Erliebearen Formak: Kostaldea, Itsasoa eta Lehorra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB

Itsasadarra

Lehorrean aski sakon sartzen den itsas zatia da. Gehienetan, itxura luzatua du, itsasoak hartua duen ibai-ibilguaren azken tartea baita. Itsasoko adarrak glaziar baten kokaleku izandakoa hartzen duenean, fiordoa esaten zaio.

Lurmuturra

Itsasoan itsasertza baino gehiago barneratzen den lur-zatia.

Penintsula

Alde batetik izan ezik, urez inguratutako lurraldea. Gainerako lurraldeari istmo izeneko lur-tarte estu batez lotua egoten da.

Irla

Alde guztietatik urez inguratutako lur-zatia. Elkarren artean hurbil dauden eta zerikusia duten irla-multzoari artxipielagoa deritzo.

Golkoa

Lurrean barneratzen den itsaso-zati zabala. Gehienetan itxura biribildua izaten du. Badia golkoaren antzekoa da, baina txikiagoa.

Dortsal ozeanikoa

Ur azpiko mendikate zabal-zabala.

Ozeano-fosa

Itsaspeko sakonune luze, estu eta oso sakona. Askok 6.000 metroko sakonera izaten dute eta batzuk 11.000 metrora iristen dira.

Itsas hondo abisala

Itsaso eta ozeano azpiko alderik sakonean dagoen lurralde laua: 3.000 eta 7.000 metro arteko sakonera du.

Plataforma kontinentala

400 metroraino beheratzen den itsas azpiko eremua. Batzuek luzera-zabalera txikia dute eta beste batzuek, aldiz, kilometroak hartzen dituzte. Kontinentearen segida da, itsas azpian.

Kontinente-ezponda

Kontinente-ertzean, plataforma kontinentalaren eta itsas hondo abisalaren artean dagoen eremu maldatsua.

Mendia

Inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur-zatia. Elkarrekin loturiko mendien multzo handiari mendikate deritzo.

Sakonunea edo arroa

Ingurukoa baino beherago dagoen eremu handi edo txiki sakona. Zenbaitetan, ibai batek eta ibaiadarrek eragindako higidurak sortu du; beste zenbaitetan, aldiz, faila bat hondoratzearen ondorioa izan daiteke.

Harana

Erliebearen sakonune mota baten antzekoa da. Gehienetan itxura luzanga duena. Ibaien artean badira ibai-haranak (V itxura dute) eta glaziar-haranak (U itxura dute).

Goi-lautada edo meseta

Gorabehera gutxiko lur-hedadura, altueran kokatuta dagoena.

Lautada

Eremu laua, gorabehera gutxikoa eta zabal-zabala.

Entradas relacionadas: