Erregea eta Noblezia Erdi Aroan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 23,91 KB

Erregea: erregea jainkoak aukeratu zuela suposatzen bazen ere, kargua

hereditarioa zen, dinastiak osatzen ziren. Dinastia aldaketa bat baldin bazegoen, errege berria goi-nobleziakoen artetik aukeratzen zen. Gainera, erregeak oso botere gutxi zeukan: nobleziaren laguntza behar zuen erreinua kontrolatu eta agintzeko. Horregatik, “berdinen artean garrantzitsuena” deitzen zitzaion. Bere erreinuko nobleen fideltasuna ziurtatzeko, lur gehienak nobleen artean banatzeaz gain (erregeak oso lur gutxi zituen) beste estrategia batzuk erabiltzen zituen: bere seme-alabak noble garrantzitsuenekin ezkontzea edo etengabe feudoz feudo ibiltzea, nobleak bijilatzen. Elizarengain ere ez zeukan aginterik, baina Aita Santuari lagundu beharra zeukan harek eskatutakoan, elizak errege moduan onartzea nahi bazuen. Noble eta

elizgizonekin kontatu behar zuen

erabakiak hartzeko, bere “Gortea” ziren.

Goi Noblezia (konde, duke, markesak):

benetan boterea zeukatenak ziren, erregeak beraien beharra zeukalako erreinua kontrolatzeko. Erreinua feudoetan banatuta zegoen, eta goi nobleziako bakoitza feudo baten jabea zen. Dukeak ziren lur

handienen jabe, kondeak txikienen jabe eta markesak mugetako lurren jabe. Beraien ardura zen feudo horretan bakea ziurtatzea, bertakoak juzgatu eta defendatzea. Feudoak horren handiak ziren, zati

txikiagoetan banatzen zituztela, eta zaldun bat jarri zati bakoitzaren jaun moduan. Erregeak deituz gero gerrara joan behar ziren beraien zaldunekin. Eliza beraien alde

mantentzen saiatzen ziren, donazioak eginez. Bizimoduz aldatu nahi bazuten, goi mailako elizgizon (obispo edo abade) bihurtu

zitezkeen.

Behe Noblezia (zaldunak): zaldi bat eta armak mantentzeko adina aberastasun izan behar zuten. Jaiotzez izan zitezkeen zaldun, edo erregeak

izendatuta, bere alde zerbait eginez gero. Askoz botere gutxiago zuten goi

nobleziakoek baino. Normalean, goi

nobleziakoen basailu bihurtzen ziren feudoaren zati baten truke. Lur zati hori familiako seme zaharrenak jasotzen zuen herentzian.

Emakume nobleak (damak): Erdi Aroko gizartea orokorrean oso matxista zen, eta emakume nobleen funtzioa “umeak izatea” zen. Ez ziren maitasunez ezkontzen, adostutako ezkontzetan baizik. Ezkontzea lortzen ez zutenak, kleroan sartu zitezkeen. Goi nobleziakoak baziren, abadesa izan zitezkeen. Bestela, monja. Hori zen “aske” izateko aukera bakarra. Gainerakoan, gizonezkoen menpe zeudela kontsideratzen zen, eta hauek baino gutxiago zirela. Emakumeen izaerari buruz “hotzak eta errukigabeak” zirela, “emozionalak” zirela, arrazoitzeko gaitasunik gabeak eta “ahulak” esaten zen. Josten, umeak hezten eta errezatzen egoten ziren gazteluan. Hala ere, emakume noble batzuek irakurtzen zekitela uste da, eta askok hizkuntzak ikasiko zituzten errazago ezkontzeko.. Erdi Aroan zehar zaldunek beraien “trofeo” bihurtu zituzten: Poemak idazten zizkieten eta “beraiengatik” balentriak egiten zituzten. Egon ziren salbuespenak ere: Urraca Leoiko erregina edo Akitaniako Leonor erregina adibidez.

Artisauak: Goi Erdi Aroan eta Erdi Aro Betean (IX-XII mendeak) garrantzia gutxi izan zuen Industriak eta eskulangintzak. Izan ere, biztanleriaren gehiengo zabala nekazaria zen produktu gutxi kontsumitzen zituztelako. Espezializazio txikiko artisauak ziren nagusi herrietan, errementariak, arotzak, larru langileak…Bazeuden noble eta elizgizonentzat artelanak (zeramikak, tapizak) eta jantziak eginez lan egiten zuten artisau espezializatuagoak ere. Hauek gazteluz gaztelu eta monastegiz monastegi ibiltzen ziren, beraien zerbitzuak eskaintzen.

Zeinek osatzen zuen: Goi nobleziako eta behe nobleziako kideak ziren gerrako
protagonistak. Zaldiz joaten ziren, ondo babestuta (“kota” izeneneko
burdinezko sare moduko bat eramaten zuten aberatsenek, edo larru
gogorrezko jantzi bat bestela). Burua kasko batekin estaltzen zuten,
zenbaitetan puntan amaitua kolpeak eragozteko. Zaldiak ere babesten zituzten
armadura moduko batekin. Azkenik, ezkutuak ere eramaten zituzten. Guzti
honen arazoa pisua zen: 30 kilo pisatu zitzateketen babesteko armadurek. Arma
zaldiz borrokatu ahal izateko egokitu zituzten: arkuak, lantzak eta ezpata
luzeak erabiltzen zituzten batez ere. Gerran hiltzea “ohore bat” kontsideratzen
zuten. Protagonistak nobleak izanda ere, gerrako partaideen gehiengoa
nekazariak izaten ziren, beraien jaunarekin gerrara joateko betebeharra
baitzuten. Oinez joaten ziren, ahal zutenarekin armatuta (atxurra, aizkora…).
Gerrarako arrazoi nagusiak traizioak edo inbasioak izaten ziren, baina
“erlijioaren alde” ere gerra asko egin ziren (katolizismoaren etsaien aurka).
Errege askorentzat nobleak okupatuta mantentzeko modu bat zen gerra,
bestela beraien artean borrokan hasten baitziren.
Borrokatzeko modua: Gerren helburua gaztelua konkistatzea zen: horrek gazteluko
jabearen feudoa kontrolatzea zekarren. Horregatik gazteluak setiatzea zen ohikoena.
Setioa eraginkorra izateko feudoa osatzen zuten herrixkak eta nekazal lurrak erre eta
izorratzen zituzten, elikagairik ez bidaltzeko gaztelura. Horrez gain, sakeoak eta
lapurretak egiten zizkioten kontrako ejertzitoari, bere baliabideak gutxitzeko. Gerrek
gutxi irauten zuten, nekazariek lurrak landugabe ezin baitzituzten utzi, eta esan dugun
moduan, beraiek baitziren ejertzitoaren gehiengoa. Bi ejertzitoren arteko aurrez
aurreko guda gutxitan egoten zen. Hauetan, zaldiz zihoaztenak ziren ejertzitoko
garrantzitsuenak, beraiek joanez lehenengo eta oinez zihoazen nekazariak ondoren.
Nekazarien parte hartzea aurkariak molestatu, aurrera joaten ez utzi eta antzekoetara
mugatzen zen.
Defentsarako dorre eta gazteluak: Noiz: Bigarren Inbasioek iraun zuten bitartean eraiki ziren gehiengoa. Iberiar Penintsularen kasuan birkonkistan zehar ere bai. Garai
berean, herri askori harresiak eraiki zitzaizkien. Babesteaz gain, gazteluen funtzioa lurraldea kontrolatzea zen (ibaiak, mugak, portuak..) eta herritarrentzat babesleku bat
izatea.
Itxura eta ezaugarriak: Defentsa funtzioa bete ahal izateko alturan kokatzen zituzten bizilekuak. Lehio gutxi zituzten, sarrera bigarren pisura izaten zen, eta eraikuntza
sendoa zen. Gezi leihoak izaten zituzten, zaldunek bijilantzia egiteko harresietako bidea (ronda bidea deitua), eta matakanak (olioa irekiten behera botatzeko balkoi
moduko batzuk, azpitik zuloa zutenak).
Materialak: Hasiera batean egurrezkoak izaten ziren, baina laster pasa ziren harrizkoak egitera.
Motak: Mota ezberdinetakoak zeuden: batzuk muga bat bijilatu eta defendatzeko zirenez, dorre bat bakarrik zen. Beste batzuk, hiri bat defendatzeko zirenez, herriko
harresiari lotuta egoten ziren. Azkenik, beste batzuk biztanleak barruan hartzeko zeuden prestatuta. Hauek patio handi bat zeukaten gazteluaren barruan, eraso bat
ematen bazen biztanleak barruan ezkutatzeko. Mota hau da “gaztelu klasikoa” deitzen dioguna.
Gaztelu klasikoaren itxura: harresi bat eta hainbat dorrez osatuta zegoen, patio bat inguratzen zutenak. Noblearen bizilekua Omenaldi dorrea zen. Gainerako dorrek
bijilantziarako ziren, edo armak gordetzeko eta zaldunek entrenatzeko ere balio zuten. Patioan eraikuntza txikiagoak zeuden errementaria eta arotzak bertan lan
egiteko, eta zaldientzako ikuilu bat. Patioan potzu bat ere izaten zituzten, ura izateko beti. 20-30 pertsona bizi ziren gaztelu bakoitzean.
Garapena: Erdi Aro amaieran beraien defentsarako funtzioa galdu zuten, geroz eta gerra eta inbasio gutxiago zeudelako. Horregatik, nobleen helburu berria
komunikabide nagusiak kontrolatzea izan zen. Horretarako, gazteluak beherago eraikitzen hasi ziren, galtzaden eta ibaien ondoan, edo zubien ondoan. Horrekin batera
gaztelu itxura izateari utzi eta jauregi bihurtu ziren.
Jaurgo Eskubideak: erregeak “jaurgo jurisdikzionala” izeneko zonaldean
eskubide berezi hauek ematen zizkion nobleari:
- Epailea zen, erregea oso urrun zegoenez jaurgo eskubidea zeukanak
aplikatzen zuen justizia. Zigorrak ere beraiek aplikatzen zituzten (bai multak
bai zigor fisikoak).
- Bere lurretan zeuden infraestrukturen erabileragatik kobratzea (errotak,
zubiak, labeak…).
- Bere lurretatik pasatzeagatik kobratzea. Berak bakarrik antolatu zitzakeen
azokak eta feriak.
- Berak edo berak baimendutakoek bakarrik ehizatu eta arrantzatu zezaketen
bere lurretan.
- Lur horietan bizi zirenei gerrara berarekin borrokatzera joateko eskatzea
zeukan.
Normalean Jaurgo Jurisdikzionalak noblearen feudoaren zabalera bera izaten
zuen, baina batzuetan pixka bat handiagoa ere bazen: nekazari libreen lurrak
ere hartu zitzakeen jaurgo jurisdikzionalak (horrela, noblea ez zen lur horien
jabea, baina bai lur horietako epailea).
Eskubide bereziak: erregeak bakarrik epaitu zitzakeen. Ezartzen zitzaizkien
zigorrak txikiagoak ziren ez-pribilegiatuenak baino. Heriotza zigorra adibidez,
lepoa moztuta izan zitekeen urkatuta beharrean.
Jaurgoaren Defentsa:
- Lur horietan bizi ziren guztiak defendatu behar zituen bai kanpotarren bai lapurren
aurka.
- Beraien artean zeuden arazoak konpondu behar zituen, bakea egon zedin lurretan.
- Infraestruktura zerbitzuak eskaini behar zizkien (elizak, errotak, labeak…).
Erregeari laguntza:
- Erregeak eskatutakoan berarekin gerrara joan behar ziren.
- Erregea aholkatu behar zuten horretarako erregeak zuzenean kontrolatzen zituen
lurretara joanez berak eskatutakoan.
- Erregea edo beste noble batzuk gazteluan hartu behar zituzten nahi zuten denbora

  guztia.

Goi klero Sekularra (elizetakoak): obispoak.  Zonalde bateko apaizen buruzagiak dira. Zonalde  horretako erlijioaren inguruko erabakiak hartzen  dituzte. Obispoek katedral bat izaten dute  beraien ardurapean (eliza bereziki garrantzitsu  bat) Erregeen Gortean parte hartzen zuten  obispoek.  

Aita Santua bakarrik dago beraien gainetik.  Obispo hauen artetik batzuk “kardenal”  izendatzen ditu Aita Santuak. Hauek, obispoen  parekoak dira baina eskubide berezi bat dute:  Aita Santu berria aukeratzen dute zaharra  hildakoan.

Behe klero Sekularra  

(elizetakoak): apaizak. Eliza  bat izaten dute beraien  

kargura. Beraien funtzioa  herritarren artean Bibliak  dioena zabaltzea da, horrela  herritarrak “kristau on”  

bihurtzeko. Horretarako,  mezak ematen dituzte, baina  baita beste erritu batzuk  egin ere: mesedeak eskatu  jainkoari herritarren partez,  konfesioak entzun,  

zeremoniak (ezkontzak,  hiletak…) ospatu. Obispoek  agindutakoa aplikatzen dute  beraien elizan.

Goi klero Erregularra  

(monastegitakoak): Abade  eta abadesak.  

Monastegietako  

buruzagiak ziren. Oso  

boteretsuak izatera irits  zitezkeen, monastegiek lur  asko izaten baitzituzten,  nobleek donazioan  

emanda. Horrela,  

monastegiaren jabe ez ezik,  feudo bateko jaun ere  izaten ziren askotan.  

Monastegiaren inguruko  erabaki guztiak hartzen  zituzten, eta monjeak  

monastegiko arauen  

arabera (“erregela” deitua)  bizi zirela bijilatu.


Behe klero Erregularra (monastegitakoak): monja eta  monjeak. Ahalik eta modu aszetikoenean bizitzen saiatzen  ziren (ahalik eta plazer gutxienekin bai janari, bai edari, bai  erosotasun aldetik). Beraien helburua ahalik eta kristaurik  onenak izatea zen, herritarren eredua. Pekatutik eta  biolentziatik ahalik eta urrunen egoten saiatzen ziren.  Bakoitzak bere funtzioa izaten zuen monastegian (abade  edo abadesak agindutakoa). Monastegi bakoitzak bere  “erregela” edo arauak zeuzkan, zen Ordenaren arabera  aldatzen zirenak.  

Salbuespena: Ordena Militarrak. Hauek “monje gerlariak”  ziren. 3 boto nagusiak betetzen zituzten, baina biolentzia  erabiltzen zuten kristautasuna babesteko. Armadurekin  janzten ziren, gurutze gorri bat eramanez ezberdintzeko.  Gazteluetan bizi ziren monastegietan beharrean, gerretan  parte hartze zutelako. Batez ere, islam-aren kontra egin  zuten. Bi lekutan sortu zituzten gazteluak: Palestinan  (Jesus jaio eta bizi izan zen “leku santuak” musulmanei  kendu eta ondoren hauek babesteko) eta Iberiar  Penintsulan, Al-Andalusen aurkako Birkonkista egin  zutenean Erreinu Kristauek, konkistatutako lurrak babestu  behar zirelako. Santiago Bidea ere babesten zuten. Ordena  Militar ezagunena Tenplarioena da.  

* Fraileak: XIII. mendean Ordena berri batzuk sortu ziren,  herritarrengandik gertu egon behar zela, haiei zerbitzuak  errazago emateko (gaixoei laguntza, eskolak, pobreei  laguntza…). Horregatik, hirietan “konbentu” izeneko  monastegi modukoak sortu zituzten. Hauetan bizi zirenei  “fraile” deitzen zaie.

Katedralen ondoko jauregiak (Sekularrenak): obispoek jauregi handiak eraikitzen zituzten  beraien lurretan edo katedralaren ondoan. Ondo  babestuak egoten ziren eta zerbitzari ugari  egoten ziren beraien eskura. Donazioei esker  jasotzen zituzten lurretako janaritik eta zergetatik  bizi ziren. Apaizak berriz (behe kleroa) elizaren  ondoko etxe txiki batean bizi ziren, luxurik gabe  (normalean zergetatik bakarrik bizi ziren, eta  nahiko pobreak ziren).


Monastegiak (Erregularrak): “Ordena Monastikoak” izeneko taldetan zeuden banatuta.  Diferentzia, ordena bakoitzak bizitzeko arau ezberdinak bete behar dituela da. XIII.  mendera arte, mendietan galduta zeuden monastegietan bizi ziren. XIII. mendean  konbentuak sortu zituzten hirietan ordena berri batzuek.  

Monastegiek bi alde izaten zituzten: zati pribatua eta zati publikoa. Zati pribatua  monjeek bizi ziren lekua zen, eta bertan ezin zen monjea ez zen inor sartu. Zati honetan  logelak egoten ziren (ahalik eta pobre eta deserosoenak, logela handietan denak batera  egoten ziren). Kapitulu Sala, beraien arazoak konpontzeko elkartzen ziren “bilera gela”,  zati pribatuan zegoen baita ere. Jangela ere bertan zuten, eta baita Klaustroa ere  (patioa). Abadea aparte bizi zen, etxe “lujosoago” batean. Liburutegia, kopistegia eta  sukaldea ere zati pribatuan zeuden. Zati publikoan botika, erromesentzako eta  pobreentzako logelak, eskola eta lurrak zeuzkaten. Hau da, zerbitzuak emateko guneak.  

* Zenbait monastegitan zati pribatua bakarrik izango zuten, eta ezin zuten inongo  erlaziorik izan kanpokoarekin. Hauek errezatzen bakarrik bizi ziren, eta janaria beraien  baratza pribatuetan produzitzen zuten. “Klausurakoak” deitzen zaie.

Elizaren eragina:  

Bizitzaren zentzuan, gertaeren arrazoietan: Elizak  eragin handia zeukan gizarte feudalean. Izan ere,  bizitza “zerura joan ahal izateko pasa beharreko  fase bat” bezala ikusten zen. Jainkoak zeukala  gure bizitzaren kontrola uste zen. Bizitza  sufrimendu garai bat zenez, ahalik eta meritu  gehien egin behar ziren hildakoan arima zerura  joan eta han ondo bizitzeko. Horretarako,  pekatutik urrun mantendu behar zinen, eta elizak  proposatutako errituetan (mezak, bataioa,  jaunartzea, ezkontza…) parte hartu. ( Elizaren helburua kristau on bat izatea zen eta pekatutik urrun egotea.)

(pekatua egiten badugu) Barkamena eskatu beharra: Erromesaldiak egitea  garrantzitsua zen Jainkoak zure pekatu txikiak  barkatzeko (batez ere Santiagora egiten ziren  peregrinazio horiek). Hauetan santuen erlikiak  bisitatu eta barkamena eskatzen zen. 

Eguneroko bizimoduan: elizak markatzen zituen  orduak, kanpaien bidez eta errituen bidez  (mezarako ordua…) eta baita aste egunak ere  (igandea, jai eguna jainkoaren omenez).  


Eragina agintean: zerbitzu oso garrantzitsuak  beraien esku (hezkuntza, osasuna, kultura…) zeuden (gaixoen zaintza, pobreei  laguntza, kultura…), eta batez ere, ongia zer zen  eta gaizkia zer zen elizak erabakitzen zuen.  Horrela, gizarte feudaleko legeetan eragin handia  zeukaten, jainkoaren izenean beraien oniritzia  eman behar baitzuten legea martxan jartzeko.  Horrez gain, lege asko beraiek nahi zutelako  ezartzen ziren (“jainkoaren nahiak” babesteko).

Eskubideak: Hamarrena, epaiketa propioak, jainkoaren bakea eta eskumikatzea, Gurutzadak: 

- Zergak kobratzea: arimak babestearen eta ematen zituzten zerbitzuen  truke, zergak kobratzeko eskubidea zuten. Ez-pribilegiatu guztiek  “hamarrena” izeneko zerga bat ordaindu behar zieten (uztaren %10). Horrez  gain, donazio ugari jasotzen zituztenez, feudo zabalen jabeak ziren, eta  hauetan beste zerga ugari ere kobratzen zituzten.  

- Legeetan parte hartzea: (erregearekin batera Gortean egoten da erabakiak hartzen) Erregearen Gortea osatzen zuenez Goi Kleroak,  legeetan eragin handia zeukaten.  

- Erregearen gainetik egotea erlijio gaietan: erreinuko obispoak, eta  erlijioaren inguruko erabaki guztiak (zenbait lege barne) Aita Santuak  aukeratzen zituen. “Jainkoaren Bakea” ere ezartzen zuten: beraiek  erabakitzen zuten noiz ezin ziren egin gerrak (egun santuetan adibidez).  Horrek gerra ugari eragin zituen errege-erreginak eta Aita Santuaren artean. 

- Erregeak ez bazuen onartzen Aita Santuak esandakoa: Aita Santuak eskubidea zeukan errege hori eskumikatzeko (elizatik bota egiten zuten erregea) (kristau izaten ez uzteko,  beraz, infernura joango zen); errege moduan ez onartzeko (eta beraz,  gainerako herritarrek errege hori ez onartzeko arriskua zegoen) eta erreinu  horretan mezak eta gainerako errituak (ezkontzak, hiletak..) bertan behera  uzteko, greba moduko batean. Horrek kaos-a eragiten zuen herritarrengan,  eta matxinadak.  


- Gurutzadak konbokatzeko eskubidea: Aita Santuak Gerra Santurako  deialdia egin zezakeen, eta Erreinu Kristau guztiek erantzun beharra  zeukaten beraien nobleak gerrara bidaliz. Gerra Santua kristauen etsaien  aurkako gerra zen. Nobleen parte hartzea bultzatzeko, Aita Santuak bi  gauzetarako hitza eman zuen: bekatuak barkatuko zizkien joaten ziren  guztiei, eta eskuratzen zituzten lurrak beraientzat ziren. Batez ere, Jesus bizi  eta hildako “Leku Santuak” musulmanen eskuetatik berreskuratzeko eta  babesteko gerrak izan ziren, baina zenbait “hereje”-ren aurka ere egin zen  Gerra Santu hori (kristauak, baina eliza katolikoarekiko diferentziak zeuzkatenak). 8 Gurutzada egin ziren guztira. Behin Leku Santuak konkistatuta, bertara zihoazten erromesak babesten zituzten Erreinu  Kristauak sortuz bertan horretarako. 

Betebeharrak (Sekularren kasuan):  Bekatuen barkamena eta Jainkoarekin  bitartekaritza: bitartekariak direnez,  jainkoaren hitza zabaldu behar dute  herritarren artean, meza eta errituekin.  Bestetik, Jainkoarekin komunikatu behar  dira herritarrek eskatutakoan (adibidez,  mirakulu bat eskatzeko). Azkenik,  psikologo modukoak ere baziren,  pekatuen konfesioak entzuten  

zituztelako eta barkamena eman.  Gainera, pekatutik urrun mantentzeko  (eta ongia egiteko) zer egin esaten zuten.

Betebeharrak (Erregularren kasuan):  Zerbitzuak (gaixoei, pobreei, kultura  kontserbatuz…): monastegira  

gerturatzen zirenei (gaixoak, pobreak,  erromesak...edozein) lagundu eta  zerbitzuak eman behar zizkien. Eskolak  ere ematen zituzten. Liburuak kopiatzen  zituzten horrela kontserbatzeko, eta  zenbait gairi buruzko ikerketak egiten eta  haien inguruko liburuak ere idazten  zituzten. Garai horretan liburu beharrean  “codice” deitzen ziren.

Bai klero erregularrekoak bai  

sekularrekoak behartuta zeuden errege erreginei aholku ematera, errege erreginek eskatzen bazuten. Hau aldi  berean eskubide bat zen, erregeak  nahitaez kontatu behar baitzuen  

beraiekin.


Jopuak (zerbitzariak): nekazari motarik ohikoena  zen Erdi Aro Betean. Guztiz Jaunaren (lurren jabea,  hau da, noblea) menpe zeuden nekazariak ziren:  denerako Jaunaren baimena behar zuten:  ezkontzeko, ehizatzeko edo lur gehiago lantzeko  adibidez. Ezin zuten feudotik alde egin, bertan bizi  behar ziren, eta Jauna hildakoan, lurrak  

heredatzen zituenaren menpe egotera pasatzen  ziren. Jaunaren lurrak (erreserba) landu behar  zuten astean hainbat aldiz dohainik. Gainerako  egunetan jaunak beraientzako utzitako lurrak landu zitzaketen (mansoa), familia elikatzeko  elikagaiak lortzeko. Herriaren ondoan izaten  zituzten “herri lurretatik” ere atera zezaketen  janaria. Lur hauek normalean beraien etxe ondoan  egoten ziren, Hala ere, beraientzako utzitako  lurretatik ateratakoaren zati bat Jaunari eman  behar zioten. Trukean, Jaunak ziurtatu egin behar  zizkien babesa, justizia eta gosete garaietan  janaria. Horrez gain, zerbitzu minimo batzuk  eskaintzen zizkien: eliza, errota, burdinola bat,  zubia behar bazen…Hala ere, jopuak behartuak  zeuden feudo horretako zerbitzuak erabiltzeko  zerga bat ordaintzera.

Nekazari libreak (“villanos”): jaurgo  jurisdikzionalen barruan zeuden “alodioak”  izeneko lur propioak lantzen zituzten  nekazariak ziren. Beraien lurrak zirenez,  haietatik ateratakoa beraientzat eta saltzeko  izaten zuten (erregeari ordaindu beharreko  zergak eta elizari eman beharreko hamarrena  izan ezik). Herrixketan bizi ziren eta ez  zeuden inongo nobleren menpe. Herrixken  inguruan “Herri lurrak” izaten zituzten  (herritar guztienak ziren lurrak). Nekazari  hauen babesaren ardura jaun feudal batek  zeukan, eta baita justiziaren ardura ere.  Normalean, nekazari libreen lurren ondoko  feudoko jauna zen horren arduradun.  Nekazari libreak gutxiengoa ziren, eta gose  garaietan, almazenatutako janari kopurua  gutxi zenez, askotan noble baten zerbitzari  (jopu) bihurtu behar izaten ziren janariaren  truke. Nekazari libre hauek lurrak lortzeko:  erregeek konkistatutako lur berriak  

okupatzen zituzten.


Kolonoak: nekazari libreak ziren, baina  lur propiorik ez zeukatenak. Adibidez,  gosete garai batean lurrak eman behar  izan zizkiotelako nobleari janariaren  truke. Horregatik, noble bati alokatzen  zizkioten lurrak errenta baten truke,  baina askeak ziren feudo horretatik alde  egin nahi bazuten alde egiteko, eta ez  zuten Jaunaren baimenik behar  

ezertarako. Errenta hau espeziean  ordaintzen zuten normalean. Nekazari  libreen moduan, beraien lurretatik  ateratzen zutena familia elikatzeko  lehenengo eta sobratuz gero, saltzeko  izaten zuten. Erregeari ordaindu  beharreko zergak eta elizari ordaindu  beharreko zergak kontutan izanda  (hamarrena), gutxi sobratzen zitzaien.

Landa eremuan: bizimodu osoa nekazaritzaren inguruan egiten zen, egutegia nekazal lanen arabera zegoen antolatuta, eta gerretan ere  nekazal lanen arabera planifikatzen zen noiz erasotu. Nekazaritzaren garapena: Nekazaritza ez zen ia garatu erromatar garaitik (musulmanen  menpe egondako lurretan izan ezik, musulmanek ekarritako berrikuntzak ezagutzen baitzituzten hauek). Gainerakoan erromatar garaiko  tresna berdinak (gehienak egurrezkoak) eta ongarririk ez (lurrari berreskuratzen uzteko landu gabe uzten zuten (“lugorria”). Lurrak lantzeko  zaldia eta idia erabiltzen ziren batez ere. Produkzioa oso txikia zen, zergak ordaindu eta jateko lain bakarrik ematen zuen, ez zitzaien saltzeko  ezer geratzen normalean (“autokontsumoa”). Eguraldiaren menpe zegoen lanketa guztia (eguraldi ona = produkzio hobea).  

Merkatariak: Merkataritzatik ere jende gutxi bizi zen. Bi  taldetan bana ditzakegu: 1) luxuzko produktuen saltzaileak  (bidaia oso luzeak burutzen zituztenak. Bizantziora eta  Inperio Islamikora joaten ziren batez ere, nobleentzako  produktuak lortzeko). 2) merkatari ibiltariak, herriz herri  balio gutxiko produktuak, baina lortzeko zailak zirenak  saltzen ibiltzen zirenak (arraina penintsulako barrualdean,  era guztietako apaingarri merkeak…).

Entradas relacionadas: