Erregenerazionismoaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,37 KB

2.- Arte Erromanikoaren ezaugarriak:

Sendotasun handia. Harrizko horma lodiak dituzten, horma bularrez indartuak. Leihoak txikiak eta urriak dira


Gurutze latindarreko oinplanoa


. Elizek habearte bat edo gehiago dituzte. Habearteen gainean absideak daude, gehienak zirkuluerdi-formakoak eta aldare nagusiaren aldean kokatuak.

Zinboroa (kupula edo dorre oktogonala), besoak gurutzatzen diren lekua (gurutzadura) estaltzen duena


Sabai gangadunak


Erdi-puntuko arkuak eta erromatarren garaiko kanoi-gangak dituzte. Barrualdea iluna da, sinestunei beren baitara biltzen laguntzeko.

Kanpandorreak dituzte, eta batzuek, gainera, elizari itsatsitako klaustroak



3.-

MONASTERIOKO ATALAK:


Eliza

Monasterioko lekurik garrantzitsuena zen. Fraideak han biltzen ziren, otoitz egiteko eta meza entzuteko


Klaustroa

Patio arkupedun bat zen, erdian lorategia zeukana. Klaustroan, paseatu, irakurri eta solas egiten zuten fraideek, hitz egitea baimenduta zegoen leku bakanetako bat baitzen.

Errefektorioa

Jantokia zen. Isilik jaten zuten, fraide batek erlijio-testuren bat ozenki irakurtzen zuen bitartean.

Kapitulu-gela

Bilerak egiteko lekua zen. Egunean edo astean behin, komunitateari buruzko gaiak eztabaidatzen zituzten bertan.

Scriptoriuma

Eskuizkribuak idazteko eta kopiatzeko eta testuak itzultzeko lekua zen.

Ostatua

Lo egiteko lekurik ez zeukaten bidaiariak eta erromesak hartzeko lekua zen.


Almena,,Dorreak,Areto nagusia,Harresia,Patioa,Ukuilua,Babes-erretena,Sukaldea,Putzua,Ziega,Kapera,Dorre nagusi,aMatakana

Entradas relacionadas: