Errealitatea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,87 KB

PLATONEN IDEIEN TEORIARI ARISTOTELES-EK EGINDAKO KRITIKA


  • Platonek eta Aristoteles-
    Ek eszeptizismoa baztertu nahi dute, beraz, beraientzako errealitatea adigarria da eta ezagut dezakegu, baina,

  • Errealitatea modu desberdinean ulertzen dute:

  • Platonen ustez mundu fisikoa (sentikorra) ez da benetako errealitatea, benetako errealitatea Ideien mundua da.

  • Aristoteles-ek egiten duen bereizketa substantzia eta akzidenteen artean da, baina biak mundu fisikoan daude (lehen errealitatean, hain zuzen ere, bigarren errealitatea kontzeptuena delarik):

  • Lehen errealitatea edo substantzia inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea da.

  • Bigarren substantzia esentzia unibertsalekin osatua da.

  • Benetako errealitatea lehenengoa da eta akzidentala da: kantitatea, neurria, kolorea… dituzte; zehaztugabeko materia hautagarria da.

  • Beraz, Ontologian Aristoteles-en jarrera errealista da Platonen idealismoaren aurrean.

  • Orduan, nola azaldu aldaketa?

  • Platonengan aldaketa benetako izateen (ideien) itzaletan, islapenetan (mundu fisikoan) bakarrik dago.

  • Aristoteles-engan teoria hilemorfikoarekin azaltzen da aldaketa:

    • Aldaketaren prozesua 3 unetan ematen da:

  1. Oraingo izatea: forma

  2. Denboran zehar formaz (itxuraz) aldatzen dena: mantentzen den subjektua

  3. Izan daitekeena: potentzialitatea

  • Izakiak bi elementuz osaturiko substantziak dira: materia eta forma.

  • Platonengan forma materiatik kanpo dagoen ideia (eredua) izango da.

  • Aristotelesengan forma materiari guztiz lotua doa.

  • Beraz, ezagutza ere modu desberdinean ulertzen dute Platon-ek eta Aristoteles-ek: Epistemologia:

  • Platonengan mundu sentigarria benetako mundua ezagutzeko oztopoa da.

  • Aristotelesengan, ordea, ezagutzaren prozesuan ezinbesteko pausua da datu sentigarriak jasotzea nahiz eta ezagutza ez agortu mundu fisikoan.

  • Beraz, Aristotelesengan arima bizitzaren printzipioa da eta gorputzarekin hiltzen da, horrela izanda Platonen gogoratze edo erreminizentziaren teoria baztertzen du.

  • Zoriontasunari buruz ere beraien planteamenduak diferenteak dira:

  • Platonengan zoriontasuna jakinduriari lotuta doa, beraz, hirian zoriontasuna lortzeko filosofoek izan behar dute agintea.

  • Aristotelesen ustez zoriontsu bizi behar dugun zerbait da, gure bizitzan zehar ondo jokatzea ez doa loturik berezko gaitasun bati.

PLATON ETA ARISTOTELES-EN TEORIA POLITIKOAK

  • Aristotelesen ustez gizakiak perfekzioa lortzeko gizartean bizi behar du; Aristoteles-ek gizakia animalia politikoa dela dio.

  • Platonengan gizakia soziala da berez eta bere gainean hiria (polis-a) dago.

  • Aristoteles-en ustez gizartean elkarterik berezkoena eta lehenengoa familia da, gero auzoa eta azkenik hiria.

  • Platonen ustez familiak desagertu behar du eta beti hiriaren zerbitzuan egon.

  • Platonek dio hiriko agintariek jakintsuenak izan behar dutela, beraz filosofoek izan behar dute (filosofo-agintariak). Goi mailako bi klase sozialetan jabetza pribatua eta aberastasunak debekatzen ditu. Grekoen artean ez du esklabotzarik onartzen eta hezkuntzan ez du bereizketarik egiten sexuen artean nahiz eta bai egin gaitasunen arabera.

  • Aristoteles-entzat gobernuak bi motatakoak izan daitezke: gobernu zuzenak ala gobernu okerrak.

------>
  • Gobernu zuzenak dira denon interesa bilatzen dutenak; monarkia, aristokrazia edo errepublika izan daitezke.

  • Gobernu okerrak beraien interesak bakarrik bilatzen dituztenak dira; tirania, oligarkia edo demagogia (demokrazia) izan daitezke.

  • Aberatsegi edo pobreen gobernua (oligarkia, demokrazia) ez dira onak gobernatzeko, perfekzioa beti erdian kokatzen baita: praktikan gobernu onena gehiengo gobernua izango da, hau da, erdiko gobernua, errepublika hain zuzen ere; agintariek gutxiengo  ondasunak eta denbora librea izan behar dute.

  • Hiriko antolamendua dela eta gobernuan  hiritar guztiek parte har dezakete, baina praktikan merezimenduen arabera aukeratuko dira agintariak (ez dugu ahaztu behar Aristoteles-ek esklabutza onartzen duela eta emakumeak eta grekoak ez direnak mesprezatu egiten dituela).


Nola lor daiteke zuzentasuna hirian?

  • Platonen ustez ezagutzak bermatzen du zuzen jokatzea (intelektualismo etikoa); Ongia ezagutzen duenak ondo jokatuko du, beraz hirian justizia zabaltzeko filosofoak gobernatu behar du.

  • Aristoteles-en ustez ezagutza beharrezkoa da baina ez nahikoa: zuhurtziak erdiko bidea erakusten du, muturrak gaizkiak direla argi dago baina hau jakiteak ez du bermatzen zuzentasuna, hau da, erdiko bidea aukeratzea; arrazoimenak ez du aukeratzen, nahimenak, ordea, bai, beraz bertute etikoak beharrezkoak dira eta hauek ohituraz eta esperientziaz lortzen dira, behin eta berriz errepikatuz…

  • Platonentzat justizia harmonia, oreka da, klase sozial desberdinen arteko oreka hain zuzen ere, non klase bakoitzak bere eginkizuna bete eta bere bertutea lantzen duen.

  • Aristoteles-entzat justizia bertute etikoa da; bertutea da hiria iraunaraztea egiten duena, beraz, irauten badu gobernua ona delako izango da (beti muturreko jarrerak, demokrazia, oligarkia, tirania… saihestuz). Justizia bertutea Legea eta Merezimenduen araberakoa da:

-------->
  • Hiritarrek Hiriaren Legearen arabera bizi behar dute.

  • Hiriak hiritar bakoitzari bere meritu eta bertuteen arabera merezi duena eman behar dio.

Entradas relacionadas: