Erregimen zaharraren krisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,12 KB

KARLOS IV.Aren ERREGEALDIA: Karlos IIIaren heriotzaren ondoren, bere semen Karlos IVa izendatu zuten errege (1788-1808). Erregealdi honetan larritu egin zen krisi ekonomikoa, politikoa zein soziala, eta ideia liberal iraultzaileak zabaltzen hasi ziren. Erregimen zaharraren gainbera ekarri zuen honek.Iraultzaren eragina: Liberalismo politikoa eta ekonomikoa ezarri zelarik, deuseztatu egin ziren absolutismoa, gizarte estamentala, jauntxoen erregimena, pribilegioak, hau da, erregimen zaharraren antolamentua artikulatzen zuten elementuak. Frantziako iraultzaren ondorioak: Frantziako iraultzak zuzeneko eragina izan zuen Euskal Herrian. Iparraldeko lurraldeetan, Frantziari atxikitakoetan, alegia, berehala ezarri zituzten neurri iraultzaile liberalak, eta abolitu egin zituzten eskualde haietako gobernu erakundeak eta foruak.Mugimendu iraultzailearen oihartzuna berehala zabaldu zen Espainian zehar, eta ideia iraultzaileak atseginez hartu zituzten intelektual eta burges ilustratuek, eta beldurrez, aldiz, talde pribilegiodunek.Karlos IV.Ak ideologiari mugak ixteko agindu zuen: kutsu iraultzaileko liburuak eta agerkariak saltzea debekatu zuen, eta horrela, ikasleak atzerrira joatera galarazi zuen. Neurri haiek indarrean jartzeko ardura lehen ministro Floridablancak zuen, baina kargutik kendu ondoren, Aranda kondeak hartu zuen haren kargua.Karlos IV.Ak agintera eraman zuen Manuel Godoy.Konbentzioko gerra: Karlos IV.Ak Frantzia Iraultzaileari gerra deklaratu behar izan zion;
Britainia Handiarekin eta Portugalekin bat eginik.
Geroago, mendean hartu zuten Frantsesek Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Burgosko zati bat.Frantziak eta Espainiak Basileako Bake hitzarmena sinatu zuten, non Frantziak uko egin zion Espainiako lurretan konkistatutako lurralde euskaldunen eta katalanen gaineko nagusitasunari, baina trukean, Espainiak Santo Domingo uhartea eman behar zion Frantziari.Frantziako aliantza: Frantzia eta Espainia bat zetozen Britainia Handiarekiko etsaigoan, itsasoan zuen nagusitasunaren kontrako jarreran.Godoyk eta Karlos IV.Ak Frantziaren eta Espainiaren arteko aliantza gauzatu nahi zuten, Britainia Handiari aurre egiteko. Horrela sinatu zuten bi herrialdeen arteko San Ildefonsoko Ituna, 1796an. Gertaera aipagarri asko izan ziren, adibidez, espainiarren itsas armadak 1797an San Bizenteko lurmuturrean izandako hondamena. Napoleon bonaparte agintera iritsi (1799) eta enperadore izendatu zutela, indarrean jarraitu zuen Espainiak eta Frantziak Britainia Handiaren kontra zuten aliantzak.Frantzia-Espainia aliantzaren itsas armadak galera handia izan zuen 1805ean Trafalgargo guduan, Nelson almirantearen aurka: Espainiaren itsas indarra ezerezean geratu zen. Britainia handia zen nagusi, eta Napoleonek blokeo kontinentala ezarri zion.

Entradas relacionadas: