Errenazimentua eta Erlijio Krisia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,7 KB

Errenazimentua

Artea eta pentsamendu filosofikoa hartzen dituen mugimendua da, bizitza ulertzeko modu berri bat.

Jatorria

XV. mendean sortu zen Italian, arrazoi hauengatik:

  • Erromatarren garaiko hondar artistiko ugari zeuden Italian.
  • Garai hartan, familia boteretsu ugari zeuden.
  • Ekonomia jarduera dinamikoenak merkataritza eta finantzak ziren.

Teozentrismoa aparkatu eta gizakiari garrantzi handiagoa eman zitzaion. Garai honetako asmakuntza garrantzitsua inprenta izan zen.

Humanismoa

Errenazimentuaren adierazpide intelektuala, filosofikoa eta literarioa da.

Ezaugarri nagusiak

  • Antropozentrismoa: Unibertsoaren erdigunean gizakia ezarri zen.
  • Indibidualismoa: Giza arrazoia eta esperientzia lehenetsi ziren.
  • Antzinako klasikoen azterketa: Latin eta grekoen egile klasikoen artelanen ezagutza sustatu zen.
  • Aristotelesen eta Platonen filosofia: Erdi Aroko filosofia baztertu zuten.
  • Espiritu kritikoa: Alderdi erlijiosoak zalantzan jarri ziren eta paganismoak indarra hartu zuen.

Erlijio Krisia

XVI. mendean mendebaldeko kristau mundua hautsi egin zen. Eliza bi aldetan zatitu zen: katolikoa eta protestantea.

Biztanleak ez zeuden gustura botere, aberastasun eta prestigio bila zebiltzan Elizako zenbait kideekin. Bi mugimendu berritzaile sortu ziren:

  • Erreforma protestantea: Errenazimentuko zenbait ideal biltzen zituen.
  • Erreforma katolikoa: Eliza barrutik berritu nahi izan zuen.

Erreforma protestantea

  • Erreforma luteranoa: Elizari zuzendutako kritika zorrotzak kaleratu zituen, bereziki Erromako San Pedro basilika eraikitzeko induljentzia-buldak saltzearen aurka. Luterismoa berehala hedatu zen.
  • Erreforma kalbinista: Luterren pentsamendua ezagutu ondoren, Eliza katolikoaren dogma askoren aurka gogor borrokatu zen.
  • Erreforma anglikanoa: Jatorri politikoa du. Elizaren ondasunak errekisatu eta salgai jarri ziren, erregeek Aitasantutarekin harremanak eten nahi baitzituzten.

Erreforma katolikoa

Eliza barrutik aldatzeko ahalegina egin zuten.

Trentoko Kontzilioa eta Kontrarreforma

Karlos V.ak Aitasantutzari kontzilio bat egiteko eskatu zion, protestanteen planak apurtzeko:

  • Protestantismoak erasotako doktrina katolikoak sendotu eta zehaztu ziren.
  • Elizaren erabateko erreforma bilatu zen, eta apaizen eta fededunen artean diziplina sendotu zen.

Entradas relacionadas: