Erregimen demografiko zaharra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,16 KB

Espainiako erregimen demografikoa

Sarrera:

Aurrean daukagun grafika honetan, izenburuak dioen bezala, “Jaiotza tasa, heriotza tasa eta berezko hazkundea” ikus daiteke, Espainiako datuak direnak hain zuzen. Grafika honen iturria EIN da estatistikako Iturri Nazionala), eta ez du argitalpen urtertik ematen. Bukatzeko, 1871 eta 1877 arteko datuen galera begibistakoa da grafikan, urte hoietako datuak arrazoiren batengatik galduko zirelako.


Deskribapena:

Grafika honek hiru datu mota ematen ditu orokorrean:

Linea berdez, JT adierazita dago; linea gorriarekin berriz HT eta bien artean gelditzen den espacio verdea Epainiako BH-ri dagokio. Datu hauek biztanleriaren bilakera demografikoa aditzera emnten dute eta beraz grafikak azken finean estatuko errejimen demografikoak ere adierazten ditu. Orokorrean esan daitekeena da bai JT-aren linea ta bai HT-arena beheranzko tendentzia dutela haiseratik eta bukaeraraino, nahiz eta bidean gorabeheraz beteak dagozan kausa desberdienngatik. BH-ari dagokionez, orokorrean ere esan daitekee positiboa dala, gero azalduko diren hiru momento puntualetan kenduta ( grafikan bi lineak argi ta garbi gurutzatzen diren momentuei dagokie). Bukatzeko, esan, grafikak 1858 eta 2007 arteko bilakaera erreflexatzen duela.


Azalpen/analisia:

Esan bezala, grafikak hiru datu demografiko eskeintzen dizkigu eta edozein herrialdetan bezala, Espainiako biztanleriaren mugimendu naturalaren bilakaeran, zenbait etapa edo erregimen demografiko bereizten dira grafika honetan ere . Etapa bakoitzean heriotzak, jaiotzak eta berezko hazkundeak loturik daude eta arrazoi berdinengatik igo edo jaitsi egiten dira. Etapa nagusiak eta beraien bilakaera dira:


Lehenengo fasea,”antzinako erregimen demografikoa”ren garaia, gutxi

gora behera, 1858tik 1900era doa.

- Jaiotza tasak XIX.Mendean balio altua zuen. Honen arrazoiak: nekazaritza gizarte eta ekonomian zen nagusi, beraz familiek seme-alaba asko lanerako…;eta bestetik ez zegoen jaiotzak kontrolatzeko sistemarik...

- Hilkortasuna fase honetan nahiko gorabeheratsua. Orokorrean dieta urri eta desorekatua zeukaten, beraz gaizki elikatzen ziren. Horrez gain, izurriteak, gerrek edo 1880an esaterako egon ziren uzta txarrak hilkortasun katastrofikoak ekartzen dituzten. Bestalde aire edo uretik zabaldutako gaixotasun kutsakorrak zeuden, medikuntza atzeratua eta higienerik ez.

- Haurren heriotza-tasari dagokionez, handia zen, bai jaioberritan , bai ondoren izan ere bizi-
Baldintzak, medikuntza….Txarrak ziren.

- Bizi-itxaropena bajua zen bizi mailak azaltzen duelarik eta haurren + amen heritza tasagatik.

- Berezko hazkundea txikia da eta gorabeherak zituen gehiegizko heriotzakrisien ondorioz.


Bigarren fasean “trantsizio demografikoko garaia” emango da (1900- 1975). Esan bezala Espainian geroago hasi zen garai hau, gutxiago iraun baina intentsitate handiagokoa izan zena.

- Jaiotza tasa gutxika behera egin zuen gertaera historiko zehatz batzuei loturik. Hogeiko hamarkadan oparotasun ekonomikoarekin tasa berreskuratu zen,; 30-56 bitartean behera egin zuen berrito, 1929ko krisia, bigarren errepublikaren ezegonkortasuna, gerra zibila eta gerraostearen ondorioz; 1956tik aurrera jaiotza tasa berreskuratu zen Francok jaiotzen alde egin zuen politika zela eta ; 65erarte “baby boom” atzeratu bat eman zen; baina antzematen da nola 65etik 75era bitartean desarrollismo bukaeran familiak murriztu egin zirela berriz.

-
Trantsizio demografikoan, hilkortasuna jaitsi egin zen. Baina bi garaitan nabarmentzen dira hilkortasunak bi igoera zorrotz dauden garaietan: 1918ko gripea eta gerra zibila. Hilkortasuna jeistearen arrazoiak osasun zerbitsuen hobekuntza, bizi mailaren igotzea eta hezkuntza eta kultura maila igotzea.

- Trantzisioko haurren-heriotza tasa bajatu egin zen, b.E. Jaioberri ostekoa.

- Eta bizi-itxaropenak igotzen jarraitu zuen, egoera gizartean orokorrean hobetu egin zelako.

- Trantsizioko berezko hazkundea handia izan zen izan ere jaiotzak nahiko  bultzatu ziren baina heriotzak ere nahiko handiak izan ziren gerren eta izurriteen zenbait momentutan.


Hirugarren faseak, 1975etik gaur egunera doan denbora tartea hartzen du, eta “errejimen demografiko modernoa”ri dagokio.

- Jaiotza tasak behera nabarmen egin duela badakigu. Baina azken fasean bi momentu bereiz daitezke:

1- 1975-1998: jaiotzak indarrez bajatu ziren. 2 izan ziren kausa nagusiak:

- Egoera ekonomikoa: hau dela eta, gazteak beranduago urtetzen ziren etxetik, beraz ezkontzak atzeratu ziran eta bikoteek jaiotzak murriztu zituzten, bai emakumearen edadeagatik, bai ekonomia arazoengatik.

- Gizartearen pentsamolde eta balio aldaketak: eragin erlijiosoa murriztu, antisorgailuak orokortu eta onartu, …

2- 1998-tik aurrera: jaiotzak pixkat errekuperatzen hasi ziren. Kausa nagusia inmigrazioa izan zen, beste balio batzuekin datorrena, beste behar batzuekin…

- Heriotza tasari dagokionez, bajua da, baina azken urteotan (1982tik) gora egiten ari da; hala ere, kausa nagusia logikoa da: biztanleria oso zaharra da, beraz gehiago hiltzen dira.Baina bestetik badagozazken urteetan jende gehiago hiltzeko beste kausa batzuk: minbiziak, gaixotasun kardiobaskularrak eta istripuak.

- Haurren heriotza tasari dagokionez, oso bajua da gaur egun(…)

- Eta bizi itxaropenari dagokionez, oso altua da aurrerapenei esker.

Hala ere desberdintasunak egin daitezke:

-Sexuen arabera: emakumeen kasuan altuagoa da, naturaz sendoagoak baitira.

-Adinaren arabera: bizi-itxaropena 75 urtetik gorakoen taldean egin du gora b.E. Gutxien, gazteen taldean.

-Gizarte-statusaren arabera: lanbide kualifikatua eta klase dirudunen artean, altuagoa da.

Gaur egungo berezko hazkundea oso txikia izan da 1998rarte, baina 1998tik pixkat hasten ari da.


Konklusio moduan esan dezakegu:

Gaur egun Espanian, autonomia erkidego guztiek orokorrean bai jaiotza-tasa, bai heriotza-tasa eta bai hazkunde natural txikiak dituztela. Baina zenbait kontraste daude adinaren araberako egitura dala , hau da, Espainian badaude:

-biztanleria gazteagoa, edo

-biztanleria zaharragoa duten autonomiak.

Hori bi motatako arrazoiek azaltzen dabe:

1) Heredatutako arrazoiek: jaiotzaren tradizizko jokabideak eta garapen ekonomikoaren aldeak, migrazioak eragiten dituztelarik. Horrela, EMIGRAZIO-ESKUALDEAK zahartu egin dira. Eta

INMIGRAZIO-ESKUALDEAK gaztetu .

2) Gaur egungo arrazoiak: 1975eko krisiaren osteko garapen ekonomikoaren faktore berriak eta atzerriko inmigrazioa dira. Horrela:

- Dinamismo geografiko handiena duten autonomia erkideagoak: egitura demografiko gazteagoa dute, iraganean inmigrazio foko izan zirelako., eta 1990etik ere inmigrazio itzela jaso dutelako.

-Gainbehera demografikoan dauden autonomia erkideagoak: egitura demografiko zahartua dutena, izan ere iraganean emigrazio handia jasan zuten, 1975eko krisiak eragin luzea izan eban eta gaur egun inmigrazio bajuagoa jasaten dutelako.

Entradas relacionadas: