Erreklamazio gutuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 24,62 KB

1.-Kapitulua

üZein da protagonistaren izena?

Patrizio Dagerrezahar deitzen da.

üBere familiak zenbat senide zeukan, zeintzuk hil ziren? Norekin bizi dira orain bizi direnak?

Bere familian lau anai-arreba eta gurasoak ziren, baina gurasoak eta erdiko bi anai hil ziren. Doroteo txikia eta Patrizio izeba Eloisarekin bizi ziren, baina Patrizio Ameriketara joan zen.

üZer zen osaba Augusto? Zer nahi zuen honek? Non bizi zen  Augusto? Nora eta zertara eraman nahi zuen Patrizio?

Osaba Augusto abokatua zen eta Patrizio abokatua edo lege-gizona izatea nahi zuen. Augusto Ameriketan bizi zen, Virginian hain zuzen. Patrizio New York-era eraman nahi zuen, Richmond-eko Unibertsitatera ikasketak jarraitzera.

üAzaldu osaba Augustorekin egoteko egin behar duen bidaia osoa. (Nondik nora,  zenbat eguneko bidaia zen, …)

1888ko ekainaren 23an Baionako portuan itsasontzia hartu zuen Plymouth-era. Itsasontzian ia hiru egun egon zen.  Plymouth-etik Londresera joan zen eta ia hiru egun behar izan zituen bidaia egiteko.

üBidaiaren lehengo zatia nolakoa izan zen? Erreza al zen/ondo pasatu zuen/ zer gertatu zitzaion?

Itsasaldi osoa gonbitoka eman zuen, zorabiatuta zegoen eta ez zuen ia lorik egin. Gainera, ezer gabe zegoen (dirurik gabe, arroparik gabe…) dena lapurtu ziotelako.

üNortzuk ezagutu zituen bidaian? Zer eman zioten hauek? Zertarako erabili zuen emandakoa?

Martin eta Jakes anaiak ezagutu zituen. Zerbait jateko eta txanpon batzuk eman zizkioten, eta Patrizio Londresera joateko erabili zuen emandakoa.

üNola egin zuen bidaiaren bigaren zatia? Bigarren zati honetan nor ezagutu zuen? Non zihoan?

Bidaiaren bigarren zatia oinez egin zuen erdia eta beste erdia gurdiren batek edo bestek eraman zioten. Bigarren zati honetan Mrs. Hutchinston ezagutu zuen, zalgurdi dotore batean zihoala.

üZerez edo nola komunikatzen zen mutiko euskalduna hango jendearekin? Zergatik?

Bere Osabak, lau urtez, irakatsitako ingelesarekin komunikatzen zen.

2.- kapitulua

üBi helbide ondo ikasita zeramatzan Patriziok, zeintzuk ziren horiek?

Lehenengo helbidea Londreseko Islington auzoan zegoen, 24. Zenbakian (Mr. Peacock abokatuaren bulegoa) eta 2. Helbidea osaba Augustoren egoitzakoa zen, Virginiako Richmond hirian.

üNor zen Mister Peacock?

Londresko abokaturik onenetarikoa zen eta bere osabarekin lanean egon zen.

üNola zuen izena Patriziok joan behar zuen auzoak?

IIslington zuen izena.

üHeldu zenean, zer zegoen helbide hartan?

Poloniar jatetxe moduko bat zegoen.

üNor zen Zoibecwza jauna?

Jatetxearen jabea zen.

üZein izango zen Patrizioren eginbeharra?

Jangelan lagundu behar zuen platerak eramaten eta ekartzen, sukaldean lagundu ontzi eta eltzeak garbitzen, atzealdean zegoen baratzean lagundu sukaldariari eta oilategia eta untxitegia begiratu.

üZer emango zion Zoibecwza jaunak agintzen zuen guztiaren truke?

Hilaren amaieran soldatan ordainduko zion eta hortik jatekoa eta lo egitekoa kenduko zion.

üZoibecwza jaunak Londresen senide bat zeukan, zein zen? Zeren jabea zen bestea?

Bere anai bikia Londresen bizi zen eta beste jatetxe baten jabea zen.

üOstatu-jatetxe hartan denboratxo bat zeramalarik, Patriziok kalkulatzen du zenbat denbora behar duen Amerikara joateko itsasontzi txartela eros dezan?

Patriziok kalkulatzen du agian sei hilabete edo urtebete jarraitu beharko zuela lanean Ameriketara joan arte

3.- kapitulua

üNor zen hil zena? Zer zen Zoibecwza jaunaren zer (senide mota)?

Andrzej jauna hil zen eta Zoibecwza jaunaren anai bikia zen.

üZer zeukan honek?

Jatetxe bat zeukan Londreseko beste auzo batean.

üNola joan ziren Patrizio, Lech gorria eta Zoibecwza jauna Whitechapelera?

Zalgurdiaz joan ziren.

üWhitechapel auzoa deskribatu. Horrela al zen Ishlington?

Whitechapel auzo zatarra, iluna, zikina, jendez gainezka eta kalezulo eta pasabide estu eta zerri egindakoez josia zen. Ishlington auzoa ez zen horrela, ederra eta argitsua zen.

üBenetako ostatu-jatetxea al zen hil berriaren lekua?

Jatetxea baino gehiago taberna bat zen.

üNor zen Martha Tabram? Eta zer zen (lanbidea)?

Gau hartan asasinatua izan zen emakume bat eta emagaldua zen.

üTabernatik hurbil/urruti hil zuten?

Tabernatik hurbil hil zuten, haiek zeuden lekutik nahiko gertu.

4.- kapitulua

üNola zuen izena Whitechapeleko tabernak?

Zazpi Kanpai deitzen zen, Seven Bells ingelesez esanda.

üNor zen Thomas? Nola tratatzen zituen Patrizio eta besteak?

Thomas tabernaria zen Zazpi kanpai ostatuan. Honek ia goizetik mozkortuta egoten zen eta Patrizio eta besteak ez zituen ondo tratatzen.

üHandik zeuden prostituta hauei ordaintzeko, dirua bakarrik erabil zitekeen ala ordaintzeko beste modurik al zegoen?

Sarritan ron trago batera gonbidatzearekin konformatzen ziren.

5.- Kapitulua

üZer gertatu zen Thomas tabernaria eta Aaronen artean? Nola amaitu zuten biek?

Borroka bat izan zuten, Aaron Thomas tabernariari  buruan joka hasi zitzaion palatzar batez. Aaronek zigortuta amaitu zuen, Zoibecwza jaunak kalera botata eta Thomas zigorrik gabe geratu zen.

üZein zen Whitechapeleko tabernaren izena? Nola deitu behar zuela pentsatzen zuen Patriziok? Zergatik?

Zazpi Kanpai zuen izena, baina Patriziok Zazpi Mundu izendatuko luke, jende asko sartzen zelako tabernan herri eta leku ezberdinetatik etorritakoak.

üNor zen Mary Jane? Nongoa zen? Zertan lan egiten zuela uste zuten bere gurasoek?

Emagaldua zen eta Irlandakoa zen. Bere gurasoek jostuna zela uste zuten eta itsasontzien belak egiten zituen enpresa batean oihalak josten eta konpontzen zituela.

6.Kapitulua

üNon agertu zen Mary Ann Nichols eraila?

Buck’s Row deitzen zen kalezulo ilun eta triste batean asasinatuta agertu zen.

üPostariek aurkitu zutenean bizirik al zegoen? Zer egin zuten bi hauek? Azkenean nork aurkitu zuen emakumearen gorpua?

Postariek aurkitzean oraindik bizirik zegoen, bularrean mugimendu arin bat zeukalako. Bi postariek gonak jaitsi zizkioten bere dezentzia estaltzeko eta gero nor bere aldetik joan zen lanera, ahal zuten guztia egina zutela pentsatuz. Azkenean John Neil poliziako ofizialak aurkitu zuen emakumearen gorpua.

üNola hil zuten?

Eztarrian labankada zital bat emanez, bere burua gorputzetik ia guztiz bananduta.

üAgertu zen lekuan hil zuten ala ez? Zergatik erabaki zuen hori polizia buruak?

Polizia buruak emakumea aurkitu zuten leku berean hil zutela erabaki zuen, beste inon ez zirelako odol arrastoak aurkitu, hilda zegoen leku hartan soilik

7.Kapitulua

üZer ziren erruki etxeak?

Diru eskasian zegoen jendea egoitza hauetan biltzen zen lotarako.

ü“Dark”, Annie Chapman , zergatik atera zen erruki etxetik gaua heldu zenean?

Diru pixka baten bila atera zen ohea ordaintzeko.

üZein ordutan, gutxi gora behera, eta norekin ikusi zuten azken aldiz?

Goizaldeko 05:30 etan ikusi zuten gizonezko batekin hizketan Hanbury Streeteko 29. Zenbakiaren aurrean.

üNola zegoen gorpua?

Gorputza izugarri moztuta zeukan, eztarriak ebaki handi bat zeukalarik lepoko eskuin aldetik hasita eta  aizto horzdun batek egina.

üZergatik zabaldu zen hilketa egin zuena medikua zela edo medikuntza ezaupideak zeuzkan pertsona izan behar zuela?

Autopsiak egiteko erabiltzen den instrumentala erabili zuelako hiltzaileak eta posiblea zelako hiltzaileak ezagutza anatomikoak izatea.

8.Kapitulua

           üNola zegoen “Zazpi Kanpai” tabernako jendea, 3.Hilketaren ondoren? Eta polizia?

Beldurtuta zeuden, segurtasun eza eta ezinegona nabaritzen zen tabernako jendean eta polizia nahiko galduta zebilen.

üEgunkarian argitaratutako gutuna nork bidali zuen? Eta zer esaten zuen gutun hark?

Gutuna Jack Destripatzaileak bidali zuen. Gutunak esaten zuen jarraituko zuela emakumeak hiltzen, bere azken lana oso ondo atera zela eta laster haren berri izango zutela.

üGutuna ondo idatzita zegoela eta beste gauza batengatik, jendeak Jack Destripatzailea aberatsa zela uste zuen, zein zen hilketa guztietan agertutako hori? Erraz eros zitekeen gauza al zen?

Hilketa guztietan mahatsak aurkitzen ziren eta hauek soilik aberatsek eros zezaketen, luxuzko jakia zelako.

üZeintzuk ziren, jendearen ustez, Jack Destripatzaileak zituen bi ezaugarriak?

Jendeak uste zuen Jack Destripatzaileak aberatsa eta medikua zela.

üBigarren gutun bat igortzen du Jack Destripatzaileak, nori eta zer esaten?

Whitechapeleko Zaintza Komiteko presidenteari, George Lusk jaunari, zegoen zuzenduta bigarren gutuna. Emakume bati atera zion giltzurrun erdia bidaltzen ziola, beste erdia frijitua jan zuelako eta apur bat itxaroten bazuen aizto odoleztatua zuela berari bidaltzeko.

9.Kapitulua

üPoliziak zeukan susmagarria Robert D’Onston hura zer zen?

Doktorea zen.

üHau zerekin zegoen lotuta betidanik, zer praktikatzen omen zuen?

Honek magia beltzarekin lotuta zegoen eta honekin lotutako erritualak praktikatzen zituen.

üZer egiten zuen praktikatzen zituen erritual horietan?

Batzuetan erritual horietan gurutze santua profanatzen zuen.

üZer eta non idazten zituen Robert D’Onstonek hilketa horiei buruz?

Egunkarietan artikuluak eta albisteak idazten zituen hilketa horiei buruz, hiltzaileari buruzko bere teoriak denon ezagutzara emanez.

üDoktore honi buruz zabaldu zen datu interesgarria bazen non bizi zen… Non, nola eta zergatik bizi zen han?

Whitechaeleko London Hospitalean bizitzen zegoen gaizo moduan, neurastenikoa balizt bezala.

10.Kapitulua

üElizabeth Stride, laugarren eraila, nork ikusi zuen oso dotore jantzita zihoan gizon batekin?

William Marshall eta Israel  Schwartz ikusi zuten.

üZer gertatu zitzaion Louis Diemishutzen zaldiari? Zergatik?

Zaldiak ez zuen aurrera joan nahi lurrean emakume bat botata zegoelako eta hiltzailea gaueko ilunpean ezkutatuta zegoelako.

üZer aurkitu zuten patioan botata?

Emakume baten gorpua aurkitu zuten.

üAurkitu zuenak nora eta zertara joan zen korrika, emakumea bizirik al zegoen begiratu baino lehen?

Nazioarteko Langileen Klubera korrika joan zen egiaztatzeko emaztea han zegoen ala ez.

üZergatik ez zizkion neska hori tripak atera?

Hiltzailearen lana nolabait eten egin zelako, seguruenik Diemshutz zaldi eta gurdiarekin patioan sartzean.

üZer janzten zuen hiltzaileak?

Hiltzaileak jaka motza zeukan eta buruan marinelaren boneta zeraman.

11.Kapitulua

üZurrumurru batek D’Onston doktoreak krimen horien egileak zeri segitzen diola zioen?

Errito masoniko jakin batzuei jarraitzen zion.

üZer dira masoiak?

Isilpeko sekta bat da, goi mailako jendea, pertsona dirudunak eta aginte handikoak zeuden sartuta.

üZabaldu zen bigarren zurrumurruak zer esaten zuen?

Jack Destripatzaileak, bere hilketak egiteko, gurutzearen zeinua ari dela osatzen.

üGurutze osoa mapan ixteko marra luze bat non zegoen?

Ostatua zegoen kale horretan zegoen.

12. Kapitulua

üZurrumurruak zirela eta, jendeak hilketen eragilea erritu masonikoak edota medikua izan zitezkeela uste zuen, azkenean Sir William Gull mediku ospetsua hiltzailea izan zitekeela pentsatzen hasi zen, nor zen hau?

Mediku eta zirujau ospetsua zen, Victoria erreginaren sendagile pertsonala eta Britainiar Koroaren Mediku ofiziala zen. Gainera masoneriako partaiderik altuenetakoa zen.

üHiltzaileak zeuzkan bi ezaugarriak betetzen al zituen Sir William Gull medikuak?

Bai, medikua eta masoia zen.

üZeintzuk ziren Sir William Gullek zeuzkan bi irrikarik handienak?

Britainiar monarkia eta ordena masonikoa ziren.

üZer egingo omen zukeen bi instituzio horiek babestearren eta salbatzearren?

Edozein gauza egiteko prest zegoen.

üZer izan/sufritu zuen Sir William Gullek Whitechapeleko hilketak hasi baino hilabete batzuk lehenago?

Bihotzekoak eman eta buruko erasoa izan zuen.

üZer esaten edo uste zuen honek?

Emagaldu haiek arerioak zirela uste zuen.

üZer sinesten zuela esaten zuten Whitechapeleko prostituta horiei buruz?

Prostituta haiek konspirazio bat egiten zutela.

ü72 urte zituela kontuan hartuta laguntza izan behar zuela argi ikusten zen, noren laguntza?

Bere maiordomo eta gurdigidariaren laguntzaz.

13. Kapitulua

üZergatik ez ziren susmagarri batzuen izenak inoiz azaltzen egunkarietan?

Jendeak kalean entzuten zituen eta ahoz aho joaten zirelako Londres osoan zabaltzen.

üKonspirazio teoriaren aldekoek zer uste zuten?

Konspirazio hura hildako prostituta haiekin lotu behar zela eta prostituta haiek lotu behar zirela xantaia batekin, eta xantaia hura, Clarence Dukearekin.

üZertan zetzan konspirazio hura?

Xantaia egiten ari zela.

üNor zen Clarence Dukea?

Victoria erreginaren biloba, Eduardo printzearen seme nagusia eta tronurako oinordekoa zen.

üNola zen ezaguna kalean Clarence Dukea? Zer sufritzen zuen?

Eddie ezizenez ezaguna zen kaleetan eta ezegonkortasun emozional handia sufritzen zuen.

üNorekin zeukan harreman bat honek?

Annie Elisabeth Crook izeneko neska batekin.

üNon bizi zen eta zein zen bere lanbidea?

Whitechapel auzoan bizi zen eta gozotegi bateko langilea zen.

üNor zen Alice Margaret?

Duquearen eta neskaren alaba zen.

üZergatik izan zitekeen eskandalua?

Egun batean Britainiar Inperio guztiaren errege izan zitekeena horrelako istorio ilun eta itsusi batekin kutsatuta zegoelako eta katolikoa zen emagaldu batekin haur bat izateagatik.

üZer egiten zuten Buckinghameko jauregikoek Annie Elizabeth Crook eta alabarekin?

Annie ospitale psikiatriko batean giltzapetu zuten  eta haur jaio berria erditik desagerrarazi zuten.

üZer bururatu zitzaien Annieren prostitutak ziren lagunei?

Britainiar Erreginaren Etxeari xantaia egitea bururatu zitzaien.


üZer esan zion Lehen Ministroak Erreginaren sendagile ofizialari, Sir William Gulli?

Monarkia eta masoien ohorea  arrisku larrian zegoela esan zion.

Entradas relacionadas: