Errepide eta Trenbide Sareak Espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,5 KB

ERREPIDE SAREA IRUZKINA

Penintsula eta irletako errepide sareak erakusten ditu. 3 motako errepideak. Marra urdin autobideak. Puntu urdinak eraikitze-fasean zeuden autobideak dira. Gorriz beste errepide mota batzuk adierazten dira. Errepideek biztanleriaguneak elkarrekin lotzen dituzte. Sare gaineko eskumenak banatuta daude. Estatuko sareak biztanleriagune nagusiak lotzen ditu, eta nazioarteko errepide sarearekin lotzen da. Sare autonomikoak barruko mugikortasunaz arduratzen, diputazioak eta uharteetako kabildoak. Errepide-sarearen diseina erradiala da. Eredu zentralista XVIII. mendean sortu zen Borboiekin eta 1960 finkatu. Ezaugarri teknikoetan, gehien hazi direnak ahalmen handiko bideak dira. Guztira 15000 km-ko sarea da, Europako handiena. Gehienak estatu sarean daude, kalitatea ona da. Bidaiari eta salgaien barne-zirkulazioa errepide bidezkoa da, atetik aterako garraioa ahalbidetzen duelako. Lurraldeen artean desorekak sarearen trinkotasunari, zirkulazio intentsitateari eta irisgarritasunean. Sare trinkotasuna handiagoa ekonomikoki dinamikoak diren eskualdeetan, txikiagoa dinamikoak ez direnetan. Zirkulazioaren intentsitatea handiagoa da ahalmen handiko bideetan. Irisgarritasuna homogeneoagoa da errepidez, beste garraio-azpiegitura batzuetan baino. Handiagoa eta kalitate handiagokoak erakarri zituzten industria- eta turismo-eremu nagusietan. Aldiz irisgarritasuna txikiagoa da Frantziarekin eta Portugalekin mugakideak diren eremuetan. Europar Batasunarekiko Integrazioa sustatuko da Frantzia eta Portugalekiko komunikazioak hobetuz. Ingurumenaren gaineko jardueren xedea da automobilek sortutako kutsadura murriztea, garraio kolektiboa, motor efizienteak, ibilgailu zaharren parke berritzea, bioerregaien erabilera eta automobil elektrikoa bultzatuz. Errepide berdeak sustatzen dira non zirkulazioa arina eta gialu astunentzat mugatua da. Laburbilduz, errepide sarea Espainian dagoen garraiobide garatuena da. Beste guztiekin gertatzen den bezala eremu dinamikoenak egoera hobeak bizi dituzte, baina errepideak kontuan hartuz desberdintasun horiek txikiagoak dira.


TRENBIDE SAREA IRUZKINA

Mapa honetan, espainiako trenbide sareak ikusi ditzazkegu. 7 trenbide mota daude: abiadura handikoak urdinez, trenbide bikoitza elektrifikatua arrosez, trenbide bakar elektrifikatua naranjaz, trenbide bakar elektrifikatu gabea berdez, FEVE moreaz eta trenbide autonomikoak gorriz. Trenbidea XIX. mendearen 2.erdiko eta XX. mendearen hasierako garraiobide nagusia zen. Gaur 2.mailako garraioa da eta bere erabilpena bultzatzeko ahaleginak egiten dira. Trenbide-sarearen gaineko eskumenak estatuarenak dira. Adif enpresa azpiegituren jabea eta RENFE trenen jabea. Tren mota batzuk autonomia erkidegoak kudeatzen dituzte. 3 sarez osatuta dago: Sare konbentzionala: 200 km/h-tik azpiko abiaduretarako prestatua. egitura erradiala, Madrildik periferia hirigune nagusietara. Sare honetatik 2.mailako sareak edatzen dira. Abiadura handiko trena: 200km/h-tik gorako abiaduretarako prestatuta. 1992 Madril-Sevilla hasi zen eta eredu erradiala erabiliz hedatuz joan da. Espainia munduko 2.herrialde hornituena da Txina atzetik. Trenbide estuko sarea: Kantauriko erlaitzean ezarrita baina beste erkidego gutxi batzuetara zabaltzen da. Gutxi erabiliak eta hobetzeko azpiegiturak hobetzen hari dira. Ezaugarri teknikoei dagokienez, 2multzo. Ezaugarri egokienak abiadura handikoa ditu. Sarearen gainerakoan bideen eta ibilgailuen parte bat modernizatu da eta bestea ez. Bidaiarien eta salgaien zirkulazioa Europan baino txikiagoa da. Bidaiarien zirkulazioa: Errentagarria da. Abiadura handiko lineak errentagarriak dira, baina distantzia erdietarako hegazkinaren konpetentzia dago. Salgaien zirkulazioa: Salgai astun eta handiak garraiatzen dira, zirkulazioa urria da. Eten gabeko zirkulazioa ez da posible, bide guztiek zabalera bera ez dutelako. konpontzeko ahaleginak egin, baina ez nahikoak. Egoera onena estatuko eremu dinamikoenek dute. Aldiz, eremu ez dinamikoek azpiegitura eskasa dute. Europar batasuna trenbide-integrazioa sendotu egingo du Europako bide-zabalera progresiboki ezarriz Frantzia eta Portugalen arteko loturak hobetuz. Ingurumena zaintzeko sarea elektrifikatzea, zarata gutxitzea. Laburbilduz, Espainian trenbide sareak eskualdearen ekonomiaren arabera garatzen dira, ekonomia egokia azpiegitura egokiak, kontrakoa, azpiegitura desegokia edo zaharkitua izango da. trenbideen tamainarekiko estandarizazio bat beharrezkoa da.

Entradas relacionadas: