Errealitate erlazionala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,09 KB

Hitzik gabeko osagai ez-ahozkoak

Hainbat osagai sartzen dira. Horien artean daude kinesia eta proxemia.

Pertsonaren itxura ere hitzik gabeko komunikazioaren osagai ez-ahozkoa da.

Kinesia (gorputzaren hizkuntza)

Gorputzaren keinu eta mugimendu guztiak sartzen dira.

Komunikazio-eduki handiena duten osagai kinesikoen artean aipatzekoak dira:

-Aurpegi-adierazpena. U Irribarrea.

-Begirada.

-Gorputzaren mugimenduak eta gorputz- atalekin egindako keinuak.

-Jarrera.


Proxemia

Proxemia pertsonaren espazioa edo pertsonarekiko komunikazioak eraginkortasun handiena duen hurbiltasun-distantzia da.

Termino horren barruan lau eremu biltzan dira; eremu intimoa, pertsonala, soziala eta eremu publikoa.

Pertsona bakoitzak bere lurralde-premia propioak ditu eta espazio eta distantzia horien erabilpena oso garrantzitsua da komunikazio jariakorreko testuinguru bat eratu nahi bada. Adibidez, norbaitengandik urrun kokatzea.

Beraz, pertsonek espazioa erabiltzen duten moduak eragina du besteekin erlazionatzeko.


Hitzik gabeko ahozko osagaiak

Komunikazioaren hitzik gabeko ahozko osagaiari, parahizkuntza esaten zaio eta hainbat elementu hartzen ditu barnean: ahotsaren ozentasuna, tonua, abiadura, azentua…

Ahozko hizkuntzarekin batera doa beti parahizkuntza.


Esanahiak

-Zeinu bat zentzumen bidez hauteman daitekeen irudikapen bat da adierazlea, errealitate baten berri –esanahia– ematen duena.

-Erakuslea (edo zantzua
). Zeinu horrek fenomeno baten presentzia adierazten du. Adibidez, kea ikusten bada, pentsatzekoa da sua badela nonbait.

-Ikonoa
. Antzekotasun-erlazioaren arabera sortutako zeinu bat da, objetu edo kontzeptu hori irudikatzea da. Esate baterako, komuneko atean agertzen diren jaun baten edo andre baten irudiak ikonoak dira.

-Sinboloa. Konbentzioz, ohituraz edo erabaki sozial baten indarrez sortutako zeinu bat da. Adibidez, semaforoetako argiak.



Entradas relacionadas: