Erradiazioaren Ondorioak eta Babes Neurriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,24 KB

Arrisku Erradiologikoa:

Erradiazio aktibitate zelular handiagoa duten ehunetan du eragin handiena:

→ Ugal organoetako zeluletan gonadak.

→ Odola sortzeko funtzioa duten zeluletan, linfa ziztemako organoak eta hezur mamia.

→ Tiroidean

→ Begien kristalinoa osatzen duten zeluletan.

Eragin nabarmenak hauek dira:

→ Tumoreak agertzea, bereziki leuzemia eta linfomak

→ Gonadetako (barrabil eta obarioetan) zeluletan eragina eta ondorengoengan eragina: patologia desberdinak eta malformazioak.

→ Sortzen dagoen embrioiaren heriotza edota malformazio kongenitoak.

Pazientearen Babes Erradiologiko Neurriak:

→ Neurri orokorrak: haurdun egonda erradiografiarik ez egitea

Erradiografiak beharrezkoak direnean bakarrik egitea

Sentsibilitate handiko pelikulak (erradiazio gutxi behar dutenak) erabiltzea.

Erradiografia aparailua modu egokian ajustatu: hortz hagin, pelikula mota eta pazientearen pizuaren arabera.

Erradiografia egin aurretik, bitxiak edo metalezko beste edozein elementu kentzea.

→ Aho barneko erradiografiak egiteko neurriak: pazienteari tiroideko lepokoaz babestea aho barneko erradiografia euskarriak erabiltzea.

→ Ahoz kampoko erradiografiak egiteko neurriak: Tiroideko lepokoa, genitalen babeslea edota berunezko amantalak erabiltzea.

Langilearen Babes Erradiologiko Neurriak:

→ Neurri orokorrak: langileek dosimetroak erabiltzea (dosimetro pertsonalak), metatutako erradiazio maila neurtu ahal izateko (neurketa hilabetean behin)

Erradiografiak egiten diren gelan (eremuko dosimetroa) erabiltzea eta seinale egokiak jartzea (arrisku erradiologikoa adierazten dutenak)

Urtero analitika eta azterketa medikoa.

→ Aho barneko erradiografiak egiteko neurriak: Erradiografia egitean X-izpien aparatua ez ikutzea.

Langilea, X izpien hoditik 2m-tara jartzea.

Langileentzako leku seguruena Xizpien norabidetik atzera dago, X izpien sortatik 90-135 gradu bitartean.

Aurrekoa ezinbestekoa balitz, berunezko amantalak jantzi eta ahal den guztia urrundu, edota berunezko manpara baten atzetik jarri beharko da langilea.

Ahoz Kanpoko Erradiografiak Egiteko Neurriak:

Gelako hormetan beruna sartu behar da, lehiorik gabekoa eta kanpoan seinalizatutakoa izan behar da.

-Erradiografia egitean, langilea berundutako gelaz kanpo egon behar da. Ezinezkoa bada, berunezko amantala eta guanteak edo/ta berunezko manpara baten atzetik jarri.

Unitatea: Txantxarra

Hortz eta haginen ehunak deuseztatzen dituen gaixotasun infekziosoa da

Txantxarraren sorrera emateko pausoak:

Bakterio plakaren sorrera

Bakterio plakaren heltzea.

Bakterio plakako bakterioek (Estreptococus mutans, batez ere)

Bakterio hauek elikatu diren karbohidratoak metabolizatu eta azidoak sortuko dituzte

Azidoek esmaltearen desmineralizazioa sortuko dute.

Esmaltea disolbatzen denean bakterioek barrurago dauden ehunetara sartuko dira, dentina eta mamia.

Modu honetara hortzen ehunak desegiten joango dira, hau da Txantxarra sortuko da.

Gingibitisa

Gingibitisa periodontoaren gainazalean (hortzoian) hantura sortzen duen prozesu bat da. Hortzoia handituta eta gorrituta egongo da eta odol jarioak izango ditu.

Gingibitisak jatorri bakteriarra du. Ilgo gingibalean (hortza eta hortzoiaren artean dagoen tartea) gertatzen den bakterio-plakaren pilaketagatik sortzen da, ehunak narritatuz eta hantura sortuz.

Gingibitisa prebentzioa eta tratamendua

Gingibitisaren ohiko zergatia hortz-haginen higiene eskasa da (eta honen eraginez sortutako bakterio plakaren metaketa). Bestalde, gaixotasun batzuk (diabetesak esaterako) eta faktore genetikoek, hortzoiak hantura jasateko duen sentiberatasuna handitu dezakete.

Gingibitisa, berez, ez da larria, baina garaiz ez bada tratatzen periodontitis bihurtu daiteke.

Gingibitisa ekiditeko eta trtatzeko ondorengoa egin behar da:

  • Trikozan eta zink kloruroa bakterio aktibitatea inhibitzen dute luzaroan, hortz plakaren sorrera ekidituz.
  • Zinkak hortzoiaren odoljarioa murrizten du, hantura prozezua baretzen du eta hortzoien egoera orokorra hobertzen du.
  • E bitaminak hortzoia babesten du bakterio plakaren erasoen aurrean
  • Enoxolonak hantura duten hortzoien egoera hobetzen du.

Odontologoaren kontsultan aldizkako azterketak egitea.

Odontologoak burututako detartajea (ultrasoinuzko aparatuekin egindako aho garbiketa) egitealertoza erretiratzeko. Beste aukera bat, aparatu subsonikoa erabiltzea da (turbinaren maukan konektatzen den aparatu bat da, bibrazioak eragiten dituen ur-zurrusta indartsu bat sortzen du), baina ez da hain eraginkorra.

Xerostomia (hiposialia edo “aho-idorra” listuaren jaripaen falta) duten pazienteen kasuan arazo hau konpontzea (listu jariapen ezak bakterio plakaren eta txantxarraren sorrera laguntzen du):

  • Sialogogoen bidez (listuaren jariapena handitzen duten produktuak, azido malikoa adibidez)
  • Hezegarri edo listuaren oprdezko produktua, azido malikoa adibidez).

Hortzetako irrigadorea, hortzak eskuilatzeaz batera ahoko higienerako osagarri ona da, baina ez du eskuilatzailea ordezkatzen. Ildo gingibalera ur (edo beste likido baten) zurrusta bat zuzentzen du sakonean garbituz. Etxean zein hortz-klinikan erabili daiteke.

Periodontitisa

Gingibitisa tratatzzen ez denean eta arazoa denboran luzatzen denean, periodontitisa (edo piorrea delako) bihurtu daiteke, ildo gingibalean (hortzoiaren ildoan) batutako bakterio-plakak eragindako kalteengatik, batez ere. Beraz, periodontitisak jatorri bakteriarra duela esan daiteke.

Periodontitisa sufritzeko arrisku faktoreak: ahoko higiene ezegokia, tabakismoa, joera genetikoa, alkohola hartzea, elikadura ezegokia eta diabetes mellitusa dira.

Ondorengo sintomak eragiten ditu:

→ Hortzoiaren odol jarioa, gorritasuna eta atzera egitea.

→ Mina

→ Hortzaren mugikortasuna

→ Halitosia

→ Eta fase aurreratuetan, zornea (pus) eta mingarriak diren zauiriak.

Hanturarebn eraginez, hortzoiak hortzarekin duen lotura galtzen du, atzeratu egiten da eta poltsa periodontalak izeneko egiturak sortzen dira ildo gingibalean. Poltsa periodontalak infektatzeko erraztasun handuia daukate. Poltsas periodontalk behaketan antzeman daitezke: periodontoko zunda eravbiliz: ildo gingibala 4mm-koa edo sakonagoa dela ikusten denean gaixotasun periodontala dagoela adierazten du (ildo gingibal osasuntsuaren sakonera normala 0.5-3 mm bitartekoa da).

Hantura prozesuak periodontoaren barne ehunak ere kaltetu ditzake, hortzak eusten dituzten, lotailu periodontala eta hezur albeolarraren hain zuzen ere. Beraz, periodontitisa tratatzen ez badas hortzen erortzea gertatu daiteke.

Bestalde, periodontitisa eragiten duten bakterioak, aldez aurretik kaltetuta zeuden bihotzeko ehunertara bidaiatu dezakete osolaren bidez, bihotzeko gaixotasunak larrituz. Periodontitisa sahiesteko gakoa aurreko gingibitasa tratazea da.

Gaia: Hortz Haginen Atalak eta Ehunak:

1- koroa / 2- lepoa/ 3- sustraia / 4- esmaltea/ 5- dentina / 6- hortzoia / 7- hortz mamia / 8-zementua /9-lotailu periodontala / 10- hezur albeolarra / 11- odol odiak, linfa odiak, nerbioak / 12- zulo apikala.

Entradas relacionadas: