Erregimen demografikoak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,37 KB

 
Erregimen demografikoak: Espainiako biztanleriaren mugimendu naturalen bilakaeran, zenbait etapa edo erregimen demografiko bereizten dira. Horietako bakoitzean, jaiotzak, heriotzak eta berezko hazkundeak ezaugarri homogeneoak dituzte. Aintzinako erregimen demografikoak, jaiotza eta heriotza tasa handiak ditu eta berezko hazkundea txikia du, eta gaur eguneko erregimenak ordea, jaiotza eta heriotza tasa txikiak ditu eta beraz berezko hazkundea txikia dauka. *XX.mendean jaiotza tasak balio handiak zituen baina mende bat beranduago bera egin zuten nabarmen. Horren arrazoiak: nekazaritza-ekonomia eta nekazaritza-gizartea ziren nagusi beraz, horietan haurrak oso gazte hasten ziren lanean, soroko beharrak egiten laguntzen zuten, gurasoen etorkizuna bermatzen zuten, horietan ez zegoen istripu asegururik ezta erretirorik. Jaiotzak kontrolatzeko ez zegoen sistema eraginkorrik; aukera bakarra krisian zeuden inguruetan ezkontzaren adina atzeratzea zen eta, horren ondorioz, emakumezkoen aldi ugalkorra eta haur kopurua murriztu egin ziren. *Gaur egun, jaiotza tasa oso txikia da, 2001ean %10, baita ugalkortasun indizea ere (1.24 haur emakume bakoitzak). Jaiotza tasa apur bat berreskuratu egin da inmigrazioaren eraginez, Espainiako biztanleriak malthusianismo jokabidea, jaiotza kontrolatzeko, izaten jarraitzen du eta. Horren arrazoiak ekonomian eta gizartean egondako aldaketak izan dira. 1975eko krisiaren eraginez langabeziak gora egin zuen, egon zeuden bikoteen jaiotzak murriztu egin ziren eta gazteen ezkontza adinak atzera egin zuen lana aurkitzea zaila zelako. Horren eraginez, emakumezkoaren aldi ugalkorra murriztu egin zen. Bizi mailak eta kultura mailak gora egin dute eta eraginez, seme alaben balorazioa aldatu egin da. Gizarte babesaren aurrerakuntzaren eraginez, seme alabak ez dira gurasoen zahartzaroko asegurua. Gizabanakakoek trebakuntza eta ongizatea baloratzen dute, beraz seme alaba gutxiago izatea eta horiek hobeto artatzea aukeratu ohia da eta behar duten gastuak eta atentzioa agertzen dira. *Aintzinako erregimenak, hilkortasun handia eta gorabeheratsua zuen, baina 1870tik aurrera behera egin zuen. Horren arrazoiak bizi maila baxuak eta medikuntzaren eta osasun zerbitzuen baldintza kaskarrak ziren. Dieta urria zuten, nekazaritzako ekoizkortasuna txikia zelako, proteinarik ez zeuden eta biztanle gehienak gaizki elikatuta eta ahulduta zeuden. Airetik zabaldutako gaixotasunak ere nabariak izan ziren.  Gaixotasun kutsakorrek garrantzi handia zuten. Medikuntza atzeratua zegoen eta higienerik ez. Hilkortasun handiaz gain, hilkortasun katastrofikoaren uneak zeuden, izurriek, gerrek, eta laboreen uzta txarrek eraginda. Haurren hilkortasunak ere balio handiak zituen. Gaur egun, heriotza tasaren zifrak baxuak dira (%8.9 2001ean), baina 1981etik aurrera gorakada nabarmena izan du biztanleria zahartu egin delako. Hilkortasunak beherantz egiten jarraitzen du eta horren erakusgarri da adinekoen bizi itxaropena. Hilkortasun orokorraren arrazoiak aldatu egin dira. Gaixotasun kutsakorren garrantziak behera egin du eta hiru gaixotasunek nagusitasuna lortu dute ( bihotzekoa, arterietakoa, minbizia eta istripuak). Haurren hilkortasuna ere baxua da, batez ere, jaioberrietan gertatzen da. Oraindik ere murriztu egin daiteke, aurrerakuntza medikuei esker. Hilkortasunaren beherakadak sexuen arabera ( emakumezkoek  bizi itxaropen handiagoa dute, arrazoi biologiko eta soziokulturalen eraginez) eta lanbideen arabera ( prestakuntza eta gizarte maila zenbat eta txikiagoak izan, hilkortasun handiagoa da, goiko klaseek lanean hilkortasun txikiagoa dutelako eta osasun zerbitzu gehiago eta kalitate handiagokoak eskuratu dituztelako. Amaitzeko esanez, jaiotza eta heriotza tasen eraginez, berezko hazkundea lortzen dugu. XX. Mendean txikia zen eta gaur egun oraindik txikiagoa da (%1.12 2001ean)

Entradas relacionadas: