Erregimen demografiko zaharra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,56 KB

Biztanleriaren mugimendu naturalak:


Grafiko honek Espainian 1886-2011 bitarteko jaiotza-
Eta heriotza-
Tasen bilakaera erakusten ditu. Bi aldagaien arteko aldea berezko hazkundea (edo hazkunde begetatiboa) da.Grafikoan argi ikus daiteke bi alditan gertatzen dela berezko hazkunde negatiboa; hau da, heriotzek jaiotako haurren kopurua gainditzen dituztenean: 1918an eta 30ko harmakadaren amaieran. Horrez gain, denboraldi labur batean ere ikus daiteke bi aldagaiak parean kokatzen direla. Hiru etapa bereizten dira: erregimen demografiko zaharra, trantsiziozkoa eta gaur egungoa.
Erregimen demografiko zaharra 1886-1900 artean kokatzen da. Jaiotza-tasak  balio handiak zituen bi arrazoirengatik; alde batetik, landako ekonomia eta gizartea nagusi zirenez seme-
Alabak oso gazte laguntzen hasi ziren lanean. Seme-alabak mantentzea merkea zen eta gurasoen etorkizuna bermatzen zuen. Bestetik, ez zegoen sistemarik jaiotzak kontrolatzeko.Heriotza-
tasa orokorra handia eta gorabeheratsua zen. Elikadura eskasa, desorekatua eta urria zen; beraz, biztanleak gaizki elikatuta eta ahul zeuden. Horrez gain, transmititutako gaixotasun infekziosoak oso ugariak ziren eta medikuntza atzeratuta zegoen.  Heriotza katastrofikoa zuten umeak zeuden eta epidemien, gerren eta zerealen uzta txarren eraginez jendea gosez hiltzen zen. Haurren heriotza-tasa ere handia zen eta bizi-itxaropenari dagokionez, txikia zen; batez ere, amen eta haurren artean.
Jaiotza- eta heriotza- tasa handien ondorioz, berezko hazkundea txikia eta gorabeheratsua zen.Hurrengo etapa trantsiziozko erregimen demografikoa da. 1900-1975 bitartean.
Jaiotzek modu leun eta ez-jarraituan egin zuten behera.
1920ko hamarkadan berreskuratu zen oparotasun ekonomikoari esker. 1930-1956 bitartean behera egin zuen Bigarren Errepublikako ezegonkortasun politikoa, Gerra Zibila eta gerra osteko egoeren eraginez. Frankok jaiotzen aldeko politika egin zuen baina ez zen izan nahikoa joera hori konpontzeko.1956-1965 bitartean berreskuratu egin zen; gerra osteko “baby boom” atzeratua izan zen eta nazioarteko blokeoaren eta autarkiaren amaieraren osteko garapen ekonomikoari esker gertatu zen.
1965-1975 bitartean, familiaren tamaina txikiagotu egin zen berriro.
Heriotza-tasa orokorrak modu nabarmen eta jarraituen egin zuen behera bi unetan ez ezik: 1918ko gripea eta Gerra Zibila. Hauek dira horren arrazoiak:Alde batetik, bizi-mailak gora egitean dieta hobetu zen eta hezkuntza- nahiz kultura- mailak gora egin zuten. Bestalde, txertoak eta antibiotikoek heriotza-tasa katastrofikoak ezabatu zituzten. Gainera, kliniketan erditzea orokortu eta hala, erditzean eta erditu ostean emakumeen artean zegoen heriotza-arriskua gutxitu zen. Horrez gain, higiene pribatu eta publikoa ere hobetu egin ziren.
Haurren heriotza-tasak ere behera egin zuen pediatriaren eta haurren elikaduraren aurrerapenak eta amen zainketak hobetzea aintzat harturik. Bizi-itxaropenak gora egin zuen. Ondorioz, trantsiziozko berezko hazkundea handia izan zen, batez ere, 1920-1965 bitartean.
Azkeneko etapa gaur egungo erregimen demografikoari dagokio.
Jaiotza-tasa behera egin zuen batez ere 1975tik aurrera, zifra oso baxuetan kokatu arte. Bi etapa bereizten dira: 1975 eta 1998 bitartean.

 Ugalkortasun indize sintetikoa emakume bakoitzeko 2´1 seme-alaba izan zen, eta behera egiten jarraitu zuen eta 1998an gutxiengo balioa lortu zuen: 1´24. Horren arrazoiak aldaketa ekonomikoak eta sozio-kulturalak izan ziren.  Egoera ekonomikoaren eraginez atzeratu egin da ezkontzeko adina, 1975ko krisi ekonomikoaren eraginez eta lan-ezegonkortasunaren eta etxebizitzen prezio garestien ondorioz. Espainiako gizarteak aldaketak pairatu ditu pentsamoldean eta balioetan. Erlijioaren eragina gutxitu egin da eta antisorgailuak hedatu dira. Emakumeek lan-egoera sendotu arte atzeratzen dute amatasuna. Askok familia eta lana bateratzeko arazoak dituzte. Seme-alabak ez dira gurasoen zahartzaroko aseguruak. Gainera, gaur egun seme-alaba gutxiago izatea eta hobeto artatzea hautatzen da. Horrez gain, seme-alabak gastu eta arreta behar dituzte eta gurasoek diru gehiago eta denbora librea nahi dituzte.Bestalde, bikote-harremanek pisua irabazi dute eta ezkontzaz kanpoko familia-ereduak sortu dira. 1998tik aurrera jaiotza-tasa apur bat berreskuratu da immigrazioaren eraginez. Immigrazioa jaiotza-tasa handiagotzen laguntzen du, batez ere adin ugalkorrean dauden emakumeen kopuruak gora egin duelako. Dena den, 2008tik aurrera, krisi ekonomikoaren eraginez immigratu zuten askok haien herrialdeetara itzuli dira, eta horrek ondorio txarrak izan ditu jaiotza-tasan. Hori izan da, hain zuzen, grafikoan ikus dezakegun jaiotza-tasaren beherakada. Heriotza-tasa orokorrean zifra txikiak dira, tasa 1982tik gora egiten ari den arren, biztanleria zahartzearen ondorioz. Itxurazko gorakada da benetako heriotza-tasak behera egiten jarraitzen duelako. Heriotzaren arrazoiak orokorrean aldatu dira. Gaixotasun infekziosoen garrantzia gutxitu egin da eta gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia eta errepideko istripuak gora egin dute. Aldi berean, zahartzearekin lotutako gaixotasunak eta gizarte-gaixotasunak gora egin dute. Ondorio moduan, hazkunde naturala behera egin zuen 1998ra arte. Ordutik aurrera gora egiten ari zen 2008ra arte, jaiotza-tasaren berreskurapen arina eman zelako. 2008 geroztik behera egiten jarraitu du. Egoera honek biztanleria zahartzea eragiten du, eta horren ondorio dira deselerazio ekonomikoa eta pentsioen gastuak, osasun arloko gastuak eta arreta sozialak  igotzea. Deselerazio ekonomikoa gertatzen da biztanleriaren zahartzearen eraginez biztanleria aktiboa eta berrikuntzarako aukerak murrizten direlako. Pentsioen gastuen gorakada, pentsioak  langile aktiboak kotizatu dutenaren araberakoa delako eta aktiboen kopurua murriztu delako. Osasun arloko gastuak igo dira zaharrek medikamentu gehiago kontsumitzen dutelako eta medikura gehiago joaten direlako.
Arreta sozialak handiagotu dira zaharrentzako zahar-etxeen eta haientzako ekintzen eskaera igo delako. 
Amaitzeko esan dezakegu Espainiako biztanleriaren bilakaera hiru etapa desberdinez dagoela osatua: lehenengoa, erregimen demografiko zaharra; ondoren, trantsiziozkoa; eta azkenik, gaur egungoa. Etapa bakoitzak ezaugarri bereizgarriak aurkezten ditu eta oso kontuan hartu beharreko informazioa da demografiari buruzko azalpena eginez gero.

Entradas relacionadas: