Errenazentismoa: Arkitektura, Pintura, eta Eskultura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,61 KB

Arkitektura Errenazentistak

Arkitekturan, berrikuntzek aurreko forma gotikoekin haustea ekarri zuten. Haren ezaugarrien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Eraikuntzen ikuskera: gizakiaren neurrira egokitu ziren, formen eta proportzioaren arteko oreka bilatuz.
  • Euste elementu klasikoen itzulera: grekoerromatar ordenetan oinarritutako zutabeak erabili zituzten.
  • Arkitektura zibilaren loraldia: elizak eraikitzeari jarraitu zitzaion, baina eraikin zibilek garrantzi handiagoa hartu zuten; esaterako, ospitaleek eta jauregiek.
  • Erromatar estalkien erabilera: erdi puntuko arkua, kanoi ganga eta kupula erabltzen hasi ziren ostera, eraikin askotan arkitrabeatekin batera eta elementu horrekin uztarturik.

Errenazentistako Arkitekto Gailenak

XV. mendeko arkitektura errenazentistak espazio harmoniatsuak sortu nahi izan zituen, ikerketa matematiko eta geometrikoetan oinarrituta. Quattrocentoko arkitekto gailenak dira Brunelleschi, Florentzian katedralaren kupula eta San Laurendi eliza proiektatu zituena, eta Alberti, Mantuako San Andres elizaren eta Riminiko Malatestaren tenpluaren egilea. San Loren XVI. mendean, aita santuaren mezenasgoari esker Erroman egindako arkitektura nabarmendu zen. Eraikinetan monumentaltasun handiagoa lortu nahi zen eta zenbait berrikuntza sartu ziren. Antzinaroko arauak hain zorrotz ez betetzea ekarri zutenak. Bramante izan zen Cinquecentoko proiektu nagusiaren egilea: Vatikanoko Done Petri basilika.

Pintura Errenazentistak

Pintore errenzentistek aurrerapen ugari egin zituzten pintura tekniketan, beren lanetan natura zorroztasun osoz irudikatzeko ahaleginean. Aldi berean, gaietan aniztasun handiagoa zegoen, mitologia, alegoria, historia era erretratuak gehitu batzaizkion erlijioari. Pintura errenazentistaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Sakontasunaren bilaketa: horretarako, artistek perspektibaren teknika ikertu eta garatu zuten.
  • Konposizio orekatu eta harmoniatsuak; irudiak antolatzeko moduak ez zuen hautsi behar pinturaren oreka.
  • Proportzioaren lanketa edertasunaren oinarrizko iturri gisa eta giza irudiaren ezagutza sakona. Marrazketak garrantzi handiagoa du, eta kolorea bigarren mailakotzat jotzen dute.
  • Argiaren erabilera, gune argitsuak eta itzalpean daudenak marrazteko, bolumenen irudikapena hobetze aldera.

Errenazentistako Pintore Gailenak

XV. mendean, pintoreek bolumena eta perspektiba landu zituzten. Joera hori agerikoa da Masaccioren (1401-1428) edota Piero della Francescaren margolanetan; alabaina, aldi honetako artista gailenan Botticelli izan zen, besteak beste bere lanetan askotariko gaiak jorratu zituelako. XVI. mendean, pinturako maisu handiak agertu ziren. Michelangelok monumentaltasuna bilatu zuen bere lanetan, eta bolumenentan jarri zuen arreta. Rafaelek lan artistiko oparoa onduzuen, itxura atsegin eta leunekoa, eta garai hartako pintura tekniken sintesia lortu zuen. Venezian, ezaugarri bereziak zituen eskola bat sortu zen, kolorea, mugimendua eta naturako paisaiaren irudikapena lehenesten zituena Eskola horretan, Tiziano eta Tintoretto nabarmendu ziren.

Eskultura Errenazentistak

Eskulturan, neurri batean jarraipena eman zitzaion naturalismo gotikoari, baina, zalantzarik gabe, eragin nagusia eskultura klasikoarena izan zen. Artistek, Italiako erramatar arteko sorkuntza lanak sakon aztertu, eta eredu gisa erabili zituzten. Eskulturaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Askotariko materialak, eta bereziki marmola, brontzea eta zura; batik bat eskultura erlijiosoetan erabiltzen zen zura.
  • Gai berriak, erlijiosoekin batera, mitologikoak, historikoak eta erretratuak landu baitziren.
  • Formari dagokionez, mukulu biribileko eskulturak, hainbat puntutatik begiratzeko aukera ematen dutenak, eta erliebeak, hau da, azal lau batean landutako eskulturak.
  • Edertasun idealaren bilaketa, orekan eta erdu grekoerromatarretan oinarrituta; zehazki, anatomiaren azterketan eta giza gorputzaren proportzioetan.

Errenazentistako Eskultore Gailenak

XV. mendean, eskultura gune nagusia Florentziako hiria izan zen. Aldi hartan, Ghiberti eta Donatelloren lanak nabarmendu ziren. Ghibertik paisaiaren trataera eta sakontasuna uztartzen asmatu zuen katedraleko bataiotegiko Paradisuko ateak edertzen dituzten erliebeetan. Donatellok giza anatomiaren ezagutza osoa erakutsi zuen bere biluzietan eta oreka baretasuna darien irudietan. XVI. mendean, Florentziaz gain, Erroma ere eskultura gune garrantzitsua bihurtu zen. Orduko jenio handia Michelangelo izan zen; arkitektoa eta pintorea izateaz gain, eskultore gisa ere nabarmendu zen.

Entradas relacionadas: