Errege katolikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,36 KB

¡Escribe tu texto aquí!

1.Estatu modernoaren jaiotza:1.1.Monarkia autoritarioak:Nobleziaren,elizaren eta udalerrien boterea mugatu zuten beren estatusari eusteko,eta norberekeriaz gobernatu zuten.Gobernu mota horri deritzo monarkia autoritarioa.Monarkiek zenbait neurri zituzten:-Administrazio zentralizatua.-Errege-armada iraunkorrak.-Batzar ordezkatzaileen jarduera mugatu zuten.-Zergak igo zizkioten. -Diplomazia-lanei ekin zieten.Gorteak ibiltari izateari utzi zion eta denborarekin,erregeak bizilekutzat hartu zuen hiria erresumako hiriburu bihurtu zen.


1.2.Europako monarkiak Aro Modernoaren hasieran:Europan,bost monarkia handi finkatu ziren XVI.Mendearen hasieran.-Frantzia:Frantzisko I.A erregea zen (1515-1547).

-Ingalaterra:Henrike VIII.Ak (1509-1547) errege-boterea indartu zuen elizaren aurrean batez ere eta eliza anglikanoa sortu zuen.-Espainia:Errege-erregina katolikoek(1474-1516).

-Portugal:Joan II.Ak (1481-1495).-Errusia:Ivan IV.Aizugarriak (1533-1584).


2.Errege-erregina Katolikoen erregealdia:2.1.Dinastia-batasun bat:1469an ezkondu ziren Fernando eta Elisabet.Elisabet Gaztelako erregina egin zen 1474an,eta Fernandok Aragoiko Koroa hartu zuen oinordetzan 1479an.Hori horrela,Gaztelako koroaren eta Aragoiko koroaren bateratzea gertatu zen.


2.2.Errege-aginpidearen indartzea:Errege-erreginek hainbat neurri hartu zituzten: -Ermandade santua sortu zuten.-Armada profesionala eta iraunkorra sortu zuten.-Justizia berrantolatu zuten eta kantzilertzak indartu zituzten.-Korrejidoreak izendatu zituzten.

-Kontseiluak sortu zituzten.-Ogasuna berrantolatu zuten.

2.3.Erlijio-batasuna:Errege-erregina Katolikoak erlijio-batasuna inposatzen saiatu ziren eta inkisizioa sortu zuten 1478an.Geroago kristautasunera bihurtu nahi izan ez zuten juduen kanporaketa agindu zuten,1492an.


2.4.Lurralde-hedapena:Errege-erregina Katolikoek Granadako Erresuma konkistatu zuten 1492an eta gutxi geroago,Melilla(1497),Oran(1509) eta Afrika iparraldeko beste leku batzuk konkistatu zituzten.Kanaria uharteen konkista ere amaitu zuten 1496rako.Horrez gain, Aragoiko Koroari Napolesko Erresuma erantsi zioten 1504an,eta Fernandok Nafarroako Erresuma konkistatu zuen 1512an,Elisabet hilik zegoela.Monarkek ezkontzen bidezko aliantzen politika aplikatu zuten.


3.Espainiar Inperioa:Barne-arazoak:3.1.Karlos V.Aren inperioa:Karlos I.Ak Espainiako tronua eta haren jabetzak hartu zituen 1516an.Gutxi geroago,enperadore titulua eta Erdialdeko Europako lurralde zabalak oinordetu zituen.1520an Alemaniara abiatu zen,eta han enperadore izendatu zuten Karlos V.A.Erregea Alemaniara joan zenean,Komuneroen Matxinada (1520) piztu zen.Gaztelako dirua erresumako beharrak asetzeko erabiltzea, gobernuan gaztelauen parte-hartzea handiagoa izatea.Ia aldi berean,Valentzian eta Mallorcan Germaniak piztu ziren erregea kanpoan zela baliatuz.


3.1.Felipe II.Aren monarkia hispanikoa:Aragoiko errebolta Aragoiko foruen defentsan matxinatu ziren.Altxamendua lotuta zegoen Antonio Perez Felipe II.Aren idazkariaren kasuarekin.Felipe II.A katolizismoaren defendatzaile handia izan zen,bai islamaren kontra,bai eta Erreforma protestantearen kontra ere.Inkisizioaren papera indartu zuen,eta debekatu    

egin zuen bai atzerriko liburuak Espainian sartzea,bai Espainiako ikasleak beste herrialde batzuetara joatea eta Granadako moriskoen altxamenduari aurre egin zion.


3.2.Inperioaren finantza-arazoak:Inperio handia mantentzea gastu handia zen eta monarkek zergak igo zituztenez Felipe II.Ak bankarrota adierazi izan behar zuen.

Entradas relacionadas: