Errealismoa pintura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,88 KB

ERREALISMOA

Frantziako iraultzaren ondoren sortzen da. Artea gai politikoak baztertu eta gai sozialetan zentratuko da. Errealismoaren helburua errealitatearen adierazpen objektibo eta egiantzekoa da. Erromantizismoaren gehiegikeriarekiko erreakzioa da. Gaiak egunerokotasuna izango dira.

Gizakia zientifikoki aztertzearen beharra Frantziako iraultzan sortuko da. Paisaiak ere indar handia hartuko du. Barbizongo Eskolak errealitatearen konkista transmititu nahiko du. Artistak librean pintatzen hasiko dira.

PINTURA ERREALISTAREN EZAUGARRIAK

Arte erromantikoaren ebasioa eta subjektibismoa baztertzea, “feismoa”, konbentzionalismo eta idealizazioen bazterketa, garaikidetasuna, konpromiso soziala, teknikak eta estiloak eta argazkigintzaren aurrerakuntza dira.

ESKOLAK ETA TENDENTZIAK

Klasizismoaren mundu arrazionalarekin amaitzen da. Egonkortasuna deskribatuko du. Behaketa zuzena izango da lan tresna nagusia.

FRANTZIAKO ESKOLA

Errealismo soziala.

Kritika sozialean zentratzen da. Langilea eta gizarte industriala dira protagonistak.

hainbat gai daude: Landa eta hiri eremuak, herritarrak, familia giroak, lan eszenak, gai erlijiosoak desakralizatuta eta behe mailako klasearen egoera miserablea, bazterketa eta pobrezia.

GUSTAVE COURBET (1819-1877)


Berak sortuko du “Errealismoa”. Inguruaren errepresentazio zuzenaren alde egingo du, plasmazio naturalista baten bidez. Bere gaiak errealitate hurbiletik hartzen ditu. Bere lema hauxe da: “artea eta bizitza batera joan behar dira”. Horregatik bere pintura desberdintasun sozialen kritika da.

TEKNIKA

  • Kolore paleta mugatua da, baina indartsua

  • Konposizioak soilak dira

  • Materia asko duen pintzelkada, sarri espatularekin ematen duenaz, batez ere paisaia pintatzean.

  • Figuren modelatua sendoa eta gogorra da.

Entradas relacionadas: