Errefrakzio indizea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,59 KB

HIGIDURA HARMONIKO SINPLEA Partikula batek higidura periodikoa duela esaten dugu, denbora-tarte konstante bat pasatu ondoren bere aldagai zinematikoak (posizioa, r  , abiadura, v , eta azelerazioa, a ) errepikatu egiten direnean. Denbora tarte horri periodoa deritzo. Ad: Higidura zirkular uniforma HZrU. / Partikula batek higidura bibrakor edo oszilakorra burutzen duela esaten dugu, denbora tarte berdinetan bere aldagai zinematikoen balioak errepikatuz bere oreka posizioaren inguruan alde batera eta bestera desplazatzen ari denean. Ad: pendulua edo puntu finko batetik lotuta dagoen malguki bati lotutako masa./ Gorputz batek ibilbide zuzen batean egiten duen higidura higidura oszilakorra harmoniko sinplea HHS dela esaten dugu baldintza hauek betetzen badira: - Higidura, periodikoki aldatzen den erakarpen indar erresultante batek eragiten badu, - indar hori posizio bektorearekiko proportzionala bada, - indar horren jatorria oreka-puntuan edo oszilazio zentroan badago, - indar horren noranzkoa desplazamenduaren aurkakoa bada. /

Partikula batek higidura harmoniko sinplea du X ardatz batean zehar, baldin eta, haren x elongazioa –hau da, ardatzean dagokion posizio-koordenatua– denboraren funtzio sinusoidal gisa adierazten bada. / Erresonantzia: kango-indarraren maiztasuna eta osziladorearen berezko maiztasuna balio berekoak direnean, osziladoreak energia maximoa xurgatzen du. Une horretara iritsita, esaten dugu maiztasuna erresonatzailea dela, eta sistema erresonantzian sartu dela. / ISLAPENA: fenomeno honetan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa gainazalera iristean, uhina itzuli egiten da lehenengo ingurunera, uhin-higiduraren energiaren parte bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Hauek dira islapenaren legeak: 1. Izpi erasotzailea, banaketa gainazalaren eraso puntuko normala (perpendikularra) eta izpi islatua plano berean daude. 2. Eraso angelua,e, eta islapen angelua,i, berdinak dira. /ERREFRAKZIOA: fenomeno honetan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa gainazalera iristean, bigarrenean sartu egiten da, uhin-higiduraren energiaren parte bat eramanez eta hedapen norabidea aldatuz. Hauek dira errefrakzioaren legeak: 1. Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude. 2. Eraso angeluaren sinuaren eta errefrakzio angeluaren sinuaren arteko erlazioa konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen abiaduraren arteko erlazioaren berdina. Kantitate konstante horri bigarren inguruneak lehenengoarekiko duen errefrakzio-indizea erlatiboa deritzo, n21. /MUGA ANGELUA ETA ISLAPEN OSOA: Argia ingurune batetik errefrakzio indize txikiagoko beste ingurune batera pasatzean - abiadura handiagoa duen ingurune batera pasatzean-, gertatu daiteke. 1. Argi-izpia errefrakzio indize txikiagoko ingurune batera pasatzen denean, normaletik urrunduz errefraktatzen da. 2. Eraso angelua handiagoa egitean, errefrakzio angelua ere handiagotu egiten da. 3. Eraso angelu jakin batean (muga angeluan) errefrakzio angelua r=90°koa da. 4. Eraso angelu hori handiagoa bada, argi guztia islatu egiten da, ISLAPEN OSOA. /Huygens-en printzipioa:
Uhin-fronte bateko puntu oro hasierako uhinaren abiadura eta maiztasun berberak dituen oinarrizko uhin sekundarioen zentro sortzaile bihurtzen da, eta uhin sekundario horien ganazal inguratzaileak uhin-fronte berria osatzen du. /
Difrakzioa: uhinen hedapen zuzenaren desbideraketa da, zirrikitu batean zehar pasatzean edo oztopo batetik hurbil pasatzean gertatzen dena. / GAINEZARMEN PRINTZIPIOA Ingurune batean hedatzen ari diren bi uhinen eragina aldi berean jasaten duen puntuak duen bibrazioa uhin bakoitzaren eraginez, zeinek bere aldetik, izango lituzkeen bibrazioen batura da.



Entradas relacionadas: