Erreakzio Kimikoen Abiadura: Teoriak eta Faktoreak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en
con un tamaño de 2,78 KB
Erreakzio-abiadura
Erreakzio-abiadurak substantzia batzuk (erreaktiboak) beste substantzia desberdin (produktu) bilakatzeko gertatzen den transformazio kimikoaren bizkortasuna adierazten du (batez besteko abiadura orokorra, v).
Nola gertatzen dira erreakzio kimikoak?
1. Talka-teoria
Lewis zientzialariak eta beste zenbaitek proposatu zuten erreaktiboen molekulek elkarren kontra talka egin behar dutela erreakzioak gertatzeko. Erreaktiboen molekulek behar adina energia zinetiko izan behar dute loturak hausteko eta, geroago, lotura berriak sortzeko produktuen molekuletan. Aktibazio-energia deritzo talka bat eraginkorra izateko eta loturak hausteko behar den energiari, erreakzio kimikoak gerta daitezen.
2. Konplexu aktibatuen teoria
Adierazi zuten erreaktiboen molekulak elkarri gerturatzen zaizkionean deformatu egiten direla eta bitarteko egoera bat sortzen dela (trantsizio-egoera). Energia handiko egoera hartan, loturak hautsi eta sortu egiten dira.
Aldiuneko abiadura (v): Erreakzio batek une jakin batean duen abiadura da. Ordena osoa erreaktiboekiko ordena partzialen arteko batura da: o = n + m.
Erreakzio-abiadurari eragiten dioten faktoreak
- Erreaktiboen kontzentrazioa: Talka-teoriaren arabera, kontzentrazioa handitzean molekula kopurua areagotzen da; beraz, baita haien arteko talka kopurua ere. Ondorioz, erreakzioaren abiadurak gora egiten du.
- Erreaktiboen izaera, egoera fisikoa eta zatiketa-maila: Zenbat eta handiagoa izan ukipen-azalera, probabilitate handiagoa dago erreaktibo-molekulek talka egiteko; beraz, erreakzio-abiadura handitu egiten da. Erreaktibo solidoetan, erreakzio-abiadurak gora egiten du zatiketa-maila handitu ahala.
- Presioa: Nahastearen gaineko presio osoa handitzeak erreakzio-abiadura areagotzea dakar.
- Erreakzio-tenperatura: Erreakzioen abiadurak gora egiten du tenperatura handitu ahala. Erreakzio-abiadura eta tenperatura lotzen dituen erlazioa Svante Arrhenius zientzialariak finkatu zuen:
- A: maiztasun-faktorea
- Ea: aktibazio-energia
- R: gasen konstante unibertsala
- Katalizatzaileak egotea: Katalizatzaile deritzen substantziek erreakzioen abiadura handitzen dute.
- Katalisi homogeneoa: Substantzia guztiak egoera berean daude.
- Katalisi heterogeneoa: Substantziak egoera desberdinetan daude.
Katalizatzailearen jardun-mekanismoa edozein dela ere, aktibazio-energia txikiagoko bide bat eratzen du erreakzioa gertatzeko.