Erreformak: Lehen Biurteko Errepublikanoen Aldaketak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,44 KB

ERREFORMAK

Lehen biurteko errepublikanoak, erreforma asko ezarei zituen: hezkuntza, eliza, nekazaritza, armada, politika…


Eliza eta Estatuaren Bereizketa

Lehenik elizaren eta estatuaren arteko bereizketa ezarri zen (erlijio-politika). Hau da, elizak gustoko ez zituen legeak jarri ziren martxan hala nola “Divorcio” edo “Kongregazio erlijioso” legeak (erlijio-eskolak ixtea).


Hezkuntza eta Politika

Hezkuntza eta politikari dagokionez, doako hezkuntza proposatu zen. 13 000 eskola eraiki eta 50 000 baino gehiago hazi ziren. Batxilergo kopurua bikoiztu zen eta liburutegienak handitu ere. (Hezkuntza-politika) kultura hedatzera bideratu zen eta “Misio Pedagogikoak” sortu ziren: Machado, Lorca edo Salinas lagunduta.


Giza eta Lan Politikak

Giza eta lan politikoei dagokienez, lan ministroak (Largo Caballerok) “Lan kontratuen legea” onartu zuen, emakume eta haurren lana arautzeko. Beste bat, “Jurados Mixtoen Legea” izan zen enpresaburueneta langileen arteko akordioa bilatuz: lan bakdintzak, soldatak, kaleratzeak...gaietan.


Nekazal Erreforma

Nekazal erreforma, Bienio erreformistako erreforma garrantzitsuenetariko bat izan zen. Hau, “eremuaren modernizazio teknikoa, latifundismoa amaitzea eta jabetza banatzea” zuen helburu. Honek, Nekazaritza Erreformarako Institutuaren esku egon zen baina (IRAk) aurrekontu eskasa izan zuen. Nekazal erreforma lehentasuna izan zuen hainbat arrazoiengandik: industria kolapsoa, hazkunde demografikoa eta sindikatu-nekazari aldarrikapenak.

Hainbat helburu zituen: modernizazioa landa eremuetan (ekoizpena handitzeko), nekazaritza-errenta banatzea (sortutako dirua nekazariei bueltatzeko) eta latifundismoekin amaitzea.

Ez zuten helburu osoa bete baliabide faltagatik. Politikarien eta ministroen konpromiso eskasa ere oztopatu zuen hau.


Armada

Erreformek, armadari eragin zioten. Armada eta ofizialen kopurua murriztu zen gobernuari dirua aurrezteko eta estatu kolpe arriskua gutxitxeko. Zaragozako Akademia itxi egin baitzen.


Lurralde Arazoak

Bienio erreformistan azkenik, lurralde arazoei arreta jarri zitzaien. Katalunian desioa handituz zihoan eta “Nuriako Estatutu Proiektua” onartu zen. Kongresuan eskuinak eta ezkerrak uko egin zioten honi baina Manuel Azañak onartu zuen halere. Honela Kataluniak eskumen esklusiboak irabazi zituen.

Entradas relacionadas: