Erregimen demografikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,88 KB


Euskal Herriko industria zonaldearen iruzkina:


-Ondorioak:euskal Erico kostaldean kokatuta,hiriburuen inguruan kokatuta,gainontzeko guneak bizkaia eta gipuzkoan dute kokapen,aipagarrienak arrasate eta eibar direlarik. Hego euskal herrian ez dago industriarik.Bakarrik baionan dago industria.


-Sarrera:ekonomi jarduera da,3 sektore ekonomiko bereiztu,industria 2sektorea da,hemendik lehengaiak hartu et ahorren birmoldaketa ekoiztu.Ekoizpen sistemak burdinmea egotea,burguesía kapitalista,meategia inbertitzea eta aurrerapen teknikoak sartzea.-Garapena:industrializatze prozesua bizkaian hasi,burdin meategi eta ontzigintzak hasitako industrializazioa gipuzkoara eta ipar Euskal herrira hedatu.Nafarroa eta araba kanpoan geratu.Gerraren amaierak ekonomi krisia ekarri.Espainiako gerra zibila amaitzean gobernu berriak economía autarkikoa ezarri.Emplegua sustatu eta empresen lehiakortasuna bultzatzeko hainbat programa sortu.Eraldaketa prozesuak industri paisaje desberin.Nafarroan automobilgintza lagungarri eta ipar euskal herrian industria aeronautikoa.Euskal Erico industri kokapenaren ezaugarri nagusiak:industriak etengabe eskualde paisajean:bilboaldean,arabazo industria hiriburuaren inguruan kontzentratzea,nafarroako industria iruñeko metrópoli barrutian kontzentratzea,sakabanatuta hedatzen.Ipar euskal Erico industria hendaiatik baionaraino luzatu.



ESPAINAKO ERREGIMEN DEMOGRAFIKOAK
Espainiako biztanleriaren mugimendu naturalaren bilakaera hainbat etapa bereizten dira. Etapa bakoitzean, jaiotzak, heriotzak eta berezko hazkundeak ezaugarri komunak dituzte. Horrela hiru erregimen desberdin eman dira historian zehar: antzinako erregimen demografikoa, trantsizio demografikoa eta gaur egungo erregimen demografikoa. Espainian, Europako beste estatu batzuetan baino geroago igaro zen etapa batetik bestera.
1.1.Antzinako erregimen demografikoa: XX. Mendearen hasiera arte.
-- Jaiotze tasa altuak: jaiotze tasak balio handiak zituen XIX. Mendearen hasieran baina XIX. Mendearen azken herenean behera egin zuen nabarmen. Arrazoiak: a)Nekazaritza ekonomia eta nekazaritza gizartea ziren nagusi: haurrak oso gazte hasten ziren, oso erraz mantentzen ziren eta gurasoen etorkizuna bermatzen dute. B)Jaiotzak kontrolatzeko ez zegoen sistema eraginkorrik: krisi garaian ezkontzaren adina atzeratzen dute eta horrela emakumezkoen aldi ugalkorra eta haur kopurua murriztu egiten ziren.
--Hilkortasun orokorra handia: 1870eko hamarkadatik aurrera behera egin zuen. Arrazoiak:a)Bizi maila baxuak eta medikuntzaren eta osasun zerbitzuen baldintza kaxkarrak b)Dieta urria eta desorekatua (ogia oinarrizko elikagaia zen eta haragia, esnea eta arrautzak urriak ziren) c)Gaixotasun kutsakorrak
Hilkortasun handiaz gain , hilkortasun katastrofikoaren uneak zeuden: izurriteak, gerrak eta uzta txarrak. Horrekin batera laboreen prezioak gora egin eta ordaindu ezin zuten pertsonak gosez hiltzen ziren. Maltus-en legea: biztanleriaren gehiegizko gorakada eman ondoren iristen une bat non lurrak ez duen ematen denak elikatzeko adina eta ondorioz krisi demografikoak ematen dira..
-- Berezko hazkunde txikia. a) Jaiotze tasak apurka-apurka behera: aldi batzuetan behera egin zuen nabarmen eta beste batzuetan berreskuratu zen gertaera historiko batzuen ondorioz, Hogeiko hamarkadan oparotasun ekonomikoaren ondorioz jaiotza tasa berreskuratu zen. 1929an krisi ekonomikoaren ondorioz, 1931-36 errepublikaren ezegonkortasunaren ondorioz, Gerra Zibilak (1936-39) eta gerraosteko erbesteratzeak (1940-55) eta politika autarkikoen ondorioz jaiotza tasak behera egin zuen (1940-1941 gerra osteko eraginez izan ezik). 1956-1965 nazioarteko blokeoa eta autarkiaren amaierarekin batera jaiotze tasak berriro ere gora egingo du. 1965-1975 bitartea jaiotze tasak berriro ere poliki doa behera. B) Hilkortasun tasa nabarmen behera: hala ere bi unetan hilkortasun katastrofikoa egon zen. 1918ko gripea eta Gerra Zibila. Arrazoiak:
--Berezko hazkunde handia: 1920 eta 1970 bitartean asko hazi da eta 1970etik hazkundea murriztu egin ziren.
1.3.Gaur egungo erregimen demografikoak: 1975-…
--Jaiotze tasak baxuak: jaiotze tasen beherakada 1975etik aurrera eman zen. Gaur egungo jaiotze tasa oso baxua da (2001ean %10) eta ugalkortasuna ere (1,24 haur emakume bakoitzak). Horren arrazoiak hauek dira:
a)1975eko krisiaren osteko egoera ekonomikoaren eraginez langabeziak gora egin zuen eta ezkontza adinak atzera egin zuen. 80ko hamarkadatik aurrera lan kontratuak badaezpadakoak dira eta etxebizitza erosi eta alokatzeko prezioak gora egin zuten gurasoekin bizitzeko aldia luzatuz. Emakumezko askok ezin zuten amatasuna eta lana bateratu. B)Espainiako gizartearen mentalitatea aldatu egin da, eragin erlijiosoa gutxitu egin da eta antisorgailuak baimendu eta abortoa onartzeak ugalkortasuna gutxitzea ekarri du. C)Bizi mailak eta kultura gora egin dute eta seme alaben balorazioa ere. Dagoeneko ez dira gurasoen zahartzarorako asegurua eta ongizatea balorazioan seme alabak gutxiago izan eta hobeto artatzea aukeratu da.
--Hilkortasun tasak baxuak:
hilkortasun tasak baxuak izan arren 1981etik goraka egin du biztanleria zahartu egin delako, beraz itxurazko gorakada da, bizi itxaropena goraka egiten baitu. Gaur egun hilkortasunen arrazoi nagusiak honako hauek dira: bihotzetako eta arteriatako gaixotasunak, minbiziak eta errepideko istripuak. Haurren hilkortasuna ere baxua da.

Sexuen arabera emakumezkoek bizi itxaropen handiagoa dute sendotasun biologiko handiagoa eta bizi estiloa dela eta.




Entradas relacionadas: