Erregimen Zaharraren Ezaugarri Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,12 KB
Erregimen Zaharraren definizioa
Erregimen Zaharra esamoldearen bidez adierazten da XVIII. mendearen amaierako eraldaketa handien aurretik Europan nagusi ziren egitura eta erakunde ekonomiko, sozial eta politikoen multzoa.
Demografian izandako ezaugarriak
Garai hartako demografiak ezaugarri hauek zituen: jaiotza-tasa altua, heriotza-tasa altua eta haurren hilkortasun-tasa oso altua.
Nekazaritzaren ezaugarriak Erregimen Zaharrean
Nekazaritza zen Erregimen Zaharreko ekonomia-jarduera nagusietakoa. Ezaugarri nagusiak hauek ziren:
- Nekazaritzako teknika kaskarrak eta lurgorria erabiltzen ziren.
- Ekoizpenaren urritasunak iraupen-krisi larriak eragiten zituen.
- Lurra zen aberastasun, botere eta gizarte-ospearen iturri nagusia.
Jaurerria eta bere osaketa
Landa-ingurunean, jaurerriaren esparru juridikoaren arabera zegoen araututa dena. Jaurerria jaunen mendeko lurraldea zen, eta honako hauek osatutako espazio fisikoa zen:
- Mansoak: Lursail sorta txikiak, jaunak kolonoei alokairuan uzten zizkietenak.
- Jaunaren erreserba: Jaunaren lurra; haren onurako ustiatzen zen, kolonoen eskulana baliatuta.
- Herri-lurrak: Hala nola, basoak eta larreak.
Zerga-sistema: Hamarrenak
Hamarrena elizari ordaindu beharreko zerga zen. Nekazariak uztaren hamarrena elizari ordaintzera behartuta zeuden.
Iraupen-krisia
Uzta txarrak eta elikagaien urritasuna nagusitzen diren aldia da, goseteek eta gizarte-gatazkek ezaugarritua.
Ekoizpen-sistemak: Gremioak eta Domestic System
Gremioak
Eskulangintzarako ekoizpena lanbide-elkarteek edo gremioek arautzen zuten; hau da, jarduera berean ziharduten kideek osatutako korporazioek.
Domestic System
Korporazioetatik kanpo, nekazariek etxean bertan ehunak lantzea zen. Britainia Handian Domestic System zeritzon ekoizpen-molde horri.
Merkantilismoa
Merkantilismoa XV. mendearen erdialdetik aurrera Europan sortu ziren ekonomian esku hartzeko teoria eta praktika berriei deitzen zaie. Merkantilismoaren helburu gorena aberastasuna bilatzea zen, printzipio hauetan oinarrituta:
- Metal bitxiak: Metal bitxiak eta haien zirkulazioa sustatzea. Herrialdeentzat aberastasun-iturria zen urre eta zilar asko edukitzea.
- Esportazioak: Esportazioak babestea eta atzerritik inportatutako produktuei zerga handiak ezartzea.
- Esku-hartzea: Estatuak ekonomian esku hartzearen alde egitea.
Politika eta Gizartea
Monarkia Absolutua
Absolutismoak Jainkoarengandik jasotako subiranotasuna defendatzen zuen. Haren arabera, Jainkoaren graziaz agintzen zuten erregeek, eta beren eskuetan metatuta zeuden botere guztiak: justizia egitea, legeak sortzea eta abar.
Maiorazkoa
Seme zaharrenak familiaren ondasun guztiak eskuratzeko zuen eskubidea zen, ondarea bana ez zedin.