragiteari utzi eta malgukiak zurtoina hasierako posiziora itzularazten du.

8.Irudiak malguki bidezko itzulera duen 3/2 NI elektrobalbula batek gobernatutako efektu bakuneko zilindro baten funtzionamendua azaltzen digu.

-E etengailua irekita dagoenean, balbulak ez dio aireari zilindrora sartzen uzten.

-E etengailua ixterakoan, elektrobalbulak lan posizioa aldatu eta zilindroak presiopeko airea hartzen du 2 zulotik. Malgukiaren erresistentzia gainditu eta aurreranzko ibilaldia egitera behartzen du.

-Etengailua berriro irekitzerakoan, balbulak airea igarotzea galarazi eta malgukiak zilindroa atzeranzko ibilaldia egitera behartzen du.

Balbula hauei eragiten dien korronte elektrikoa korronte alternoa (24,48,115 eta 230 V-eko tentsioak) edo korronte zuzena (12,24,48 eta 115 V-eko tentsioak) izan daiteke.

Ondoko laukiak merkatuan aurki dezakegun elektrobalbula zehatz baten ezaugarri elektrikoak eta pneumatikoak biltzen ditu.

Ezaugarri elektrikoak: -Haril mota. -Elikatze korrontea(k.A. Edo k.Z. )eta tentsioa. -Kontsumoa(2,5 W). -Isolamendu mota. -Babes maila.

Ezaugarri pneumatikoak: -Fluidoa:aire edo gas neutroa,iragazi eta lubrifikatua. -Lan presioa:0 eta 10 bar artean. -Presio maximoa:10bar. -Emaria 6 bar-etan: 1-2 zuloak:34 L/min eta 2-3 zuloak:47 L/min


Entradas relacionadas: