Errentaren Banaketa: Ekonomia Motak, Lan Merkatua eta Giza Kapitala
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,75 KB
Errentaren Banaketa Ekonomia Motetan
Errentaren banaketa ekonomia motetan: Errenta ekoizpen-faktoreei ordaindutako kopurua da. Ekoizpen-faktoreak:
- Lurra (ondasun higiezinak): lurraren errenta.
- Lana: soldata.
- Kapitala: interesa.
- Enpresaren ekimena: mozkinak.
Pertsonako errenta: Buruko errenta = errenta guztia / biztanleria.
Errentaren Banaketan Eragina Duten Bi Faktore Nagusi
- Jabego mota: publikoa eta pribatua izan daiteke. Pribatuan, aberastasunaren pilaketa pertsonala ahalbidetzen du. Aberastasuna errentak pilatuz eta inbertituz sortzen da.
- Lan-merkatuaren funtzionamendua: askea edo Estatuak gidatutakoa izan daiteke.
Errenta eta Aberastasuna
Bi kontzeptu loturik daude:
- Errenta: aberastasuna izatea lortzen du (momentuan jasotako dirua). Aberastasuna sortzen/lortzen duzu.
- Aberastasuna: errentak izatea ahalbidetzen du. Errenta-fluxua sortzen du (errenta-fluxua inbertitzen bada, aberatsagoa izango zara eta jabego pribatua izango duzu). Gainera, aberastasunak errenta berriak sor ditzake. Fluxua = mugimendua.
Errenta Banaketa Kapitalismoan
- * Adam Smith: gizakiari bere ongizate pertsonala bilatzen uztea proposatzen zuen, hau da, bakoitzak bere ongizate-maila bilatzea.
- * Askatasuna: jabego pribatua eta lan-merkatu askea (bakoitzari merezi duena ordainduko zaio).
- * Aberastasun-desberdintasunak: gizarte-mailak sortarazten ditu: aberastasun-taldeak eta pobrezia-taldeak.
- * Kapitalismoan ez dago krudeltasunik (ona dena, zortea duena… “irabaziko” du).
Errenta Banaketa Komunismoan (SESB)
- * Komunismoa: plangintza zentralizatuko sistema ekonomikoa da.
- Berdintasuna dute helburu. Horrek gizarte-mailarik ez egotea dakar.
- Jabego publikoa da nagusi, eta soldaten artean ez dago alde handirik.
- Ez dago mobilizaziorik, ezta esfortzurik ere.
- Eraginkortasun-galera dago lehiarik eta motibazio-faltarik dagoelako; hori badago, herrialdea ez da aberasten.
- Bizi-kalitatea berdina da.
Errentaren Banaketa Sistema Mistoan
Komunismoaren eta kapitalismoaren nahasketa da, eta merkatuan sinesten du. Jabego pribatua onartzen du. Elementu positibotzat hartzen da. Merkatuak erabakitzen du, baina gobernuak ere esku hartzen du oreka egoteko. Estatuak errenten gaineko zergak erabiltzen ditu desoreka hori konpontzeko; horretarako, zergak beharrezkoak dira. Zergak = diru-laguntzak. Estatuak hiru elementu ditu:
- Zergak.
- Diru-laguntzak.
- Parte-hartze zuzena merkatuetan (gure herrialdeko gutxieneko soldata 633,3 eurokoa da).
Lan-merkatua eta Soldatak
Eskaintza familiak egiten dute, eta eskaria enpresek. Lanpostuan, enpresak eskaintza egiten du. OL (lan-eskaintza) = familiak; DL (lan-eskaria) = enpresak eta gobernuak.
Lan-eskaria: aldagai baldintzatzaileak
Zeren arabera erabakitzen dute enpresek zenbat langile kontratatu? (DL): kontsumo-merkatuak erabat baldintzatzen du.
Faktore baldintzatzaileak
- Soldata-maila: soldata altua bada, langile gutxiago kontratatuko dira, eta soldata baxua bada, langile gehiago.
- Produktibitatea: langileen errendimendua. Langileek beren lanorduetan egiten duten lana. Produktibitatea = Q/L
- Produktibitatea igoko balitz, enpresaburua soldata altuago bat ordaintzeko prest egongo litzateke. Produktibitatea aldatzen bada, gora egiten du eta kanporantz mugitzen du kurba.
- Produktibitatea jaitsiko balitz, enpresaburua soldata baxuago bat ordaintzeko prest egongo litzateke.
- Ondasunen eta zerbitzuen prezioak: kontsumoarekin lotuta aztertu behar da. Adibidez, ile-apaintzaile gehiago beharko lirateke lan-eskaria igotzen bada. Eta, gobernuak derrigorrez ile-apaindegira bi aldiz joatea agintzen badu, eskaria igoko litzateke.
Lan-eskaintza
Familiek/langileek egiten dute. Soldataren arabera, jende gehiago edo gutxiago dago lan egiteko prest. Soldata igo ahala, jende gehiago egongo da lan egiteko prest, eta alderantziz.
- Soldata
- Biztanleria: biztanleria handituz, aukera gehiago ditugu jendea kontratatzeko.
- Jarduera-tasa (aktiboak / biztanleria x 100): hau igo ahala, lan-eskaintza kanporantz mugitzen da grafikoan.
Lan-merkatuaren balizko egoerak
Lan-eskaintza eta eskaria batera aztertuz:
- Eskulan-urritasuna: ez dago langile nahikorik, eta horren joera soldatak gora egitea da.
- Orekako joera: adostasuna dago eskarian eta eskaintzan.
- Langabezia: soldata orekakoa baino altuagoa bada, eskaria eskaintza baino handiagoa izango da. Gaur egungo langabezia-tasa 4 milioi pertsonakoa da.
Soldaten arteko aldeak
- Lan-mugikortasuna: hautagaien curriculumean ikusi eta baloratzen da nor dagoen prest atzerrira bidaiatzeko, pertsona batek lanpostu batetik bestera aldatzeko duen erraztasuna, hezkuntza...
- Lanaren izaera: soldaten aldeetan eragiten du; soldata-gehigarria izaten dute.
- Egindako produktuaren eskariak: kontsumo-merkatuak zuzenean puzten du soldata.
Giza Kapitala eta Soldata-desberdintasunak
Giza kapitala: zure aurkezpen-txartela da, hau da, zure curriculuma, eta lan-mugikortasunean eragin handia du.
Sindikatuak eta Negoziazio Kolektiboa
Sindikatuak XIX. mendean agertu ziren. Sindikatuak langileen eskubideak defendatzen dituzten elkarteak dira.
Sindikatu motak
- Geografikoki:
- Nazionalak: Espainia osoko erakundeak dira.
- Euskadi mailakoak: gure langileen ordezkaritzaz bakarrik arduratzen dira (LAB, ELA...).
- Jarduerak:
- Orokorrak: langile guztiak edozein lanetara afiliatzen dira.
- Espezifikoak: jarduera espezifiko batzuetarako bakarrik (ELA, LAB...).
Sindikatuen helburuak
- Langileen kontratazio-baldintzak negoziatzea: lan-baldintzei buruzko legedi bat dago, eta enpresaburuak errespetatu egin behar du. Lanaldi zehatz bat dago, oporrak egon behar dira, gutxieneko soldata bat, baimenak (baja-aldiak), prestakuntza bat egon behar da, eta segurtasuna, nola ez. Hitzarmen kolektiboa negoziazio kolektiboan lortzen diren akordioak dira.
- Soldaten erosahalmena handitzea edo mantentzea: negoziazioetan, soldatek erosahalmena galtzen dute urteen poderioz, eta berdin kobratzen jarraitzen badute, azkenean, erosahalmena galtzen da.
- Enplegua suspertzea eta babestea: lanposturik ez galtzea, enpleguaren defentsa, enplegu berriak sortzea, jende gehiago lanean dagoelako.
Soldata igotzeko estrategia
Hainbat estrategien bidez lor daiteke:
- Lan-eskaintza murriztuz: lan-eskaintza bultzatu nahi dute, etorkizuneko dirua bultzatzeko.
- Gutxieneko soldata ezarri: 633,30 €-koa da. Enpresek mozkinak lortzen dituztenean, hirugarren soldata bat egongo da.
- Lan-eskaria handitzea: bi helburu ditu: kontratazio-maila igotzea eta soldata igotzea.
Negoziazio kolektiboa
Sindikatuek helburu batzuk dituzte, baina enpresaburuekin akordio batera heldu behar dira. Negoziazioa bien aurrean eramaten da. Patronala enpresaburuen ordezkaritzarako erakundea da. Negoziazio hori lan-baldintzak adosteko izaten da. Adostasunera heltzen direnean, hitzarmen kolektiboa adosten da, hau da, hitzarmenaren emaitza.
Lurraren Merkatua eta Errenta
Ekoizpen-faktoreen ordainsariak. Lurra, *lurzoruak* lehengai guztiak. Lurraren jabeek jasotako ordainsariari errenta esaten zaio. Zentzu hertsian, lursailak ditugu eta erabilera ezberdina ematen diegu. Lurraren kalifikazioaz udaletxe bakoitza arduratzen da. Lurrak erabilpen ezberdinetarako sailkatuta daude:
- Hiri-lurra: eraiki ezin den lurra.
- Hiri-lurra: etxebizitzak eraikitzeko balio duena.
- Industria-lurra: lantegiak eta industrialdeak sortzeko.
- Lur publikoa: jabego publikoarentzat dena (kostaldea, mendigunea...).