Erradioaktibitate Naturala: Kontzeptuak eta Legeak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en con un tamaño de 2,61 KB

Erradioaktibitate naturala

Erradioaktibitatea nukleo ezegonkorren apurketa espontaneoa da. Apurketa horrek ondorengo erradiazioetariko bat edo batzuen igorpena dakar:

  • Alfa erradiazioa: Atomoek igorritako heliozko nukleoei deitzen zaie.
  • Beta erradiazioa: Nukleoek igorritako elektroiei deitzen zaie modu horretan.
  • Gamma erradiazioa: Oso maiztasun handiko uhin elektromagnetikoen igorpena da.

Alfa eta beta erradiazioek benetako aldaketa nuklearrak dakartzate, nukleoaren izaera aldatu egiten baita. Gamma erradiazioak nukleoa deseszitatu eta bere egoera egonkorrera itzularazten du.

Kontserbazio-legeak

Desintegrazio erradiaktibozko prozesuek honako kontserbazio-lege hauek betetzen dituzte:

  1. Energiaren kontserbazioa.
  2. Higidura-kantitatearen kontserbazioa.
  3. Kargaren kontserbazioa.
  4. Nukleoi-kopuruaren kontserbazioa.

(Irudiak)

Soddy eta Fajans-en legeak

  • a) Alfa (α): 42He partikulak nukleo astunak desintegratzerakoan igortzen dira. Y-ren nukleoa X-arena baino egonkorragoa da.
  • b) Beta minus (β⁻): Neutroi asko dituzten nukleoak desintegratzerakoan igortzen dira. X nukleoak elektroi bat igorriko du; neutroi bat protoi eta elektroi bihurtuko da.
  • c) Beta plus (β⁺): Protoi asko dituzten nukleoak desintegratzerakoan igortzen dira. X nukleoak positroi bat igorriko du; protoi bat neutroi eta positroi bihurtuko da.
  • d) Gamma (γ): Gama partikulak aldez aurretik kitzikatutako nukleoa bere oinarrizko egoerara itzultzerakoan igortzen dira. Ekuazioaren lehenengo partean dagoen X nukleoa egoera kitzikatuan agertzen da.

Transmutazio erradiaktiboen legeak

Gorputz erradiaktiboetan, denbora unitateko desintegratzen den atomo kopurua gorputzean existitzen den atomo kopuruarekiko zuzenki proportzionala da.

Oinarrizko kontzeptuak

  • Serie erradiaktiboak: Nukleo bat desintegratzen denean sortzen den nukleoa ere erradioaktiboa izan daiteke.
  • Batez besteko bizitza: Gorputz erradioaktiboetako nukleoak desintegratu gabe egon daitezeneko batez besteko denbora da.
  • Erradioaktibitate-konstantea: Denbora unitateko desintegrazio bat egoteko probabilitatea da.
  • Aktibitate erradiaktiboa: Desintegratu gabe dagoen nukleo kopurua N bada: N = N₀ · e-λt.

Entradas relacionadas: