Errenazimentua ezaugarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,96 KB

Ama Birjina haurrarekin eta Jesus gurutzean irudikatzen jarraitzen dira, baina orain irudiek gotiko eskulturako ezaugarriak dituzte: mugimendua, sentimendua, naturaltasuna,...Eskultura mota berriak agertzen dira:ERRETAULA: altarean kokaturiko eta eskulturaz ornituriko elementua.HILOBIAK: norbanakoen hilobiaetan eskulturak zizelkatzen dira.Ikusi irudietan beste eskulturak. PINTURA GOTIKOA.EZAUGARRIAK:Eskulturak dituen antzeko ezaugarriak ditu: Helburua: kristau erlijioa irakastea.Kokapena: eliza barruko hormetan. Ala ere lehioak ugaritu direnez margotzeko horma gutxiago dago.Naturaltasuna: errealitateko formekin antza gehiago.Mugimendua: irudiek mugimendua igortzen dute: arropetako tolesdurak, eskuan altzatuz, lepoa biratuz etab.Sentimenduen adierazpena: aurpegiko keinuen bidez poza, samina, tristura etab.PINTURA GOTIKOAN IZANDAKO BERRIKUNTZAKGAIAK erlijiosoak dira gehien bat, baina eskulturan gertatu bezala EZ ERLIJIOSOAK ere gero eta gehiago dira: noble eta burgesen argazkiak ( ERRETATUAK) adibidez.KOKAPENA: Pintura elizetako hormetatik askatuz doa eta egur gainean margotzen hasiko dira teknika berriak erabiliz.Alde batetik, aldareko ERRETAULETAKO GELATXOAK margotuko dituzte.Zurezko tauletan gaur ezagutzen ditugun LEHEN KOADROAK margotuko dira.KOLOREAK oso aberatsak dira; erabiliena URRE-KOLOREA da.Margolanetako irudi nagusien atzekaldean lehen PAISAIAK margotzen dituzte.



XV. Mendean aldaketa sozial, ekonomiko eta politikoak gertatuko dira eta hauen ondorioz, mentalitatea aldatuko da eta horrek mugimendu artistiko eta literario berria ekarriko du: 

Errenazimentua

Beste aldaketen artean, kristautasun unibertsalaren ideia baztertuko da eta horren ordez nazio-estatu modernoak sortuko dira. Era berean, XV. Mendea aurkikuntza geografikoen mendea da eta horrek munduari buruzko ikuspuntu berri bat ekarriko du: orain arte Europara mugatzen zena, baina konturatzen dira mundua Europa baino zabalagoa zela.

Errenazimendua italiarra izan zen nagusiki eta hiru etapa izan zituen:

Quattrocentoa
 (XV. Mendea)
 : garai honetan garatu ziren Italian gero handik mende batera Europa osora zabalduko ziren balore eta formulazio estetiko berriak. Florentzia dugu Errenazimenduko hiria etapa honetanCinquecentoa (XVI. Mendeko lehendabiziko hamarkadak):
 Estilo errenazentista heldutasunera iritsi zen. Erroma izango da etapa honetan Errenazimenduko hiria.

Manierismoa

: Europa zatituta utzi zuen erreforma protestanteak eta asaldaketa eta krisi giroa sortu zuen 1520tik aurrera.ARKITEKTURA.Arkitekturaren ezaugarriak eta elementu arkitektonikoak:Mundu klasikoaren oroitzapena ez zen inoiz ere Europatik desagertu baina Aro Modernoaren hasieran goretsi egin zen izugarri. Gogo bizi honek arte europarraren norabidea aldatuko du eta imitatuko dira arte klasikoaren ezaugarriak: proportzioa, neurria, ordena...Mugimendu honen jatorria Italia izango da. Arkitektura errenazentistaren barruan bi etapa ezberdin ditugu:XV . Mendea (edo Quattrocento): arkitekturak elementu dekoratibo ugari izango ditu eta Florentzia izango da gunerik inportanteena.XVI . Mendea (edo Cinquecento): dekorazio eskasagoa izango da eta gunerik inportanteena Erroma.


Elementu arkitektonikoak: 

Elementu euskarriak


zutabeak eta murruak izango dira. Inportanteena murrua izango da, batzuetan pilastrekin.
Zutabeak, normalean, erdi puntuko arkuak sostengatzen dituzte. Kapitelarik erabiliena korintoarra izango da, baina, era berean, joniarra, doriarra  eta konposatuakere  erabiliko dira.
Eutsi beharreko elementuen artean, gangak gogoko dituzte (ertz-gangak eta kanoi-gangak).
 Hala ere kupula izango da elementurik adierazgarriena. 
Estalki adintelatuak ere erabiliko dira. Bai gangak bai estalki adintelatuak kasetoiez dekoratzen dira.
Materialik erabiliena marmola, adreilua eta paramentu txikia (aparejo menudo) izango dira.

Frontoiak, taulamenduak

... Berriro erabiliko dira.
Elementu dekoratiboen artean girlandakgruteskoak, kandelontziak eta balaustradak ditugu.Eraikuntza errenazentista kalkulu matematiko baten ondorioa izango da eta bere ezaugarriak proportzioa, uniformetasun, argitasuna, perspektiba eta ordena izango dira (eraikuntzarik hobezinena ardatz guztietan simetrikoa dena izango da eta kupula batekin burutzen dena).Erdi Aroan barruko espazioak bisio longitudinala zuen, aldare nagusirantz zihoana. Orain basilika oinplano batetik sortuz oinplano zentral batera ailegatzen da.Oinplano eta altueraren dimentsioen arteko oreka bilatzen da (berriro giza eskala kontuan hartzen da). Era berean, horizontaltasuna bertikaltasunari nagusitzen zaio; horrexegatik horizontaltasuna azpimarratzen duten elementu guztiak indartzen dira: erlaitza handiak, moldura horizontalak...Arkitektura zibilak, erlijiosoaren aurrean, garrantzia handiagoa hartzen du.

ESKULTURA:

Eskultura errenazentistak edertasunaren irudipena zuen helburu nagusitzat. Eskultorearentzat ez zen nahikoa errealitatea irudikatzea, baizik eta etekin estetiko handienarekin egin behar zuen. Gainerako arteetan bezalaxe, eskulturan nolabaiteko bereizketa hautematen da XV. Mendeko estiloaren, non brontzea ugaritasunez erabili baitzen, eta XVI. Mendeko birtuosismoaren artean, non lehentasunez marmola erabiltzera jo baitzen.

Eskulturaren ezaugarri orokorrak:

Arkitektura bezala, eredu klasikoetan oinarritzen da: proportzio-kanona (9/10 buru)



Antzinako material nobleak (marmola, brontzea) erabili zituzten, baina lortutako perfekzioa izugarria izango da. Florentzian lur errea (barro cocido) ere erabiliko da.
Gaiei buruz, erlijiosoez gain (inportanteenak) gai profanoak eta alegorikoak ere jorratzen dituzte.
Antropozentrismoa. Giza gorputz biluziak garrantzia hartzen du. Era berean umeen eta nerabeen eskulturak ugari egiten dira.
Zaldizko eskulturak ere garrantzia hartzen du. Erromatarren garaian erabilia izan zen, baina orain benetako erretratuak izango dira; leku publikoetan jarriko dira pertsonaia famatuak ohoratzeko.
Busto-erretratuetan errealismoak eta indibidualismoak garrantzia handia lortuko dute.Eskultura errenazentistan (erliebetan, batez ere) 
perspektiba eta sakontasuna bilatuko dira, plano ezberdinak agertuko dira. Era berean, pertsonaien jarrerak serenitatea eta lasaitasuna islatuko ditu.

PINTURA

Pintura errenazentistaren helburu nagusia edertasuna lortzea izan zen, azken hau errealitatearen irudipen legez ulertuz, humanismoko konposizio arrazionaltasun eta oreka printzipioak jarraituz, hauen arabera atsegin estetikoa eta adimenarena hautematen delarik.

Pinturaren ezaugarri orokorraK



Gotikoan bezalaxe, murruak, fresko teknika erabiliz, margotzen jarraitzen dira baina XV.Mendearen bigarren zatian olio teknika ere eta mihisea euskarritzat (Venezian, batez ere, zabaldu zen eragin flandestarrari esker).

Konposizio argia, forma geometriko soiletan oinarrituta.Marrazketa kolorea baino garrantzitsuagoa da. Beraz, argi eta itzal joko bortitzik ez dago.Perspektibari esker, pertsonaiak kokatzen dira proportzionaltasun-arau batzuen arabera; hasieran, perspektiba lineala edo aurrez aurrekoa (zenbat eta urrunago dauden objektuak, orduan eta txikiago); geroago aireko perspektiba (zenbat eta urrunago dauden objektuak, orduan eta aire gehiago dagoenez, profilak difumatzen dira "sfumato" teknika erabiliz. Gauzek urdin kolorea hartzen dute, airearen kolorea, hain zuzen ere).Argiak Quatroccenton espazio osoa argitzen du baina Quinquecenton artistak argia zuzendu du interesatzen zaion puntura.Giza figura, jantzita edo biluzia, agertzen da: paisaia baten barruan edo eszenatoki arkitektoniko baten barruan. Batzuetan geldirik, beste batzuetan mugimenduan, baina beti perfekzioa izugarrizkoa da. Giza gorputza ikuspuntu guztietatik aztertzeko, "eskortzo" erabiltzen da.Gai erlijiosoak eta profanoak (alegoriak, mitologia...) erabiliko dira (profanoak, batez ere, jauregietan eta altzarien dekorazioan).


Entradas relacionadas: