Erreforma politikorako legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,81 KB

2.3. 1977ko hauteskunde orokorrak

Erreforma Politikoaren Legea onartu zenez, gobernuak hauteskundeak antolatu behar izan zituen, Gorteetako ordezkari berriak hautatu ahal izateko. Haatik, prozesua erabat demokratikoa izan zedin, gobernuak legeztatu egin behar izan zituen alderdi politikoak. Hala, 1977ko otsailean, alderdi gehientsuenak legeztatu zituzten, Alderdi Komunista izan zen salbuespena, uko egin baitzion monarkian parte hartzeari.


  1. Hauteskunde orokorren helburuak

Helburu nagusia aurreko erregimen frankista behin betiko desegitea zen. Hauteskunde sistema finkatu ostean, Alderdi Komunista legeztatzea besterik ez zen gertatzen, hauteskundean parte hartu ezean, bere legezkotasuna zalantzan jar baitzitekeen. Eta, beraz, alderdi hori legeztatu zuten urte bereko apirilaren 9an. Hala, hauteskunde ibilbidea abian jarri zen, eta, 1977ko ekainaren 15ean, hauteskunde orokorretara deitu zuten.


  1. Alderdiak, koalizioak eta emaitzak

Hauteskundeetan parte hartu zuten alderdi eta koalizio ugarien artean, ondorengoak nabarmendu ziren:

  • Zentro Demokratikoko Batasuna UCD, Suarez buru

  • Aliantza Popularra AP, Manuel Fraga buru

  • Espainiako Alderdi Sozialista Langilea PSOE, Felipe Gonzalez buru

  • Espainiako Alderdi Komunista PCE, Santiago Carrillo

  • Alderdi Sozialista Populrra PSP, Enrique Tierno Galvan

  • Alderdi Demokratiko Katalana PCD, Jordi Pujol buru

  • Eusko Alderdi Jertzalea EAJ, Karlos Garaikoetxea


UCDk irabazi zuen, eta Suarezek gobernu berri bat antolatu zuen, erreformarekin jarraitzeko helburuarekin. Geroago 1977ko urrian, hain zuzen, Moncloako Ituna sinatu zuten; horren arabera, legebiltzarraren ordezkaritza zuten alderdi guztiek sistemaren erreformarekin jarraitzeko konpromisoa hartu zuten.



Entradas relacionadas: