Erliebe Formak: Inguru Karstikoak, Buztintsuak eta Higadura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB

Erliebe Karstikoaren Formak

  • Ubalak: Askotariko formak izan ditzakete. Alboan dauden beste batzuekin lotu daitezke, ubala izeneko egitura konplexuko barrunbeak sortuz.
  • Kobazuloak: Ura iragazten eta kareharrizko lurzoruaren pitzaduretatik galeriak eginez mugitzean sortzen dira.
  • Estalaktitak: Kobazuloetan sortzen dira, urak kaltzio karbonato ugari duelako eta sabaietatik tantaka erortzen delako.
  • Estalagmitak: Lurzoruan geratutako uretik sortzen dira.
  • Leizeak: Lurrazala lurpeko galeriekin komunikatzen dituzten irekigune estuak dira.

3. Inguru buztintsua

Kokapena: Ipar eta hego goi-ordokietan, Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneetan, inguru hondoratuetan eta Mediterraneoko kostako lautadetan dago.

Harri nagusien garaia: Inguru buztintsua Aro Tertziarioko eta Kuaternarioko harri sedimentarioek osatzen dute.

Harrien ezaugarriak: Erresistentzia gutxiko harria da buztina. Erliebe horizontala sortzen du.

Erliebe horizontala

Buztina jalki zen inguruetan gerora ez da inolako tolesturarik gertatu. Azkar higatzen da, materialak bigunak direlako. Horren eraginez, bi erliebe mota sortzen dira:

  1. Erliebe uhindua (landazabalak): Kasu batzuetan, ibaiek haranak zabaltzen dituzte, eta horiek egitura horizontalak banantzen dituzte. Horiek azkar higatzen dira, eta erliebe mota hau sortzen dute.
  2. Lubakiak (karkabak) eta Badlands paisaia: Aldi lehor eta bero luzeen ondoren, euri labur eta uhar-izaerakoek alboak etengabe higatzen dituzte. Horietan lubakiak sortzen dira; inguru batean asko garatzen badira, Badlands paisaia sortzen da.

4. Higadura diferentzialak sortutako erliebea

Aipatutako inguru bakoitzean ematen da.

A) Estratu horizontalak eta txandaka gogorrak zein bigunak direnean

Ibaiek plataforma zabalak banantzen dituzten haranak irekitzen dituzte.

  • Paramoak: Plataforma horiei paramo deitzen zaie. Paramoek tontor horizontala izaten dute, beheko estratu bigunarekin bat etorriz.
  • Muino lekukoak: Hegalak azkarrago higatzen dira eta, beraz, paramoak murriztu eta azkenean muino lekuko edo sabai horizontaleko muino bihurtzen dira.
  • Muinoaurreak: Goiko estratu gogorra desagertzen denean sortzen dira.

Kokapena: Erliebe mota hori goi-ordokiko arro sedimentarioetan eta Ebroren zein Guadalquivirren sakonuneetan ikus daiteke.

Entradas relacionadas: