Erreplikazio erdi kontserbatzailea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,47 KB

GENEAK: Karaktere baten informazio genetikoa gordetzen duen egitura. Zelulen material genetikoa DNAz dago osatuta.

ERREPLIKAZIOA: Material genetikoa bere buruaren kopia zehatzak egiteko gai da.

Ereduak:(3)


Erdikontserbatzailea(zuzena)

Jatorrizko DNAren kate bakoitzak beste kate berri bat sortzeko moldea eratzen du.Kontserbatzailea:DNAren molekula berri bat jatorrizko bi katez osatuta dago, eta bestea bi kate berriz. Sakabanatzailea: DNAren molekula berri bakoitza kate berriaren eta jatorrizko katearen zatiak nahastuz osatuta dago.

Prozesua:


Desoxirribonukleotido monofosfato (dNMP) batetik abiatuz, desoxirribonukleotido trifosfato (dNTP) baten eransketa gertatzen da.Lotura horretatik fosfato organiko (PP i) askatzen da eta desoxirribonukleotido bat gehiago duen katea lortzen da, hasierako zatiari erantsita: (dNMP) n + dNTP ----- (dNMP) n+1 + PPi
               Bi etapa nagusiak ditu: Bi kateak banatu egiten dira. Bi kate berri sintetizatzen dira aurrekoen base sekuentziaren sekuentzia osagarria dutela
            Parte hartzen duen entzima-multzo espezifikoa:
DNA polimerasak (DNA pol). Bi funtzio: Polimerasa aktibitatea: DNA kateko nukleotidoen loturak katalizatu. Exonukleasa aktibitatea: nukleotidoen arteko loturen haustura katalizatzen dute, molekulek mutur aske bat dutenean. 
RNA polimerasak (RNA pol): RNA kateen eraketa katalizatzen dute
Topoisomerasak eta girasak:: Helize bakoitzaren egitura espaziala sintesi-prozesuaren beharretara egokitzen dute. Bi kateak banatzean helize gehiegi ez kiribiltzeko funtzioa dute
Ligasak: kate zatietako loturak zigilatzen dituzte. 
           Prokariotoetan: Erreplikazio jatorria:Kromosoma prokariotikoetan erreplikazioaren jatorri bakarra dago. Kromosoma eukariotikoetan jatorri ugari daude DNAren katean zehar, eta erreplikazioa aldi berean hasteko gai dira.
DNAk, erreplikatu aurretik, helize bikoitza Hedatu behar du bi kateek molde moduan Joka dezaten:DNAk bere egitura eseziala aldatuko du. Erreplikazio jatorritik abiatuta bi erreplikazio-
Urkila eratuko dira. Entzimak: Topoisomerasa eta girasa entzimek: DNA deskiribiltzen dute. Helikasek: Helize bakoitzeko bi kateen bereizmenean parte hartzen dute. Base osagarrien arteko hidrogeno-zubiaren haustura katalizatzen dute. SSB (single strand-brinding) proteina multzoak: kate soil edo harizpietako bakoitza egonkortzen du.
DNA berriaren sintesia hasten da eta urkilak Aurrera jarraitzen dute aldeetarantz Zabalduz:Prozesuak bi zailtasun gainditu behar ditu: DNA polimerasek ezin dute DNAren sintesia hasi aldez aurretik kate-zatiren bat ez badago. DNA polimerasek nukleotidoak katera 5¨---3¨ norantzan bakarrik txerta ditzakete: Erreakzioak 3¨mutur askeak behar ditu.
Ondorioa: Urkila batean eta bestean bi kate berriak ez dira modu berean sintetizatuko. Horietako batek, kate edo harizpi Aurreratua edo gidariak :jarraian egin dezake. Urkilaren irekiduraren noranzko berean egiten du. 1.

Urratsa

DNA-pol entzimaren aktibitatea ahalbideratuko Duen kaste-zatia eratu. RNA polimerasak erribonukleotidoen lotura katalizatzeko gai da, jadanik hasitako kateen existentziaren beharrik izan gabe. RNA primasak RNA kate txiki bat sintetizatzen du, zebadorea edo primer , DNAren sintesia abiarazteko. 2.Urratsa: DNA-pol-ak hasierako zati hori luzatzen du desoxirribonukleotidoen lotura polimerizatuz. Baseen osagarritasun legeari jarraituz: A-T eta C-G. 3.Urratsa: Ligasak DNA bi zatien lotura zigilatzen du.Beste kateak, kate edo Harizpi atzeratua : Modu etenean sintetizatzen da DNA zatietan oinarrituta. Bere osagarriaren sintesirako molde gisa balio du. DNA-pol-aren 3¨mutur askeen beharrak Mekanismo desberdina eragiten du: 1.Urratsa: Primasak zenbait zebatzaile sintetisatzen ditu. 2.Urratsa: DNA-pol-ak zebatzaile-zatiak luzatzen ditu urkilaren 5¨--- 3¨norantzan. Zati txiki horiek Okazakiren zatiak dira eta 1000-2000 nukleotidoko luzera dute. 3.Urratsa: RNA zatiak desegin eta DNAz ordezkatzen dira. Ligasak zati independienteen arteko loturak zigilatzen ditu, etenik gabeko katea osatuz.
                      Eukariotikoetan: Erreplikazioa hasi aurreko prozesuak prokarioetan baino egitura espazial konplexuagoen despaketaketa eskatzen du. Lau polimerasa-mota:Alfa eta delta: DNA kromosomikoen erreplikazioan parte hartzen dute. Beta: erroreen konponketaz arduratzen da. Gamma: DNA mitokondrial eta kloroplastikoaren eragilea da.Zelula eukariotikoek prokariotikoek baino askoz DNA gehiago dute: Kromosoma bakoitzean erreplikazio-jatorri asko daude. Erreplikazio-urkila mordoa eratzen da. Okazakiren zatiak zelula prokariotikoenak baino laburragoak dira (100-200 nukleotidoak). Zelula eukariotikoen DNA ez da molekula zirkular itxia, lineala baizik. Kateen muturretako RNA zebatzaileak ezabatzean kate bat geratuko litzateke osatu gabe. Telomerasa entzimak kromosoman muturrak luzatzen ditu erreplikazioan zehar material genetikoa ez galtzearren. 

Erroreak:


Erreplikazio prozesua zehatza da eta kopiatzean egindako erroreak oso gutxi izaten dira. Ereduko katearen osagarri ez den nukleotido bat katean eranstean: DNA polimerasak atzera egin du (exonukleasa funtzioa) eta nukleotidoak desegiten ditu, behar bezala parekatutako nukleotido bat bilatu arte. Puntu horretan, entzimak atzera joatera utzi, eta berriz aurrera ekingo dio 5¨---3¨noranzkoan.

Entradas relacionadas: